Frantziako ikasleak ikasgelak utzi eta kalera ateratzen ari dira behin eta berriro aurtengo urtean ere. Sarkozy presidenteak 2007ko udan zera esan zuen: “Gaur egun Frantzian, grebaren bat dagoenean oharkabean igarotzen da” eta oker zegoela erakutsiz ikasle eta hezkuntza alorreko langileek, urtarrilaren 29an, beste 2,5 milioi langilerekin batera egun bateko greba orokorra burutu zuten.
Egun horretan bertan, 85 unibertsitatetik 53k greba mugagabean jarraitzearen alde bozkatu zuten. Egunek aurrera egin ahala ez zen beheraldirik gertatu eta egun 74 unibertsitate baino gehiago dira borrokan dihardutenak. Frantziako ikasleak amorratuta daude eta mundu guztia hortaz jabetu dadin nahi dute.
Ez da batere berria unibertsitateek greba egitea. 2007ko azaroan eta abenduan, unibertsitateko irakaskuntza diru pribatuaz finantziatzeko plana geldiarazteko, ikasleek nazio mailako grebetan hartu zuten parte eta unibertsitate asko 4 astez egon ziren blokeaturik. 2006ko martxoan, nazio mailako protestarekin bat eginez, ikasle askok euren fakultateak okupatu zituzten gazte langileen eskubideak mehatsatzen zituen Contrat Première Embauce (CPE) ren kontra. “ Hau egin ohi dugu”, dio Louisek, Tourseko François Rabelais Unibertsitateko musikako 3. mailako ikasleak. “ Iaz grebaren ondorioz nire unibertsitatea blokeatu zuten eta KLASEAK moztu zituzten. Orduan ni ez nintzen mobilizazioetara batu baina gaur hemen nago, muga nonbait jarri behar dugulako”.
Zergatik da desberdina aurten? Goi hezkuntzako sailburua den Valérie Pécressek mahaigaineratu dituen erreformek, Frantziako CAPES (Le Certificat d'Aptitude au Professorat de l'Enseignement du Second degr) irakasleen formakuntzarako kurtso entzutetsuko ikasleei eragingo diete gehienbat.
Pécressen erreforma planak CAPESarentzako finantziazioa murriztuko du, bi urteko ikasketak urtebetera murriztuz, ordaindutako praktikak ezabatuz eta bertako ikasleek ikasgai batzuk magisteritzakoekin batera ematera behartuz.
Neurri hauek goi hezkuntzako 900 lan posturen galera eragingo dute eta irakasle zein ikerlarien estatusa mehatxupean jartze dute. Askok ikerketan darabilten denborari buruzko informe zehatzak eman beharko dituzte eta baliteke ikaskuntza denboraldia ehuneko ehunean igotzea. “ Ez dute soilik gure ikerlari postua mehatxatzen, unibertsitateak ikasle guztiei hezkuntza eguneratu bat eskaintzeko gaitasuna ere mehatxatzen dute”, dio L.R. Provenzako Aixeko soziologiako irakasleak.
Pécressen erreformek, bigarren hezkuntzako irakasleen denaluazioa izango dute ondoriotzat. Urtero kurtsoa gainditzen zutenen kopurua eskoletan behar zen irakasle kopuruarekin bat egitea zihurtatu izan du CAPES ek. Erreformek merkatu askea ezarriko dute sistema zaindu honetan eta honek okerro prestatutako irakasleak egotea eragingo du, Estatuaren eskutik datozen erasoen aurrean ahulagoak direnak, izan ere, gobernuaren hurrengo pausua, zihurrenik, maila horretako erasoren bat izango da.
Ikasle eta irakasleak aurrekaririk gabeko borroka batean elkartu dira Pécressen legeei aurre egiteko. Azaroaren 16az geroztik, paroak eta manifestaldiak egin dira herrialde osoan zehar eta unibertsitate eta fakultateen artean ez ohiko elkarlana ikusi daiteke.Unibertsitate askotan administrazioko langileek greba baten alde bozkatu zuten, hau da, ez dituzte notak entregatuko. Mugimendu honek oihartzun handia izan du herri zein nazio mailan baina gobernuak ez du orain arte onartu nahi izan, unibertsitateak gelditu egin diren arte.
Aurtengo helburua borroka zabaltzea da. François Rabelais de Tours Unibertsitatean, musikako eta medikuntzako fakultateak izan ezik beste guztiak daude greban eta bertan, unibertsitatea geldi mantentzeaz gain, garaipena ziurtatzeko babesa biltzeko lanetan dabiltza buru belarri. Ikasle sindikatu nagusiak (UNEF eta SUD Etudiant) paper argi bat jokatzen ari diren arren eta herrialdeko bost langile sindikatu garrantzitsuenen babesa badute ere, erabaki guztiak tokian tokiko unibertsitateko batzar orokorretan hartzen dira, ikasle eta langileen bozketaren bitartez, ondoren normalean irakasleen bozka eskatu ohi da.
Iaz, tradizionalki erradikala izan den unibertsitate honetan greba aurrera ateratzeko modu bakarra unibertsitateko sarrerak blokeatzea izan zen. Aurten, ikasle eta irakasle asko lehenengo aldiz ari dira greba babesten, batzar orokorrek 1000 pertsona har ditzaketen entzunaretoak betetzen dituzte. Denek nahi dute bozketetan parte hartu, eskuorriak banatu edota mugimendua herrialdeko gainontzeko lekuetan nola dihoan kontatzen duten azken berriak jaso.
Aurten, Tours Institut Universitaire de Technologie (IUT) ere mugimenduan parte hartzen ari da. IUTak, unibertsitate teknikoak, lehengo politeknikoak, beraien aurrekontu guztia unibertsitate “errealetara” desbideratzeko mehatxupean daude. Gutxitan parte hartzen dute grebetan baina oraingoan leku askotan ari dira unibertsitateko protestekin bat egiten eta baita parte hartzen ere.
Grebaren bigarren astearen hasieran, mugimendua geroz eta antolatuagoa dago. Klase alternatiboak ematen dira eta unibertsitatea hobetzeko moduen inguruan eztabaidak egiten dira.
“Ez dugu erreforma baten aurka bakarrik borrokatzen, sistema osoaren defentsan baizik”, azaltzen du psikologiako 19 urteko Clarisse izeneko ikasleak. “ Frustrazio metaketa izugarria dago eta horrek herrialde osoko ikasleak elkartu ditu. Jendartea zatikatuz garaitu nahi duen politika baten aurka borrokatzen dugu eta aurreko astea (grebaren lehenengo astea) mugimendu bateratuaren hasiera izan zen”.
Greba bere indarra erakusten ari da. Errektoretza askok Pécresse planaren aurka daudela azaldu dute, nahiz eta ez dieten grebalariei euren babes formalik eman. Toursen errektoreak egun bateko protesta formala baimendu zuen otsailaren 10ean, Parisen manifestaldi jendetsua espero zenean. Gobernuak azkenean onartu beharko du grebak Frantzian ez direla oharkabean igarotzen, iraganean gobernuak eraitsi zituzten.
Sarkozyk ezin du entzungor egin jasotako mezuaren aurrean. Otsailaren 2an Libération egunkariak Pariseko unibertsitateetako arduradunekin izandako bilera pribatu baten berri eman zuen, Paris V Unibertsitateko errektorea eta zientzilari ezaguna den Axel Kahn izan zen mahaiburu: “Errepublikako lehendakari jaunak ez du dekretu hau onartzea lortuko”. Sarkozyk bestetan ere erakutsi du motel xamarra dela herri frantziarraren hitza entzuten, bitartean unibertsitateetan borroka antolatuagoa eta indartsuagoa da.