KLIKATU HEMEN ARGAZKI GALERIA IKUSTEKO

Mobilizazio egun ikaragarria. Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek deituriko ikasle greba orokorrak ezbairik gabeko arrakasta izan du. Milioi eta erdi ikasle baino gehiago izan dira ikasgelak hustu dituztenak. Bigarren hezkuntzan jarraipena %90ekoa izan da. Euskal Herrian nahiz Estatu mailako lurralde guztietan egin diren 60 manifestazio baino gehiagotan, milaka eta milaka gaztek kaleak bete ditugu indartsu.

Ikasgeletan ematen den matxismoaren aurka, indarkeria sexistaren aurka eta justizia patriarkalaren aurka erakutsi dugun erabakia eta indarra Pedro Sanchezen gobernuari eta hemen EAJ-PSEri ere zuzentzen zaio. Ez ditugu hitz politak, keinuak eta promesak nahi, errealitatean ez bada ezer egiten. Are gehiago, murrizketak egiten badira, emakume langileen eta orokorrean langile klasearen bizi baldintzak zuzenean erasotuz.

Hego Euskal Herrian oso modu nabarmenean eman da hezkuntzaren pribatizazioa mailarik handienean, Eliza Katolikoaren botererea indartuz, bere propaganda homofobo eta sexista zabaltzeko. Orain ere, murrizketak eta pribatizazio politikak mantentzeko asmoa du EAJk hezkuntzan, eta horrela iragarri du PPren babesarekin atera nahi duen “hezkuntzaren aldeko akordioan” (akordiotik ezer ez). Instituzio horiek ere justizia frankistaren sententziei babesa eman die, komeni denean botere judizialaren independentzia aldarrikatuz. La Manadako bortxatzaileak aske uzten dituzte. Aldiz Altsasuko gazteak atxilotu zituztela 2 urte bete ziren egun horretan. Manifestazioetan justizia frankista honen aurka ere egin genuen, gazteei elkartasuna adieraziz.

Goizeko lehen orduetatik begi bistakoa zen greba handia eta manifestazioak indartsuak izango zirela. Horrela izan da. Institutuetan %90 ingurukoa izan da geldialdia, Euskal Herria, Catalunya, Galiza, Asturias, País Valencía, Andaluzia, Kantabria, Murtzia, Gaztela Leon eta Gaztela La Mancha, Errioxa… Unibertsitateko ikasleak ere bertan izan dira mobilizazioetan. Manifestazioak ikusgarriak izan dira. 5.000 Bilbon eta milaka gainontzeko hiriburuetan, 15.000 Madrilen, 12.000 Bartzelonan, 15.000 baino gehiago Andaluziako hiriburuetan, 5.000 Galizako hiri garrantzitsuenetan, 2.000 Oviedo eta Gijonen artean, eta hamar milaka gehiago gainontzeko lurraldeetan.

Manifestazio guztietan giro borrokalaria eta grinez betea egon da. Bilbon eta beste hainbat hiritan pentsionisten babesa ere izan dugu. Gure alboan manifestatu dira borrokalari beterano hauetako ehundaka. Manifestazioetan hitza hartu dute gazteon borrokaren garrantzia azpimarratuz eta abenduaren 15ean egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatuz.

Hainbat kolektibo feminista, LGTBI, transen eta borrokan dauden emakume langileren babesa eta parte hartzea izan dugu manifestazioetan, Bartzelonako Kellyak, Libres de Essure plataforma, feminicidio.net… Baita Amelia Tiganus bezalako ekintzaileena ere. Tratatik biziraun duen emakume honek bere hitzekin Madrileko manifestazioa hunkitu zuen. Gainera, Emakume Aske eta Borrokalarietako eta Ikasle Sindikatuko ehun milaka gaztek ere hitza hartu dute manifestazio amaieran, argi utziz ez dugula atzerapausorik emango, feminismo borrokalaria defendatzen jarraituko dugula, antikapitalista eta iraultzailea eta ez dugula onartuko gure eskubideak zapaltzen jarraitzea. Benetako askapena lortzeko emakume langilearen eta gaztearen mugimendua erabat loturik dago sistema kapitalistan jasaten ditugun injustizia sozialen eta zapalkuntzaren aurkako borrokarekin.

Azpimarratu nahiko genuke, era berean, gure borrokaren kide diren mutilen parte hartze zabala ere, greba bateratuan, ez direlako gutxi izan emakumeon alboan mobilizatu direnak eta lehen lerroan daudenak LGTBIko gazteen eskubideen erasoen aurkako borrokan eta jarrera matxistak eta aurreiritzi sexistak ikasgeletatik kanporatzeko borrokan.

Greba hau aurrera pauso oso garrantzitsua izan da ikastetxeetan ematen den matxismoaren aurkako borrokan gazteen mugimendu masibo bat altxatzeko. Emakume Aske eta Borrokalarietatik eta Ikasle Sindikatutik ez gara geldituko gobernua heziketa sexual inklusibo eta askeko ikasgai bat ezartzera behartu arte, derrigorrezkoa eta ebaluagarria izan behar duena ikastetxe guztietan, publiko nahiz pribatuetan, eta balio dezala matxismoaren eta sexismoaren aurka hezteko, tratu txarren eta bortxaketaren kulturaren aurka, homofobiaren eta transfobiaren aurka. Baita ikastetxeetako araudietan edo barne bizitzan gure janzkeraren aurka egiten diren erreferentzia sexista eta errepresiboak erabat ezabatu arte ere, eta esplizituki ezarri dadin pertsona guztien askatasun sexualarekiko errespetua, LGTBI kolektiboen eskubideen errespetua. Diziplinazko neurri zorrotzak ezarri daitezen, gutxiengoa izan arren, jarrera matxistak eta sexistak dituzten institutuetako eta unibertsitateetako irakasleen aurka. Eta noski, itxurakeriak albo batera utzi eta behin betikoz LOMCE indargabetu dadin; hezkuntza publikoa guztiz doakoa izan dadin haur eskolatik hasi eta unibertsitatera arte.

Errespetua eta duintasuna nahi dugu, askatasuna. Behin betiko amaituko dugu jazarpen ta umilazioekin. Borroka honek aurrera jarraituko du.

Afilia zaitez Emakume Aske eta Borrokalarietara eta Ikasle Sindikatura feminismo borrokalaria, antikapitalista eta iraultzailea altxatzeko!