Gaztetxeen aurkako jazarpenak ez du etenik Euskal Herriko toki ezberdinetan, Villabonan, Burlatan... zerrenda amaigabe honen zergatiak kapitalismoaren funtzionamenduaren ulermenean aurkitzen dira.

Urriaren 9an hiru talde ezberdinetako polizia indarrek: polizia foralak, polizia nazionalak eta polizia munizipalak Burlatako gaztetxea desalojatu eta eraitsi zuten Erreleku promotora inmobiliarioaren eta San Juan elizaren mesedetan. 

Gaztetxeen aurkako jazarpenak ez du etenik Euskal Herriko toki ezberdinetan, Villabonan, Burlatan... zerrenda amaigabe honen zergatiak kapitalismoaren funtzionamenduaren ulermenean aurkitzen dira

 

Urriaren 9an hiru talde ezberdinetako polizia indarrek: polizia foralak, polizia nazionalak eta polizia munizipalak Burlatako gaztetxea desalojatu eta eraitsi zuten Erreleku promotora inmobiliarioaren eta San Juan elizaren mesedetan.    

Burlatako gaztetxea bezalako gune baten suntsiketak, zein konpondua eta hainbat azpiegiturarekin hornitua zegoen: taberna bat, hitzaldiak antolatzeko areto bat, liburutegi bat... bertan antolatuta egon garenoi gorrotozko sentimendu sakon bat sortu digu. Baina gorroto honek ez digu gure ikuspegia estaliko. Badakigu gaztetxearen aurkako eraso basati hau Burlatako gazteen, herriko gazteria antolatu eta aktiboaren kontrakoa dela.

Zergatik erasotu gintuzten hain modu basatian? Zergatik eman nahi izan digute eskarmentu bat? Erantzuna garbi dago: sistemak ezin du onartu gure eskubideak defendatzeko antolatzea, gaiak eztabaidatzea eta dinamika berriak sortzea espekulazio inmobiliarioarekin, lan prekarietatearekin edo azken finean boterezko sistema zaharkitu honekin amaitzeko. Gaztetxeak sortu zirenetik egon dira politikarien jomugan, diren kolorekoak direla: sozialdemokratak edo eskuinekoak. Errepresioa jasan behar izan dute politikari hauen kontrolpetik kanpo daudelako, bertan gazteek bere kabuz pentsatzen eta jarduten dutelako gazteriaren eskubideak eta askatasuna defendatuz. Gaztetxeetan, salaketa soziala eta borroka antisistema eguneroko lanean sartzen dira. Horregatik biltzen dira Euskal Herri osoan gune hauetan milaka gazte sistema honi aurre egiteko helburu garbiarekin. Desalojoen aurka Iruñerrian egindako mobilizazioak eta orain gutxi Euskal Herri osoan egin den gaztetxe martxa bi adibide garbi dira.   

Burlatako gaztetxea gune bizi bat zen, kolore gorriko jendeak erabilitakoa gehiengoa langileria duen herri baten barnean. Desalojoak, babesteko teilaturik gabe utzi gaitu baina ez defendatzeko idealak eta aurrera eramateko borrokak gabe. Gure etxea suntsitu zuten eta gure herriko 15 gazte atxilotu, baina ez dute lortu gu garaitzea. Desalojoaren aurkako erantzuna oso ona izan zen, goizeko lehen orduetatik jendea desalojoa salatzen eta indar polizialei aurre egiten egon zen gaztetxearen inguruan. Mobilizazioak desalojoaren aste guztian mantendu ziren hainbat ekintzarekin: giza kateak, kalejirak, triki poteoak, enkarteladak, bizikleta martxak... azkenik larunbateko manifestaldiarekin bukatu zelarik 500 gazteren partehartzearekin. Ezpairik gabe, udaleko politikariek ez zuten espero neurri horretako erantzunik, baina guk aldiz sinesten dugu gazteek antolatzeko eta borrokatzeko daukaten gaitasunean. Lehenago edo beranduago milaka gazte beren etorkizunaren alde altxako dira eta langile klasearekin batera eta sozialismo marxistaren ideiak defendatuz sistema kapitalistarekin bukatuko dute betirako. Neurri errepresiboak hiltzen ari den sistema baten buztankadak besterik ez dira, klaseko borroka eta ideia iraultzaileek berriz inoiz baino indar handiagoarekin suspertzen ari dira.