Mustad International Group Noruegako multinazionalak, Gipuzkoako Altzo herriko TECASA paper ondulatuarentzat makinak egiten dituen lantokia itxi eta 47 langile lanik gabe utzi ditu.

Orain Tolosako Maxi Eroski dagoen tokian elizeak, torniloak, motorrak, amuak, kremailerak eta egiten zituen Mustad lantokia zegoen. Mustad itxi eta duela 16 urte TECASA sortu zen. Gipuzkoako Altzo herrian, Amategi aldea auzoko industrialdean dagoen lantoki honetan 47 langilek paper ondulatuarentzat makinak egiten zituzten eta sukursalak AEBetan, Mexikon, Ingalaterran, Argentinan eta zeuzkaten.

 

Tecasa: krisia betikoek ordaindu dezatela

 

TECASAko langile batek honela kontatzen digu: (...)“2006ko ekainean  lantokian lehen aritutako gerentea jarri zuten, ustez biabilitate plan bat egiteko. 4 hilabetera urriaren 23an, ordea, zer proposatuko eta bapatean, langileon harridurarako, lantokia itxi egiten zutela esan ziguten. Itxieraren arrazoiak ematerakoan bi alegatu zituzten. Bat dolarra asko merketzearen ondorioz konpetibitatean galdu zutela eta bi soldatak ez zirela bidezkoak. Hau da, alde batetik, galerak dituelako itxi omen dute eta hori gezurra da. Egia da lehen, duela bost urte ingururu 12 makina inguru egiten genituela, baina azken bi urteetan 7 edo 8 makina egin ditugu eta etekinak zituzten. Kontua da enpresariak nahi zituzten irabazi handiak ez zituztela orain. Bestetik, 47 langiletatik lau edo bost pertsonen artean, gerenteak eta enkargatu desberdinek, hain zuzen ere,  jornalen %33 eramaten dutela jakin dugu”(...)

Sistema kapitalistak ez du barkatzen. Bere funtzionamenduak lege propioak ditu eta horren ondorioz gehiegizko ekoizpenaren krisiak sufritzen dituzte langileek.  Beti irtenbide berdinak, langileek larrutik ordainduz: restrukturazioak, lanaldiaren luzapena, soldata jeitsierarekin, kaleratzeak, deslokalizazioak... Denetarik egiten da kapitalisten errentabilitatea, administrazio kontseiluen eta akzionisten milioiak bermatzeko. Honek, argi eta garbi erakusten du merkatu kapitalistaren izaera anarkikoa eta jendartearen beharrak ase ordez enpresarien poltsikoak puzten dira.

 

Sindikalgintza banatuta egotearen ondorioak 

 

Utzi diezaiogun lantoki honetako langileari hitz egiten: (...)“Langileen  delegatuak 4 ziren, hasieran 5 baziren ere, ELAko batek utzi egin zuen. Beraz, lantokiko komitea 2 ELAko, 1 LABekoa eta beste 1 CCOOeko delegatuak osatzen zuten. Sindikatuen jarrera pasiboa kritikatu nahi dut.  Hau da ikusi dudan arazo potoloenetakoa.  Sindikatuekin izan dugun esperientzia txarra izan da eta haserre gaude hauekin.  Ez dira elkarrekin harremanetan egon, ez dira koordinatu, ez dira beraien artean konpondu, elkarren aurka ibili dira, oso zatituta ikusi ditugu eta azkenean ez gaituztela defendatu uste dugu. Mobilizazio asko ez ditugu egin, baina, zenbait bai: lantokiko sarreran pitada zaratatsuak egin genituen, pafletoak banatu ditugu, pankarta batzuk jarri eta ostiral batean kotxe karabana eta Tolosako Triangulo plazan kontzentrazio bat egin genuen komunikatu bat irakurriz. Borroka, ahal zen diru gehien lortzera mugatu da. Inork, ezta sindikatuek ere, ez du beste ezer planteatu eta langile gehienek dagoeneko lantokia utzi dute eta besteak lan bila dabiltza bakoitza bere aldetik. Langile batzuk, Anoetako Winkler multinazionalak lantokia itxi ondoren TECASAn lanean hasi ziren eta orain langabezian geratu dira berriro”(...)

Euskal Herriko egoera sozio-laborala oso larria da eta langileentzat eta gazteentzat etorkizuna oso iluna. Kapitalismoa krisian dago eta horren ondorioz datoz lantokien itxierak, kaleratzeak, deslokalizazioak.... Garbi dago langileok dugun tresna indartsuena batasuna dela eta sindikatuak elkarren aurka ibiltzea patronalarentzat dela soilik mesedegarri, beharrezkoa da egoera honi irtenbidea aurkitzea.

TECASArena bezalako itxierei aurre egiteko modu bakarra sindikatuek deitutako mobilizazio bateratu eta grebak dira. Baina noski, mobilizazio eta greba hauek ezin dira mugatu kaleratzeko zorian dauden langileetara, borrokak eskualdeetara, probintzietara... zabaldu beharra du bestela ez dago zereginik. Cadizko Delphi enpresaren adibidea dugu azkenetakoa: manifestazioak probintzia mailan, grebak instituto eta unibertsitatean, apirilaren 18an greba orokorra Cadizko badian... Horrela soilik lortu daiteke enpresa itxiera bati aurre egitea. Borroka iraultzailea berreskuratu beharra dago sistema kapitalista ustel honekin amaitzeko eta gizarte sozialista bat eraikitzeko. 

 

Oharra: Artikulu hau egiteko, TECASAko langile gazte baten laguntza benetan interesgarria  izan dugu eta eskerrak eman nahi dizkiogu. Bere izena ez dugu emango lana bilatzerakoan arazoen beldur delako.