Langileon lan baldintzak egunez egun okerrera egiten dute, albistegietan kontrakoa esaten badigute ere. Eta hori erakusten dute sektore sozio-sanitarioan azken hilabeteetan egiten ari garen borroka ugariek.

Joan den ekainean, Miñanoko Albertia erresidentzia hartu duen Grupo la Saleta Care Armonea enpresako zuzendaritza berriak sukaldeko lau langile kaleratu zituen. Enpresak ezin justifika litezkeen motiboak aurkeztu ditu, esaterako, ezin izan dituztela langileak berak hautatu. Benetako arrazoia da ordea, egunero lan baldintzak gehiago okertu nahi dituztela, langile berriak erresidentzien estatu mailako hitzarmenean lan egitera behartuz. Hori ezin zien kaleratu dituzten langileei aplikatu, subrogazioa dela eta.

Gorbea erresidentzian ere mobilizazioak izan dira. Joan den uztailaren 26an kontzentrazio bat egin zen, modu arbitrarioan kaleratu zuten langile bat berriz onartzeko. Lan errendimenduaren beherakada jarraitua eta gogozkoaz akusatu zuten. Ezagunak ditugu, jada, mota horretako argumentuak eta ezkutatzen duten errealitatea. Horregatik protestan langile gehiagoren kontratazioa eta baldintza duinak eskatu ziren, bertako langileentzat eta zentro horretako erabiltzaileentzat.

Errealitate hori erakusten duen beste kasu bat Erandioko Sanitas Loramendikoa da. Hilabeteko greba egin dute, lanaldiekiko kategoria profesionalen diskriminazio jarraitu bateko egoeran 15 urte eman ondoren. Gauza bera da Debabarrenan Osakidetzako PACSen kasua, non aurrera eraman nahi den berregituraketak Ermuan eta Eibarren itxierak ekarriko lituzkeen. Arabako etxez etxeko laguntzako langileek ere greba mugagabea aurreikusten dute, ekainean gehiengoak kalera ateratzearen alde bozkatu zuenean. Otsailetik paroak deitu dituzte urteetan zehar jasaten ari diren soldata izoztuak salatzeko.

Sektore sozio-sanitarioan egoerak okerrera egiten du egunez egun. Etengabeko aldaketak jasaten dira lanaren antolakuntzan langileekin ezer kontsultatu gabe, asistentzia kalitateak ikaragarri egin du okerrera, langileak falta dira departamentu guztietan.

Egungo baldintza prekarioak pairatzen ditugun langile gisa, pizten diren borroka guztiak elkartzeari ekin behar diogu. Ezin dugu isolaturik gera daitezen utzi. Hitzarmen duin baten alde mobilizatzetik hasi behar dugu eta bide horretan beharrezkoa da sindikatuek plataforma bat osatzea langileok demokratikoki borroka plan bat antolatu eta planifikatzeko eta horrela galtzen joan garen eskubideak berreskuratzen hasteko.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.