Pasa den larunbatean Michelineko enpresa batzordeak deituta manifestazioa egin zen Lasarten enpresa honetan egin nahi diren lanpostu suntsiketen aurka. Euskal Herria Sozialistako kideok eskuorri hau banatu genuen elkartasuna adierazi nahian.

Euskal Herria Sozialista aldizkari marxista argitaratzen dugun kideok gure elkartasun osoa erakutsi nahi diegu Michelineko langileei. 530 lanposturen suntsiketaren mehatxua gehi horrek aurretik eramango lituzkeen subkontratena, eraso bat da ez soilik langile hauen aurka, baita Lasarte-Oriako eskualdeko eta Euskal Herriko gazte guztientzat ere, gaur suntsituko diren lanpostuak ezingo baititu gero beste gazte batek okupatu.

                           

Enpresak urteak daramatza irabazi astronomikoak lortuz; bere salmenta portzentaiak, negozio zifrak, goraka eta goraka doaz 2002tik bi digituko portzentaiekin. Eta irabazi milionario honetatik zer jaso dute langileek? Ezer ez, egia esan justu kontrakoa, enpresak azken konbenioaren negoziaketan langileei lan-eguna luzatzea exijitu baitie eta baita soldata igoera niminoekin konforma daitezen ere, ia-ia IPC-a, zeinak denok dakigun bezala ez duen produktu basikoen igoera benetan islatzen, beraz galdutako erosketa gaitasuna ez du kubritzen.

 

Michelin bezalako multinazionalek soberan dakite plantila zatituz gero errazagoa dela euren planak aurrera eramatea, horregatik mundu guztiko enpresa askotan ematen ari den enplegu suntsiketaren zati bat, Euskal Herrian barne, aurrejubilazioen bitartez burutzen da. Baina hauek, langile batzuentzat irtenbide indibidual bat izan daitezkeenak, errealitatean engainu bat dira langile klasearen osotasunarentzako, izan ere, modu honetan milaka lanpostu desagertzen ari dira, bihar gazteek bete ezin izango dituztenak.

 

Gure lanpostuak Txina, Ekialdeko Europa, etab. bezalako herrialdeetara eraman nahi dituzte, lan-eskua merkeagoa den lekura, eskubide sindikalen ausentzia dela eta, besteak beste, langileak gupidarik gabe esplotatzen diren lekura. Enpresa handien jabe diren jaun handiki hauek urte amaierako emaitza-kontuetan soilik pentsatzen dute eta bost axola die langileen egoerak. Honelakoa da kapitalismoa, irabazi maximoan oinarritzen den sistema, edozein zapaltzen duela ere eta bere bidean edozein aurretik eramaten badu ere.

 

Hau gutxi balitz, ekoizpen errekortearekin soberan izango lituzkeen lur-eremu hauek udaletxeak rekalifikatzeko asmoa du enpresak, hau da, lurrengatik kantitate milionario bat ordain diezaioten, lur urbanizable bat balitz bezala. Udalak hau egiten badu milioi horiek ordaintzen amaituko lukeena langile klasea izango litzateke, lur horietan egingo lirateken etxebizitzen salneurria izugarri garestia izango bailitzateke.

 

Enpresaren plan hauek guztiak garaitu daitezke Michelineko langile guztiek, indar izugarri bat osatzen dutenak, batera borrokatzen badute eta biztanlegoaren osotasunaren babesa irabazten badute euren kausaren alde egiteko. Urriaren 20ko manifestazioa nola erantzun behar denaren adibide bikain bat da eta ziur gaude eskualdeko gazte eta langileengan aurkituko dituztela aliaturik hoberenak borroka hau irabazteko.

 

AURRERA LAGUNOK! GORA LANGILEEN BORROKA!