Klaseko sindikalgintza borrokalaria behar dugu enplegu eta lan eskubide guztiak defendatzeko!

Osasun krisiaren ondorioak jasateaz gain langile klaseak patronalaren erasoaldi ikaragarria jasaten ari gara gure lanpostuen eta lan baldintzen aurka. Argi geratu da koronabirusaren alarma egoerak lehendik eratzen ari zen mundu mailako krisi ekonomikoa lehertu duela eta horregatik “normaltasun berria” deitu dien honetan erasoaldia ez dela inolaz ere baretuko.


PSOE-UP Gobernuko buruek eta CCOO eta UGTko agintariek hainbeste propaganda egin dioten “ezkutu sozialaren” atzean IBEXaren eta CEOE patronalaren interesak bermatzen dituen itun soziala gailentzeko saiakera dago. Erasoaldi honen testuinguruan, behin eta berriz amore ematea lan eta pentsio erreformak desegiteko, eta kapitalista handien propaganda zabaltzea -Aldi Baterako Erregulazio Espedienteak alternatiba direla defendatuz, etab.- langile klasea eskuak loturik entregatzea da.

Argi dago, langile klaseak eta gazteak badugula indarra erasoaldi honi aurre egiteko. Baina horretarako borroka sindikal eta mobilizazio sozial indartsuena eta irmoena antolatu behar dugu, alternatibak argi planteatuz, eta enpresa itxieren aurrean, enplegua defendatzeko beharrezkoa bada lantegien okupazioa, eta langileen kontrolpeko nazionalizazioaren alde egin.