Abenduaren 1ean denak mobilizazioetara!

Langabezia, kaleratzeak eta EEEak, gose-ilarak, elikagaien, argiaren edo gasaren prezioen igoera ordainezinak, hezkuntza, osasuna eta zerbitzu publikoak suntsitzea... hori da Euskal Herriko gazteriak eta langileriak pairatzen dugun errealitatea. EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritzatik eta PSOE-UP Gobernutik iragartzen duten ustezko susperraldi ekonomikoa patronalarentzat eta enpresarientzat baino ez da.

Prekarietatea izurrite gisa hedatu duten lan-kontrarreformak indargabetzeari uko egitea edo pentsioen kontrarreforma berri bat onartzea, pentsionisten mugimenduak orohar salatu duena, dagoeneko pairatzen ari garen austeritate-politika berrien adibide ona dira. Eta gauza bera esan dezakegu 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz; izan ere, Europako funtsei esker, berriro ere multinazionalentzako eta enpresari handientzako diru publikoko barra librea izango da.

EH Bilduk planteatu duen bezala, aurrekontu horiek “gizarte ezkutua iraunkortzearen” adibide gisa aurkeztea akatsa da. Patronalari mesede egiten dioten kontuak abalatzeak ez du balio eskuin muturrari eta erreakzioari aurre egiteko, ezta euskal eskuinari ere. Ez da erakundeetan negoziatuz gaitz txikiena onartzeko unea. Langile klasearen indar guztia kaleetan zabaltzeko eta alternatiba kontsekuente baten alde borrokatzeko unea da.

Cadizek eta Tubacexek bidea markatzen dute.

Cadizen aste hauetan ikusi dugun langile-altxamenduak edo Tubacexeko langileen erresistentzia eredugarriak, 129 kaleratuak bertan behera uztea ahalbidetu duenak, agerian uzten du patronalaren erasoaldiari aurre egiteko jarraitu beharreko bidea. Horregatik, Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburua, Tubacexeko greba kriminalizatzera atera zen, herrialdeari “ospea kentzeko kaltea” egin ziola adieraziz.

Ez dute eredua zabaldu dadin nahi. Cadizeko metalaren borroka zirarrra eragiten ari da Euskal Herrian eta baita Estatu osoan ere. CCOO eta UGT sindikatuek inposatutako bake sozialerako estrategiarekin hausten du, UP eta ezker parlamentarioak sostengatu duten estrategia.

Euskal Herrian gertutik ikusi dugu patronalak Covid-19aren krisia baliatu duela langile klasearen aurkako erasoalida gogortzeko. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak EEE bihurtu dira, langile ebentualen kaleratze masiboa eta lan-baldintzen aurkako erasoak orokortu egin dira. Aldi berean, enpresa-irabaziak esponentzialki hazi dira.

Borroka da bide bakarra!

Ofentsiba hori, ordea, ez da erantzunik gabe geratu. Euskal Herriko enpresa askok borrokari ekin diote, grebak eta manifestazioak deitu dituzte, eta enpresa-batzordeak koordinatu dituzte gatazkak bateratzeko. Hau da bidea! Horregatik, gehiengo sindikalak lehenbailehen iragarri behar du Euskal Herriko greba orokorraren deialdia. Garaia da! Denok batera jo behar dugu!

Greba orokorrak honako helburu argiak izan behar ditu:

1) Sektore guztietako borrokak bateratzea, kaleratzeak nahiz gure soldaten eta lan-baldintzen aurkako erasoak geldiarazteko. Patronalaren pfentsibaren aurrean, greba orokorra!

2) Lan eta pentsio kontrarreformak berehala indargabetzea. 1.400 euroko gutxieneko soldata eta pentsioa Hitzak ez, ekintzak behar ditugu!

3) EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritzaren murrizketei eta austeritateari ez. Zerbitzu publikoen defentsan. Ez aurrekontu orokorrei! Aski da bankaren eta patronalaren poltsikoak betetzeaz!

4) Mozal Legea eta lege errepresibo guztiak berehala indargabetzea. Borrokatzen dugunon aurkako kriminalizazioarekin amaitu!

5) Elektrizitate enpresak, bankuak eta sektore estrategikoak nazionalizatzea. Bankuen eta espekulazio funtsen eskuetan dauden etxeen eta inmobiliaria handien desjabetzea eta etxebizitza publikoen parke bat sortzea.

6) Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen eta sozialismoaren alde.

BATU ZAITEZ EZKER IRAULTZAILERA