Gamesak otsailaren 25ean iragarri zuen Altsasuko lantokia itxi eta 150 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko zuela. Madrilera eraman zuen espedientea, gainera. Iragarri eta Estatu espainiarreko Lan Ministerioak onartu egin zuen eskaera.

"Taxuzko arrazoirik ez dago", langileek diotenez, eta Nafarroako Gobernuak enpresa bideragarria dela dioen azterketa kontuan hartu gabeko erabakia dela azaldu dute. Azterketa horren arabera, arazoak momentukoak dira, baina gaindi daitezke. "Kutsu politikoa" dauka erabakiak, langileen ustez, eta Espainiako Gobernuak enpresaren "presioen aurrean amore eman du".

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzen eskutitza ere jaso dute langileek, esanez, ingurua berrindustrializatzeko bideari ekingo diola, baina Ubaldo Sola langileen ordezkariak zehaztu duenez, "ezer ez" dakite plan horri buruz. "Sanzek ez du ezertxo ere zehaztu".

2007ko udaran krisi ekonomikoa hasi zenetik unerik gogorrenetako eta zailenetako bat igarotzen ari gara. Baina ez da denentzat une berdina. Banku handiak zenbaki positiboz betetako balantzeak erakustera itzuli dira, eta garai onenetan bezala dibidenduak banatzen dituzte akzionisten artean. Diru publikoa bankuetako emaitza kontuak saneatzeko edo multinazional handiak ehunka milioi eurorekin subentzionatzeko erabiltzen ari dira.

Gobernuak kontzesioak egiten ari dira enpresariei, baina kontzesio guzti hauek ez dira nahikoak burgesiako eta patronaleko sektore zabal batentzat, eta langile klasearen aurkako eraso gehiago eskatzen dituzte. Kapitalistek garbi daukate: gastu publikoa murriztu, langabezia prestazioak murriztu, pentsioen eta osasunaren sistema publikoaren pribatizazioa; kaleratzeak merkatuko lituzkeen eta oraindik legislazio laboralean existitzen den babes legal eskasari amaiera emango liokeen lan merkatuaren erreforma; eta negoziazio kolektiboarekin bukatu, langilearen eta enpresariaren harremanak indibidualizatuz sindikatuak enpresetatik botaz. Testuinguru honetan, agintari sindikalen ardura, borroka alternatiba bat eskaintzeko eta langabetuak, soldatak, zerbitzu publikoak eta enpleguak defendatzeko, inoiz baino garrantzitsuagoa da.

Gamesan gertatzen den bezala, Euskal Herri osoan enpresariek langile gehiago kaleratzea proposatzen jarraitzen dute.

Enpresak kaleratzeetara edo enpresa itxierara errekurritzen badu bideragarritasun arazoak argudiatuz, kontu liburuen irekiera exijitu behar da. Enpresak esaten duena egia den kasuan, hau da, enpresa bideragarria ez bada, beharrezkoa da administrazioei langileen kontrolpeko enpresaren nazionalizazioa exijitzea. Bankuak salbatzeko badaukaten diru publikoa lanpostuak salbatzeko erabili behar da. Hau da alternatiba bakarra enpresa itxierei aurre egiteko. Baina hau borrokarekin soilik lortu daiteke. Borrokak ez duela balio esaten dutenentzat, adibide pila bat jarri litezke erakutsiz borrokatzen bada posible dela lanpostuak defendatzea.

Garrantzitsua litzateke Gamesako langileek borrokako egutegi bat antolatzea, poligono guztietan eta eskualde osoan euren egoera informatzeko eta mobilizazioak antolatzeko. Gainera, uste dugu Gamesako eta eskualde guztiko EREei, kaleratzeei eta enpresa itxierei aurre egiteko modu onena, gatazkan dauden edo arazoak dituzten enpresetako borrokak koordinatzea eta bateratzea dela. Oso zaila da lanpostuak enpresaz enpresa defendatzea. Arazo berdinen aurrean, langileen indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Hau da bidea, langile klasearen borroka antolatu eta koordinatua.

Nola ez, enpresak esaten du ez dela bideragarria, baina azken urteetan irabaziak izan zituztenean ez ziren hauek langileen artean banatzeaz gogoratu. Enpresak “arazoak” dituenean bakarrik gogoratzen dira langileetaz, hau da, soldatak jaitsi behar direnean edo langileak kaleratzerakoan.

Enpresa, fabrika eta industrien itxiera handitzen ari da Euskal Herri osoan. Mundu osoan ematen dabilen egoera hau agerian uzten ari da kapitalismoa ez dela gai sistema bezala paper aurrerakoi bat jokatzeko gizartean, eta oraindik eta gutxiago lanpostuak mantentzeko edo sortzeko eta gizarte osoarentzat bizi duin bat bermatzeko. Arriskuan jartzen ari da Sakanako ehundaka familiren etorkizuna eta aldi berean, eskenatoki bat sortzen ari da non langabetuen kopurua, batez ere gazteriaren artean, hamarkadetatik gogoratzen ez den zifretara iristen dela.

Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die Gamesako langileei eta baita EREekin edo enpresa itxieren arriskuekin dauden langileei ere. Langileok ezin diegu uko egin iraganean hainbeste esfortzurekin eskuratutako konkistei. Noski, patronalak eta enpresariek beren irabazi milioidunak mantentzearren ahal dituzten neurri guztiak ezartzen jarraituko dute eta fabrika bakoitzean langileak engainatzen, desmoralizatzen eta zatitzen saiatuko dira. Dudarik gabe, edozein borroketan, lankideen batasuna, batzarrak eta eztabaida demokratikoa langileen garaipenerako gakoa dira, baina funtsezkoa da borrokak elkartzea eta orokortzea ere. 

Garbi eduki behar da zein diren Gamesako langileen aliatu nagusiak: gainontzeko langile klasea. Gamesako langileekin elkartasuna sendotu dezakeen aukeretako bat arazoekin ere dauden enpresetako langileei borroka plan bateratu bat proposatzea da. Beharrezkoa da Gamesako borroka orain EREekin edo itxiera mehatxuekin dauden enpresekin uztartzea. Batasuna da Sakanako langile eta beren familien aurka antolatzen ari diren eraso guztiak atzera botatzeko modu onena. Eginkizun honetan eskualdeko sindituek, nahikoa indar eta baliabide baitituzte mobilizazio kanpaina erabateko eta bateratu antolatzeko, funtsezko papera jokatu behar dute.   

Euren sistemaren krisia langileok ordaintzea nahi dute enpresariek. Helburua ez da sistema erreformatzea izan behar, baizik eta berri batengatik borrokatzea. Gizarte bat non aberastasuna behar sozialak asetzeko erabiliko den eta ez gutxi batzuren onerako. Gure alternatiba langileen kontrolpeko ekoizteko baliabideen nazionalizazioa eta ekonomiaren planifikazio demokratikoa dira, hau da, Sozialismoa.  

Enpresa itxierei ez! EREei ez! Kaleratzeei ez!  Beharrezkoa da borroka guztiak elkartzea!

Krisian dauden enpresen nazionalizazioa langileen kontrolpean!

Banatu eskuorri hau zure enpresan!

Euskal Herria Sozialista!