Euskal Herriko gehiengo sindikalak Greba Orokorrerako deia egin du ekainaren 29rako. Behean doana, Euskal Herria Sozialistak ekainaren 29ko greba orokorrerako batik bat enpresa eta poligonoetan banatuko duen eskuorria dakargu.
IRAKURRI eta ZABALDU!!
LAN ERREFORMARI EZ!!
PSOE-REN GOBERNUAREN, PATRONALAREN ETA BANKAREN HERSTURA PLANEI EZ!!
DENOK GREBA OROKORRERA EKAINAREN 29AN!!
Langile publikoen soldaten murrizketaren ondoren, Zapateroren gobernuak patronalak eskatzen zion ondorengo pauso handia eman du: lan erreforma basati eta historiko bat. Legeria berri honekin, enpresariek hau lortuko dute:
-Errazago eta merkeago kaleratu, zeren kaleratze inprozedenteak, orain arte lan egindako urte bakoitzagatik 45 egun indemnizatzen baziren eta 42 hilabeteko topearekin, 20 eta 12ra pasatzen dira hurrenez hurren. Indemnizazioko 20 egunetatik, enpresariek 12 bakarrik ordaindu beharko dituzte, beste 8ak diru publikotik aterako baitira, FOGASAtik konkretuki.
-Galerak dituzten enpresek hitzarmen kolektiboa ez dute bete beharko, lan baldintza guztiak malgutzeko aukera edukiz (soldatak, ordutegiak, jardunaldien banaketa, turnoak…) eta modu prozedentean kaleratzeak eginez, hau da, merkeago. Guzti hau akordio sindikal baten beharra gabe. Hitzarmen kolektiboari eta eskubide sindikalei eraso zuzen bat da. Krisi orokorreko eta langabezia masiboko testuinguruan, hitzarmen kolektiboak langileak elkartzen ditu klase bezala eta langile mugimenduaren batasuna indartzen du bakoitzaren lantegitik haratago. Erreforma honek langile klasearen atomizazioa sakontzen du enpresen arteko lehiakortasuna bultzatuz eta langileak beren eskubideetan beherapenak onartzera behartuz.
-Kontratazioa negozio bat bezala erabili, enpresa pribatuak izango baitira, ETTak, langileak hautatuko dituztenak lan eskaintzetarako.
Azken finean, erreforma honekin enpresarien gustuko lan baldintzak bultzatuko dira. Eta hala ere, CEOE eta Confebaskek ez dute nahikoa eta kaleratzeak gehiago merkatzea eta erraztea, kotizazio sozialak jaistea eta gaur egungo babes sozialaren ereduaren erreforma bat eskatzen dituzte, hau da, kolpetik azken hamarkadetako langile klasearen konkista guztiak suntsitzea. Honetarako, Zapaterori 2011ko gastu sozialerako 16.000 milioi baino gehiagoko herstura plan berri bat eskatzen dion burgesia europarraren babesa dute. Baita PP, PNV, CiU eta CC alderdi eskuindarrena ere, zeinak PSOE kritikatzen duten erreforma lehenago nahi zutelako, eta gainera gogorragoa. PNVko Josu Erkorekak onartu zuen bezala, lan erreformak “guztiz ezinbestekoak diren malgutasun elementuak” ditu baina ez da nahikoa. Noski, ezinbestekoak eta gutxiegizkoak euskal burgesiarentzat. Bitartean, langileek, krisi kapitalistaren benetako biktimak, ondorio guztiak ordaintzen jarraitzen dute pobrezia gehiagorekin eta 182.000 langabetuko zifra historikoarekin Hego Euskal Herrian.
EKAINAREN 29KO GREBA, KAPITALISTEN PLANEN AURKAKO BORROKAN PAUSO GARRANTZITSU BAT
Eraso larri hauen aurrean, Euskal Herriko gehiengo sindikalak maiatzaren 21ean hasitako bidea jarraitu du, ekainaren 29rako greba orokor bat konbokatuz. Konbokatoria hau politikoa izateaz akusatu dira ELA eta LAB, baina errealitatean greba orokor guztiak dira ekintza politikoak, non langile klaseak bere papera eta bere indarra errebindikatzen dituen gizartean, kapitalisten presioaren aurrean, beren arazo konkretuak alternatiba orokor bat aurkitzearekin lotuz, mahai gainean jarriz borroka honen funtsa aberatsen eta behartsuen artean dagoela. Horregatik, burgesiak erasoaldi politiko bortitza jaurtiko du greben aurka langileak desmoralizatzea eta zatitzea lortu nahirik, bere ekintzen garrantzia minimizatuz (sektore publikoko grebarekin gertatu bezala). Burgesiarentzat, ekainaren 29ko eta irailaren 29ko greba orokorrak erasotuak izan behar diren greba politikoak dira eta beren arrakasta saihestu behar da. Eta horregatik hain zuzen, bi konbokatoria arrakastatsu izan behar dira.
CCOO eta UGTko agintariek ez lituzkete erabili behar burgesiak maneiatutako argudio hauek. Azkenean CCOOk egin duen bezala (nahiz eta Nafarroan ez konbokatzea akatsa izan), beharrezkoa zen ekainaren 29ko grebara gehitzea batasun eta indar handiagoa emateko.
Zentzu honetan, irailaren 29ko grebak ere bateratua izan behar du, eta euskal sindikatuek babestu egin behar dute, egokia den bezala Iparraldeari eragingo dion ekainaren 24ko estatu frantziarreko greba orokorra babestea. Ekintza sindikalaren batasunak, gure etsaiak euren eraso planetan elkartuta dauden unean, ez du esan nahi euskal sindikatuek beren errebindikazioak defendatzeari edo sindikatu estatalak kritikatzeari uztea. Are gehiago, posible da eta beharrezkoa da gainera, zeren CCOO eta UGTk orain dela asko konbokatu beharko zuketen greba orokorra PSOEren gobernuaren eta patronalaren erasoei aurre egiteko. Baina gainera, irailaren 29a ezin delako ezeren bukaera bezala hartu, borroka zabalago, goranzko, maila europarreko prozesu baten jarraipena bezala baizik, langile klasearen kontzientzia igoko duena, errebindikazio oinarrizkoenak krisi hau eragiten duen kapitalismoaren aurkako borrokarekin lotuz. Horregatik, programa antikapitalista baten alde borrokatzeko beharra mahai gainean jartzeko balio behar du greba orokorrak, sistema bidegabe eta erreakzionario hau gaindituko duen alternatiba baten alde: hau da, gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borroka, Euskal Herrira eta mundu osora benetako demokrazia ekarri dezakeen bakarra.
-Herstura planari ez. Lan erreformari ez. Erretiratze adinaren handitzeari ez.
-1.200 euroko langabezia sorospena langabetu guztientzat lanpostu bat aurkitu arte.
-Banku eta enpresa handien desjabetzea langileen kontrolpean.
-Krisian dauden enpresen desjabetzea langileen kontrolpean.
-Autodeterminazio eskubidea.
-Sozialismoa.