Azken egunetan Muxikan dagoen Inama enpresa zarratu behar dutela jakin dugu. Zarratze honek zuzenean 160 pertsona kaleratzea ekarriko du. Gainera beste 500 langileri eragingo die itxiera honek.

Azken egunetan Muxikan dagoen Inama enpresa zarratu behar dutela jakin dugu. Zarratze honek zuzenean 160 pertsona kaleratzea ekarriko du. Gainera beste 500 langileri eragingo die itxiera honek.

Kaleratzeek eta enpresa itxierek jarraitu egiten dute Euskal Herrian. Errealitate oso gogorra ikusten ari gara eta Busturialdea ere ez da libratzen. Inama bezala, beste enpresa asko daude bai eskualdean, bai Euskal Herri osoan horrelako arazoekin. Mundu osoan dagoen egoera hau agerian uzten ari da kapitalismoa ez dela gai sistema bezala paper aurrerakoi bat jokatzeko gizartean, eta are gutxiago lanpostuak mantentzeko edo sortzeko eta gizarte osoarentzat bizi duin bat bermatzeko. Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die Inama-ko langileei eta antolatu dituzten mobilizazioei.  

Busturialdeko langileok ezin diegu uko egin iraganean hainbeste esfortzugaz eskuratutako konkistei. Jakina, patronalak eta enpresariek beren irabazi milioidunak mantentzearren ahal dituzten neurri guztiak ezartzen segituko dute eta fabrika bakoitzean langileak engainatzen, desmoralizatzen eta zatitzen ahaleginduko dira. Duda barik, edozein borroketan lankideen batasuna, batzarrak eta eztabaida demokratikoak langileen garaipenerako gakoak dira, baina funtsezkoa da borrokak elkartzea eta orokortzea ere.

Inama-ko langileen aliatu nagusiak eskualdeko gainontzeko langileak dira. Inama-ko langileen borroka indartzeko modu onena, arazoekin dauden enpresetako langileekin borroka plan bateratu bat antolatzea da. Beharrezkoa da Inama-ko borroka orain kaleratze, ERE edo zarratze mehatxuekin dauden enpresekin uztartzea. Enpresetako eraso guztiei aurre egiteko modu onena, gatazkan dauden edo arazoak dituzten enpresetako borrokak koordinatzea eta bateratzea da. Oso zaila da lanpostuak enpresaz enpresa defendatzea. Arazo bardinen aurrean, langileen indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Hau da bidea: langile klasearen borroka antolatu eta koordinatua. Batasuna da Busturialdeako langile eta euren familien aurka antolatzen dabiltzan eraso guztiak atzera botatzeko modu onena. Eginkizun honetan eskualdeko sindikatuek, nahikoa indar eta baliabide badituzte mobilizazio kanpaina indartsu eta bateratu bat antolatzeko eta hauek funtsezko papera jokatu behar dute.

Horregatik dei egiten diegu sindikatu, ezkerreko erakunde eta langile guztiei Inama-ko langileek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko. Borroka da bide bakarra!

Lanpostu guztiak mantendu!

Krisian dauden enpresen nazionalizazioa langileen kontrolpean!

Banku eta enpresa handien nazionalizazioa langileen kontrolpean!