Futbolak masak mugitzen dituela ez da sekretua, baina negozio kapitalista erraldoi bat dela ere egia da, munduko ekonomiako hamazazpigarren negozioaren parekoa litzateke eta urtean 500.000 milioi dolar mugiarazten ditu. 2007an, Thabo Mbekik, Hegoafrikako presidente ohiak, esan zuen mundialari esker “Afrikak bere maila erakutsiko zuela eta iskanbila eta pobrezia mendeak atzean utziko zituela”, baina hala izan beharrean, agerian geratu da halako kirol gertakariak multinazional handientzat (Coca Cola, Adidas, Sony edota Hyundai, besteak beste) eta halakoak antolatzen dituztenentzat (COI, FIFA edota UEFA) negozio erraldoi bat direla.

FIFArentzat irabazi handiko negozioa da. 2006an hegoafrikar gobernuak FIFA eta bere ordezkariak “misio diplomatikotzat” har zitzan, legea aldatzea lortu zuen; horrela, beren ekintza ekonomiko guztiak zergarik ordaindu gabe egin zitzaketen. Munduko Txapelketa hasi aurretik, lege honi esker, FIFAk 3.200.000 milioi dolar irabazi zituen, inoiz lortu den kopururik altuena. Erabateko negozioa izan zen kontuan hartzen badugu FIFAri Munduko Txapelketa mila milioi dolar kostatu zitzaiola. Era berean, ezin ahaztu Hegoafrikako eraikuntza enpresen irabaziak %58 eta %152 igo zirela.

FIFArentzat irabazi handiko negozioa da. 2006an hegoafrikar gobernuak FIFA eta bere ordezkariak “misio diplomatikotzat” har zitzan, legea aldatzea lortu zuen; horrela, beren ekintza ekonomiko guztiak zergarik ordaindu gabe egin zitzaketen. Munduko Txapelketa hasi aurretik, lege honi esker, FIFAk 3.200.000 milioi dolar irabazi zituen, inoiz lortu den kopururik altuena. Erabateko negozioa izan zen kontuan hartzen badugu FIFAri Munduko Txapelketa mila milioi dolar kostatu zitzaiola. Era berean, ezin ahaztu Hegoafrikako eraikuntza enpresen irabaziak %58 eta %152 igo zirela.

Negozio ez errentagarria Hegoafrikarentzat

Hegoafrikar estatuarentzat, ordea, ez da irabazi handiko negozioa izan. Gutxi gorabehera, 6.000. milioi dolar gastatu dituela kalkulatzen da, hasieran aurreikusitakoa baino %750 gehiago. Dirutza honekin Costa de Marfileko, Ghanako, Kamerungo eta Hondurasko pobreziarekin amaitu ahal izango litzateke, baita milioika hegoafrikarrek bizi duten miseriarekin ere. Gainera, diru kopuru hau gobernu hegoafrikarrak hurrengo hamar urtetan etxebizitzak eraikitzeko duen aurrekontuaren parekoa da. Gaur egun, eskolen %7ak bakarrik du liburutegia eta estadioetako zazpi eserlekuk balio dutenarekin, aski litzateke ikastetxe bateko liburutegia erabat hornitzeko. Aurrekontua igotzearen arrazoietako bat, besteak beste, FIFAren gutiziak izan ziren. Ciudad del Caboko Green Point estadioa eraikitzea 580 milioi dolar kostatu zen, hiri berean bazegoenean beste estadio bat eta nahikoa zitzatekeenean honen edukiera handitzea, baina FIFAren esan zuen arabera: “mila miloi telebista ikuslek ez dituzte etxolak eta pobrezia ikusi nahi”; hori dela eta, beste estadio bat eraiki zen eremu aberatsago batean.

Gobernuak iragarki kanpaina bat egin zuen Munduko Txapelketarenganako herritarren entusiasmoa esnarazteko, 500.000 lanpostu sortu eta herrialdeari onura asko ekarriko lizkiokeela ziurtatzen zuen. Azkenean, 22.000 lanpostu bakarrik sortu zituen, kontratuen %70-80ak ez zuen hiru hilabetetik gorako iraupena eta gainera lan baldintza oso txarretan eta eskubide sindikalik gabe. Eraikuntzako langileek orduko dolar bateko soldata jaso dute, baina 2008an eguneko bi dolar kobratzen zituzten. Egoera honek protesta eta greba ugari eragin ditu; guztira Munduko Txapelketaren prestaketarekin lotutako 27 greba egon ziren. Greba azpimarragarriena 2009ko uztaileko eraikuntzako greba izan zen, 70.000 langilek baino gehiagok parte hartu zuten sektore honetan egin zen historiako lehen greba nazionalean. Soldata %13 igotzeko eskatzen zuten. Gauza bera gertatu zen ostalaritzan eta garraioan, iazko maiatzean 50.000 langilek baino gehiagok parte hartu zuten greba historikoan. Munduko Txapelketan zehar, futbol estadioko segurtasun guardiek greba egin zuten FIFAk ez zielako hitz emandakoa ordaintzen eta autobus gidariek ere greba egin zuten soldata igoera eskatzeko.

Gobernuaren  aurreikuspen turistikoak ere ez ziren bete. 700.000 turista aurreikusi zituzten eta 250.000 bakarrik iritsi ziren, 13.000 kazetari akreditatuak barne. Asko jota, herrialdean 1.500 milioi dolar utzi zituztela kalkulatzen da, gobernuak gastatutakoa baino askoz ere gutxiago. Mundiala bukatzerako, aitortu egin behar izan zuen gobernuak gastu publikoa zela eta, nazioarteko finantza erakundeei mila milioi dolarreko mailegua eskatu beharko ziela.

Pobrezia itsasoa

Pobrezian bizi diren hegoafrikarren %70arentzat, Munduko Txapelketa honek ez du etxebizitzarik edota osasun eta hezkuntza hoberik ekarriko. Zenbait estadio eraikitzeagatik, township bezala ezagutzen den latorrizko hirian, hiri inguruko auzo behartsuetan, bizi diren milaka hegoafrikar (biztanleriaren %13) bertatik bidali zituzten. Gainera, estadio inguruan ziharduten milaka kale-saltzaile ere bidali zituzten  “eremu zerga-gabeak” zirelako, eta soilik FIFAren baimena zutenek sal zezaketen bertan. Hegoafrikan milioi erdi bat kale-saltzaile daude milioika pertsonen bizirautetik bizi direnak. Estadioen eraikuntzen gastuak udalen gain jarri ziren eta hauen aurrekontuak modu bortitzean murriztu dira.

Duela hogei urtera arte, Hegoafrikan Apartheid izenez ezaguna den erregimen anker bat egon zen. Gutxiengo zuri batek, afrikaner deituak, herritarren gehiengo beltza diktadura anker baten bidez azpiratu zuen, beltzak erabat marjinatuta zeuden, bereizita eta inolako eskubiderik gabe, bozka emateko aukerarik ere gabe. Azkenean, gazte eta langile beltzek 1976ko Sowetoko altxamendua bezalako borroken bidez apartheid gorrotatua bota eta kolokan jarri zuten erregimen arrazista, polizia bera ezin zitekeen langile auzoetara sartu ere egin. Behin apartheida erorita, beltzek bozkatu ahal izan zuten lehen hauteskundeetan Afrikako Kongresu Nazionalak (ANC) alde handiarekin irabazi zuen eta Nelson Mandela Hegoafrikako lehen presidente beltz izendatu zuten. Geroztik, ANCk hauteskunde guztiak irabazi ditu eta Hegoafrikako Alderdi Komunistari eta Hegoafrikar Sindikatuen Batasunari esker jarraitzen du boterean.

Mandelaren gobernuak onartutako lehen programa Black Economic Empowerment izan zen. Honen bidez, beltzen gutxiengo batek aberastasun eta jabetza zenbait lortu zituen eta beltz multimilioidunak hegoafrikar oligarkian txertatu ziren. Cyril Ramaphosa (NUM sindikatuko zuzendari ohia) eta Trevor Manuel honen adibide dira, orain herrialdeko aberatsenak baitira. Gainera, Manuel ekonomia sailburua izan zen, Hegoafrikari munduko merkatuan sartzeko aukera eman eta politika ekonomiko neoliberala, pribatizazioak, etab. ezarri zituen. Ramaphosa eta Manuel ANCko zuzendaritzaren eta hau euren bizitzan erroko aldaketa bat egon zedin boterera eraman zuten masen artean dagoen etenaren erakusgarri dira.

Apartheidaren amaieraren ondoren, zer aldatu da?

“Trantsizio demokratiko” honetako hamasei urteetan, Hegoafrikak aberats eta behartsuen arteko aldea handiena duten herrialdeen artean lehen postua lortu du Brasili postua kenduz, NBEren datuen arabera. Behartsuenen %10ak errenta nazionalaren %6 bakarrik jasotzen du eta aberatsenen %10ak errentaren erdia baino gehiago. Langabezi tasa %40 inguruan dago (eta beltzena %80) eta hamarkada batean milioi bat lanpostu galdu dira. Desberdintasun soziala arraza desberdintasunarekin bat dator oraindik, biztanleen %15ak osasun baliabideen bi herenak kontsumitzen ditu eta biztanleen gehiengo beltzak gaizki hornitutako eta sendagairik gabeko klinika publikoetara joan behar du eta ilara luzeak itxaron. Hegoafrika da hiesaz infektatutako lagun gehien dituena. Langile zuriek oraindik soldata altuagoak eta lanpostu hobeak lortzeko aukera dituzte.

ANC boterera iritsi zenean, konponduko zituela agindutako bi promesa etxebizitzaren arazoa eta nekazal erreforma izan ziren. Oraindik biztanleri zuriaren %9 lurraren %80aren jabe da eta ez da ahaztu behar lur hauek Lurraren Lege arrazista baten bidez lortu zituztela 1913an. Lege honen bidez, beltzei lurrak eta hauen gaineko eskubideak lapurtu zitzaizkien. Etxebizitzari dagokionez, etxoletan bizi direnen kopurua igo egin da: 1995ean milioi bat lagun ziren, gaur 1,4 milioi. Pobreziak garapen bera izan du, lau milioi lagun bizi dira egunean dolar bat baino gutxiagorekin eta 1994an bi milioi ziren dolar bat baino gutxiagorekin bizi zirenak.

Egoera honek, promesa traizionatuak eta bizi baldintzen okertzeak, azken muturrera eraman du langile klasearen konfiantza eta pazientzia. Azken bi urteetan, gazte eta langileek gobernuaren aurkako borroka eta protesta ugaritan hartu dute parte. Nekazalguneetan, milaka nekazarik (Lur Gabekoen Mugimenduan bilduta) nekazal erreformaren alde borrokatzen dute, eta townshipentan kaleratzeen eta etxoletan bizitzeagatik bost urteko kartzela zigorra ezartzen duen legearen aurka borrokatzen dute (Gobernuak inolako alternatibarik eman gabe). Sektore publikoan berriz murriztapenen eta pribatizazioen aurka inoizko greba orokorrik handiena egin zuten mundiala hasi baino lehen.

Krisi ekonomikoa, pobreziaren gorakada, promesa betegabeak eta bildutako amorruak muturreko polarizazio sozial eta politikoa eragin du. Hegoafrika kontinenteko eta  munduko herrialde aberatsena da, urre eta platino esportatzaile nagusiena da munduan. Gainera, ikatz eta oinarrizko metalen esportatzaile nagusietako bat ere bada, baina aberastasun guztia gutxiengo baten eskuetan dago eta bien bitartean gehiengo bat miseria gorrian bizi da. Munduko Txapelketa bukatu zen, orain gazte eta langile hegoafrikarrak dira alferrikako diru xahutze honen faktura ordaintzen ari direnak. Honek Hegoafrikan klase arteko borrokaren etapa berri bat irekiko du.