Aurreko alean herri vietnamdarraren eta Frantziako inperialismoariaren borrokaz hitzegin genuen. Artikulu honetan berriz AEBek Vietanem jasandako porrotaz.
1957an Vietnamgo hegoaldeko gobernuko eta AEBen arteko harreman zuzenak ematen hasi ziren. Frantzia joan ondoren, 1958rako AEBek 52 aholkulari eta teknikari militar bidali zituzten, bere presentzia militarra, soldaduekin batez ere, indartzen zuen bitartean. Vietnamdarrei, Txinatar eta sobietarrek armak eman zizkien, kohete proiektil antiaereoak eta hegazkinak, baina ez troparik. AEBek teknologia aurreratuena eta Napalm bonbak erabiltzen zituzten. Bonba mota honek denbora pasa eta gero ere, bere aurretik harrapatzen duen guztia kixkaltzen du, horregatik esaten da gerra hau ekozidio bat izan zela, zeren Vietnamdarrak inon ezkutatzeko aukerarik ez izateko landaretza deusezten zuten eta ingurugiroa nahita aldatzen zuten euriteak gerta zitezen, beren arroz uztak eta bideak ur azpian geratzeko. Lurraren 10% suntsitu zen. Gerra geroz eta gehiago hazten zihoan eta Frantziarekin eduki zuten gerraren ondorio berbera pairatzen ari ziren, gerra luzatuz zihoan eta inork irabazten ez zuenez, emaitza bakarra desgastea bihurtuz bi armadentzat. 1960rako AEBek ia milioi erdi soldadu bildu zituzten, gainera gerra zabaldu egin zen, 1961az geroztik soldaduak masan iristen ziren, lehen hegoan garatzen ari zen gerra ordutik aurrera iparrean sartuz.
AEBek lehenago Koreako esperientzia eduki zuten, lurrez erasotzeko asmoarena. Baina armada txinatarrak eragotzi egin zion ia herritik botaz. Beraz, gauza bera gerta zitekeen arriskua ekiditeko airez erasotzea erabaki zuten, inbaditu gabe. Horretarako, hots, iparraren aurkako erasoa hasi eta arrazoitzeko “gertakari edo intzidente” baten beharra zeukan. Irakekiko erasoa ez da gauza berria, AEBek politika hau denbora osoan zehar erabili baitute, bere asmoak egia bihurtu daitezen “gertakariak” erabiliz, Irakeko kasuan terrorismoa izan da, Vietnamen TonKin-go golkoan estatubatuar barku batek barku patruilari batengandik jasandako erasoa izan zen, gaur egun argitu gabe dagoen ekintza bat, hain zuzen.
AEBek, erantzun moduan, Vietnamgo iparraldea bonbardatzeko eginkizuna zuten hegazkinak bidali zituzten, bai ongi bete ere, gerraren amaiera arte luzatu baitzuten agindu hau, II Mundu Gerran mundu osoan zehar jaurtiki ziren bonben estadistikak apurtuz. 1965an Kao Ky jeneralaren diktadurak gerra areagotu egin zuen. 1966an, ordurako 450.000 amerikar borrokan ari ziren. 1965an, Wayne Morse izeneko politiko amerikar batek honakoa zioen hitzaldia eman zuen: “Berez, gehiago komeni zaigu gelditzea honekin jarraitzea baino”. 1968ko urtarrilean, Vietcongek Tetko Erasoa abian jarri zuen eta hegoaldeko erretaguardia higatu zuen. Urte honetako martxoaren 16an, Wiliam L. Calley teniente iparramerikarrak My Lei-ko sarraskia agindu zuen, 119 emakume eta haurrei bizia kenduz. Ironikoa zera da, herrixka hau Vietnamgo hegoaldean zegoela, hau da, AEBak iparreko gerrillarien basakeriengatik babestuko zituzten lur eremuan (2005an Irakeko Faluyarekin duen antzekotasuna “kasualitate hutsa da”).
Sarraski honek eragin zuen gaitziduraren inguruan manifestazio ugari eman ziren. Gerra honen ezaugarri nagusia mobilizazioena izan zen, bereziki gerra hasi eta hirugarren urtetik aurrera ematen zirenak, gainera etengabeki haziz zihoazenak. AEBei kezkatzen hasi zitzaiena, beren soldaduek hartzen zuten jarrera zen, burgesia eta honen interesak babesteko heziak dauden indar armatu hauek, sistemaren beso armatua dena, nahiz eta drogaz eta txikleez horniturik egon errealitatea ekidin ezin dutenak, soldadu baten adibidean ikusten den bezala: Bernard Simpson, My Leiko biztanle guztiak hiltzeko agindua jaso zuenean, bere hankari tiro bat ematea erabaki zuen gurutze gorriak jaso eta eraman zezaten, horrela agindua ez betetzeko aitzaki on bat lortuaz. Argi dago, soldaduei zuzenduriko politika egoki batekin, Vietcongaren partez, soldadu honen itua ez zela bere hanka izango, bere komandante bihozgabea baizik, batzuetan gertatu zen bezala, baina behin ere ez antolakuntza eta norabide garbi batengatik, baizik eta senarengatik, nahiko inkostzientea bera, non hain zuzen ere forma konstziente bat eman behar zitzaiona eta Alderdi Komunistak egin ez zuena. Azken hau burgesia nazionalarekin aliatzen saiatu zen, metodo boltxebikeen inongo zerikusirik ez dituzten prozedurak abian jarriz. Iparramerikako biztanleak nazkatuak zeuden gerra honekin eta 1968ko maiatzean, bakerako elkarrizketak hasi ziren, nahiz eta urte bukaeran, bonbardaketak areagotu. Ibilaldi jendetsuak eta historikoak egin ziren, langileak mobilizazio askoren aurrean egonez; kapitalisten beldur nagusiena gerraren amaiera eskatzera kalera irtendako jendea zen, egoera gero eta larriagoan bihurtuz. 1969an Parisen gerrari amaiera nola eman eta AEBak ahalik eta ohore handienarekin irteten eta porrot baten itxura ez emateko bilera berriak egin ziren. Irailean, Vietnamen 550.000 amerikar zeudenean, Richard Nixon presidenteak Vietnamizazio politika aitortu zuen. Honek zera esan nahi zuen: AEBak lurraldetik fisikoki aterako zirela hegoko armadak gerra jarraitu ahal izateko jeneral eta soldadu gutxi batzuz osaturiko taldeak eta babes militarra behin utzi eta gero.
Gogoratu dezagun sozialismoaren itzalak inperialimoarentzat mehatxu handia irudikatzen duela, zeren nahiz eta ekonomi planifikatuaren lorpenen endekatzea eman herri kapitalisten langileriarentzat espektatibak sortu ditzake. Hegoko burgesia nazionalari boterea eman ziotenean, Vietconga hegora sartu zen eta Saigon 1975ko apirilaren 3an hartu zuten, handik egun batzuetara Hego Vietnameri gertatu zitzaion bezala, honek beren batzea eta 30 urteko gerraren amaiera ekarriz. Gerra amaiturik zela eta urte batzu lehenago ere, AEBtan bereziki inperialismoari mesede gutxi egiten zion fenomeno bat zabaldu zen, Vietnamgo Sindromea, gerrarekin jarraitzeko gogo gutxiko egoera orokor bat eta hau amaitu zenean, fenomeno hau gobernu estatubatuarrarekiko zegoen mesfidantza handian islatu zen. AEBek momentuz gerra popular gehiagotan ez barneratzea erabaki zuten, Panamak momentu hartan AEBen eskuetan zegoen Kanala berreskuratzeko ekin zion borrokari muzin eginez. Hala, Panamak bere helburua lortu zuen. Herri honetan ere arrenkura herrikoi handia zegoen eta jendea armada estatubatuarraren aurka antolatzen, manifestatzen eta aurre egiten hasi zen. Hala ere, AEBak saiatu dira hemen ere, hainbesteko galerarik ez izaten edo galdutakoa halako batean berreskuratzeko atea irekita uzten eta horretarako Torrijos-Carter itunean zuzenketa bat ipini zen: AEBek Kanala Panamari itzuliko zioten, baina bere segurtasuna arriskuan ikusi ezkero esku hartzeko eskubidea izango zuen. Sindrome honen eraginez, gobernuaren jarrerak aldi batez maskaraz aldatu behar izan zuen eta lan honetarako aukeratua Jimmy Carter izan zen, Ez Erasoaren politikarekin, gobernuaren irudi
“lagunkoia”, faltsuki, zabaltzeko asmoarekin.
Baina berriz ere agerian geratu zen hurrengo agintaldian, Ronald Reaganek egindako politika erasokorraren bitartez. AEBek bonba atomikoa Vietnamen aurka ez erabiltzearen arrazoia (oso tentagarria baitzen arazoarekin betirako amaitzea) honek, ondoeza soziala oraindik eta gehiago areagotuko zuelakoarena izan zen, batez ere bere lurraldekoa. Gainera AEBak ez ziren bonba atomikoak zituen bakarra, Sobietar Batasunak ere bazituen dagoeneko eta honek gerra eskala handiagoetara eramatea ekarriko zuen.
Nahiz eta herri vietnamiarrak garaipen historiko bat lortu zuten AEBen aurkako gerran, ezin esan dezakegu sozialismoak arrakasta eduki zuenik. Gerra, herri vietnamiarraren ausardiarengatik irabazi zen, baina ez zen Marx, Engels, Lenin eta Trotskyren sozialismoa ezarri. Alderdi Komunista estalinizatuak ez zituen boltxebikeen ideia eta metodoak erabili. Vietnamen ezarritako “sozialismoak” ez zuen zerikusirik langileen benetako demokraziarekin. Vietnamgo borrokek herri hau kolonialismoaren hatzaparretatik askatzea lortu zuten, hala ere Alderdi Komunistaren burgesekiko konziliazio politikak eta “bi etapen teoriak” vietnamdarrak erabat askatzeko aukerak hondamendian bukatzea ekarri zuten. Gainera helburu hau nahi (langileen demokrazia ezartzea) zutenen aurka borrokatu zen Alderdi Komunista. Emaitza nazio berri baten garaipena zen, sozialista deiturikoa baina burgesia nazional zaharra elkartzen zuen burokraziak kontrolaturiko erregimen batek osaturikoa.
Alderdi komunista frantsesaren jokaera ere aipagarria da, zeren Vietnamgo gerraren aurkako mobilizazioak deitu beharrean aurrekontu militarraren alde behin baino gehiagotan bozkatu zuelako, hain zuzen Vietnamgo gerrara zuzenduriko aurrekontuak zirenak. Hau lotsagarria baldin bada, zer esan daiteke hango tropei bidaltzen zizkien zorion agurrei buruz! Borroka hauek leku guztietan inspirazio iturri izango dira sozialistentzat eta sozialismo internazional eta langileen demokrazia baten alde egiteko. Borroka marxistaren garrantzia erakutsiko dute, estalinismoaren zorigaitzeko politikei aurre egiteko.