Alderdi sozialistak (SFIO) eta komunistak (PCF) ez zuten jakin izan langile klasea garaipenera eramaten eta burgesiarekin zapalkuntzarekin amaitzen.

1936KO IRAULTZAREN PORROTA

Fronte Popularra boterera iritsi zela 70 urte bete dira. Garai haietan, okupazioak eta greba kopuru handiak  ematen ari ziren herri osoan zehar. Behin funtzioak eskuratzean, gobernu berriak 40 orduko lanaldia onartu zuen eta baita 2 asteko opor ordainduak, beste neurrien artean. Hala ere, hurrengo ekintzak ilunak izan ziren. Boterera iritsi eta 2 urte eta erdi geroago, Fronte Popularrak bere postua koalizio eskuindar bati utzi zion, 1936an lortutako garaipen sozialak kolokan jarriz. Urte bat beranduago, langile klasea Petainen errejimena eta nazien okupazioa pairatzen ari zen. Zergatik desagertu ziren horren azkar Fronte Popularraren itxaropenak? Zergatik, 1936ko udaberriko bultzada iraultzaileak ez zuen mixeria eta zapalkuntzatik at zegoen gizarte berri batera eraman?

Lehen Mundu Gerratik atera berria zela, kapitalismoa krisi sakon batean murgildu zen, eta 30 hamarkadaren hasieratik, istilu mundial berrri baten mehatxua aurkezten zen. Ekonomiaren geldialdiak demokrazia parlamentarioa eta erreformismoaren oinarri materialak higatu zituen. Klaseen arteko kontraesanak intentsitate maila berrietara iritsi ziren. Iraultza eta kontrairaultzen garaia zen. Estatu frantziarrean, irtenbiderik gabeko kalea zen kapitalismoak, denbora tarte urrian, langile mugimenduari honako aukera utzi zion: boterearen konkista edo diktadura erreakzionario  bat. Nola maneiatu zuten langile frantziarren erakundeek honelako egoera? Partidu Sozialistak (SFIO) krisiaren larritasunaren aurrean begiak itxi zituen, baita ondorioetan ere. Hitzetan kapitalismoa menperatzearen beharra onartzen zuten, baina bere politika osoa errejimen sozialaren aldaketa gradual eta lasai bateko ikuspegian oinarritzen zen, berau ezkertiarren gehiengo parlamentarioen laguntzarekin. Errealitatea honakoa zen, Alemanian politika honen emaitza porrota izan zela. Baina Leol Blumek (SFIOko buruak) “Frantzia ez da Alemania” esanez, masak hau sinestuarazten saiatzen zen, horrela ez baitzen beharrezkoa Estatu Frantziarrean eraso iraultzaile bat egitea mixeria eta langabeziarekin bukatzeko.

FRONTE POPULARRA

Fronte Popularra, hitz batean, hiru alderdien arteko ituna izan zen. PCF, SFIO eta Alderdi Erradikalarena. Hala ere, batasun hau ez zen Alderdi Erradikaleraino iristen. Hemen, faktorerik garrantzitsuenetakoa Franko-sobietarren arteko hitzarmena izan zen, Parisen, 1935ko maiatzaren 2an izenpetua. Hitzarmen honek PCFren politikan ondorioak izan zituen, inperialismo frantsesari min ez egitean laburtu daitezkenak. Kanpo arazoetako ministerioko komunikatu ofizialak honakoa zioen: Stalinek ulertzen eta erabat onartzen du Frantziak segurtasun maila mantentzeko sortu duen defentsa nazionalerako polizia. Jarrera hau langileenn internazionalismoaren printzipioekin kontraesanean sartzen zen erabat. Leninen garaiean pentsaezina izango zen hitzarmen baten izenpetzea gobernu inperialista batekin.

Hala ere, 1935an, 3. Internazionaleko zuzendaritzak langile frantsesei esan zien ez zela frantses klase kapitalista eraitsi behar, baizik eta elkarlagundu, horrela bere indar armatua segurtasun mailan mantendu ahal izateko. Alderdi ezkertiarrek Alderdi Erradikalarekin zuten ituna (Fronte Popularraren korapiloa osatzen zuena) klaseen arteko lankidetzaren politikaren tresna bihurtu zen.

ALDERDI ERRADIKALA

SFIO eta PCFko agintariek Alderdi Erradikalarekin Fronte Popularrean sartu izana klase ertainekin (nekazari eta merkatari txikiak...) aliatzeko beharraz arrazoitu zuten, hauek baitziren erradikalen hautesleri tradizionala. Baina berez Alderdi Erradikala ez zen klase ertainen alderdia, klase ertain hori politikoki zapalduta edukitzeko klase kapitalisten interesak irudikatzen zituen alderdia baizik. Trotskyk, une horietan, Alderdi Erradikalarekiko honakoa esan zuen: Inperialismoak klase ertain txikia esplotatzeko duen aparatu politikoa da edo kapital finantzarioen ezker ertza. Alderdi honekiko lotura kapitalista handiekiko lotura zen, ez klase ertainena  eta beren interesak demagogia erabiliz babesten zituzten. Alderdi kapitalista batekin adostutako itun honetatik kapitalisten interesak dituen egitarau konformista bat atera zitekeen bakarrrik. Erradikalek ekonomia nazionalaren hariak kontrolatzen zituzten eta sistematikoki, 200 familien gustoko ez ziren edozein arauren aurka agertzen ziren. Deladier erradikalak honakoa idatzi zuen: “Fronte Popularraren egitarauak ez dauka artikulu bat bera ere inongo hiritarren berezko interesen aurka doanik, beren aurrezkiak kezkatuko edota lan frantziarraren indar osasuntsua ikutuko dituenik”. Berez, egitarau honek begiztatzen zuena, adibidez, industria militarraren naizonalizatzea zen.

Hauteskunde legegileen lehen itzulia 1936ko Apirilean: SFIOk 1932ko botoa mantentzen zuen bitartean, eskubi aldetik haustura izanda “neo-sozialista” deituriko talde bat banatu zela kontutan hartuta, PCF 780.000 bozka izatetik 1.470.000 lortzera iritsi zen, erradikalek lehengo 500.000, gutxi gora-behera mantentzen zituztelarik. Nahiz eta sozialista eta komunisten buruek babesa ematen zieten erradikalei, langileek eta klase ertainen gehiengoak erradikalak ukatzen zituten eta Urriko Iraultza erreklamatzen zuten alderdien alde egiten zuten. Bigarren itzuliak erabateko gehiengoa eman zion Fronte Popularrari. PCF 10etik 72 aulkitara pasa zen, SFIO 97tik 147ra eta erradikalak berriz, 159tik 116ra. Fronte Popularreko lehen talde parlamentarioak, SFIOk, bere agintaria zen Leol Blum jarri zuen gobernuaren zuzendaritzan. Honek gobernuaren berehalako dimisioa eragin beharrean, hilabeteko denbora konstituzionala errespetatzea erabaki zuen. Langileei honakoa esateko modu bat zen: “Errepublika kapitalistaren legeak errespeta itzazue”. Masek ezoiko mobilizazio iraultzaile handiekin erantzun zuten.

ERASO IRAULTZAILEA

1936ko maiatza eta ekaineko greba ugarien aztarnak ez ziren desagertu. 1936ko maiatzaren 11an, Breguet De le Havre-ko fabrikan greba bat izan zen, 600 langileek  fabrika okupatuz. Maiatzaren 13an, Latecoere-ko langileak izan ziren fabrika okupatu zutenak. Maitzaren 14an berriz, txanda Block fabrikei iritsi zitzaien. Hurrengo egunetan, era honetako grebak Parisko metalurgia sektorean zabaltzen dira. 15 egunen buruan, iraultza sentimendu hau 2,5 milioi langileengana  zabaldu zen. Zer egin zuten SFIOk, PCFk eta CGTk? Beren baseko militanteek, bereziki azken bienak, mugimenduan zuten garrantzia erabatekoa zen. Beren agintariak ordea, kapitalisten antzera, beldurrak jota zeuden. Ekainak 3an, Barne Ministroaren funtzioak hartu baino lehen, Roger Salengro sozialistak, hauxe esan zuen parlamentuan: “Langile erakundeak gidatzeko papera duten horiek beren eginkizunak bete behar dituzte. Zalaparta arrazoigabe honi amaiera eman behar diote. Nire aldetik, nire aukera ordena edo anarkia da. Ordena anarkiaren aurrean babestuko dut.”. Bere ustez, ordena anarkia kapitalista zen eta anarkia berriz “Orden Sozialistaren aldeko borroka”!

PCFko agintariek, Blumen gobernua babesteko hitza eman zutelarik, beren autoritate guztia erabili zuten ordena berrezertzeko, Salengro eta agintari erradikalek eskatzen zuten moduan.

KONTRAIRAULTZAK BURUA ALTXATZEN DU

Esan ohi da, 1936ko maiatza eta ekainean izandako grebak langileek, hauteskundeak irabazi eta gutxira ezarritako Fronte Popularrean zeuzkaten itxaropenak eraginda izan zirela. Baina hobe izango litzateke, errealitateari begira, zergatiak masen desfindantzan bilatzea, Fronte Popularrak  enpresarien erresistentzia apurtzeko zuen gaitasun eskasak eragindakoa, adibidez. Erradikalekin oso zuhurrak ziren. Hauek, beren erara, Fronte Popularra kapitalisten aurkako neurri erabakigarriak hartzen laguntzea nahi zuten. Fronteko agintariek laguntza honi beren indar osoz uko egin zioten. Langileek, Fronte Popularraren programa baino haratago zihoazen kontzesioak lortu zituzten enpresariengandik, eta erakutsi zuten, berriz ere, benetako erreformak iraultza baten ondorioak direla. Kontzesio hauek dena galduko zuten beldurrarengatik izan ziren. Parlamentuko mekanikak, bere senatu, administrazio burokratiko, etab.., gobernuaren ekintzak zapuztea errezten zion. Gainera kapitalaren ihesak Blumen gobernuaren bankarrota mehatxatzen zuen. Presioaren aurrean amore emanez, frankoa debaluatu zuen eta honek inflazioa haztea ekarri zuen, 1936an lortu ziren soldata igoerak galdutzat emanez

Blum inpotentziara kondenatuta zegoen, ez baitzuen klase dominatzailearen ahalmen ekonomikoa erasotzen. Ondorioz, 1937an dimititu zuen. Hurrengo gobernuak askoz eskuindarragoak azaldu ziren. Deladierren gobernu erradikalaren 40 orduko lanaldia zalantzan jartzen zuten grebak gogorki zapalduak ziren, bereziki 1938ko azaro eta abendukoak. Beren agintarien bitartez geldiarazita eta desmoralizatuta, langile mugimendua gerran sartua izan zen eta amaieran, 1940an, Petainen errejimenaren bitartez atomizatua.

“Iraultza sozialista edo diktadura erreakzionarioa”, horixe zen Trotskyk 1934an landutako ikuspegia. Horrela, Estatu Frantziarrak ezagutu duen mugimendu iraultzailerik handienetakoa, hondamendian amaitu zen.