1917ko iraultzaz edozer gauza pentsatu daiteke, baina ezin liteke dudan izan gertakizun honek izan zuen garrantzi historikoa. Boltxebismoaren historiak iraultza sozialista egitearen eredu bat ematen digu. Beste hainbat gauzen artean, oso zaila da historia guztian 1917an Alderdi Boltxebikeak eduki zuen bezalako hazkuntza bat aurkitzea, 8.000 kide izatetik 250.000 inguru izatera pasatu ziren 9 hilabetetan. Baina esan behar da, balentria hau ez zela eman leherketa espontaneo baten ondorioz, hamarkadetako lan iraunkorraren emaitzaren ondorioz baizik. Ez zen, noski, bide erraza izan, talde txikiak izatetik hasiz eta zenbait etapa pasaz egin zituzten aurrerapen ikaragarriei etsipenez betetako porrot gogorrek jarraitu zieten.
Munduko langile mugimenduaren historia handian, ezinezkoa da aurkitzea historia aberatsago eta anitzagorik 1917 aurretik Alberdi Boltxebikeak izan zuena baino. Hiru hamarkadetan luzatzen den historia da, gutxi batzuk izatetik, masa alderdi bat izatera heltzeko pasatako garapen osoa, borroka legala eta ilegala, hiru iraultza, bi gerra eta arazo teoriko zailen multzoa, ez paperean bakarrik, praktikan ere bai: arazo nazionala, nekazal gaia, inperialismoa eta Estatua.
Alberdi Boltxebikea gabe, Lenin eta Trotskyren zuzendaritzarik gabe, Errusia Tsaristako langileek, beren heroismoaz gain, ez zuten sekula boterea hartuko 1917an. Hau da liburu honen oinarrizko ikasgaia. Edozeinek langile mugimendu internazionalaren historia aztertzen badu ikusiko du porrot odoltsu eta tragikoez beteta dagoela. Hemen, lehendabiziko aldiz, Parisko Komunaren atal heroiko laburra kentzen badugu, langile klaseak bere zapaltzaileak garaitzea eta gizartearen eraldaketa sozialistari hasiera ematea lortu zuen. Garaipen handia izan zen. Hau da burgesiak eta bere defendatzaileek boltxebikeei barkatu nahi ez dioten “krimena”.
Gaur arte, klase dominatzailea iraultzaren beldur bizi da eta, horregatik, errekurtso kantitate handia erabiltzen ditu horrelakoak eragozteko. Honetan, bere eginkizuna erraztu egin dute stalinismo errusiarraren krimenek. Errusiako burokrazia stalinistak Lenin eta Boltxebikeen ideiak traizionatu zituen- langile mugimenduak historia guztian jasan duen traiziorik latzena- eta honek Trotskyk aurreikusi zuen ondorioa izan zuen: Sobietar Batasunaren suntsiketa eta burokrazia dominatzailea kapitalismora itzultzearen nahia. Orain, Urriko Iraultzako lorpenak suntsituta eta ordezkatuta Errusiako herritarrak “merkatu askearen” krudelkeria jasaten ari dira.
Baina ez da nahikoa klase dominatzailearentzat. Bere oroitzapena erauzi beharra dute, zaborrez eta gezurrez estali. Honek azaltzen du zergatik dieten Lenin eta Trotskyri horrenbesteko gorrotoa Errusiako Iraultzari buruz idatzi duten historialari burgesek. Kalumnia hauei aurre egiteko eta Alderdi Boltxebikearen benetako historia ezagutzeko Alan Woodsen liburu hau oinarrizkoa da.