EUSKAL HERRIA SOZIALISTAk beste liburuxka batzuren artean Che Guevara iraultzaile handiari buruzko lana argitaratu du.

Urte asko pasa dira Ernesto Guevara de la Serna boliviar ejerzituak ankerki erahil zuenetik. Hala ere klase agintariak ez du lortu latinoamerikar iraultzaileak milaka gazte eta langilerentzat ordezkartzen duen borroka eredu eta heroismoarekin amaitzea.

Langile eta gazte iraultzaileentzat Cheren irudia gogoraraztea, homenaldi justu eta beharrezkoa izateaz gain, bere ideiak ezagutu eta eztabaidatzeko aukera bat da. Iraultzaile batek egin beharko lukeen moduan ahalegindu gara Che Guevararen izaera gizatiar eta politikoa azaltzen eta berak beti prozesu guztiak heldu nahi zituenez, inguratu zuen testuinguru politikoa eta ekonomikoa aztertuz eta ez mito erlijiosoa bailitzan hartuz, baizik eta den bezala hartuz: bere ikaspideek bizirik darraiten lider iraultzaile bat, honela bere arrakasta errepikatuz eta akatsetatik ikasiz.

Gaztetatik gaitasun intelektualaz gain borrokarako espiritu nekagaitz eta gainditze sena zuela erakusten zuen, bere ingurukoek sarritan mirespenarekin azpimarratzen zutenez. Osasun ahuleko gaztea izanagatik ere (jakina da umetatik asmatikoa zela), oztopoak gainditzeko eta bizitza oso bat izateko borrokatu zuen, medikuntza ikasketekin, artearekiko interesarekin (batez ere poesia) eta kirolarekin tartekatuz. Zuen gaixotasuna izan arren, unibertsitateko errugby taldean aritu zen.

Gerora ere bizitza osoan aritu zen borrokan, ez soilik bere gaixotasunaren aurka baizik eta agertu zitzaizkion oztopo guztien aurka, iraultzari bizitza osoa eskaintzeko.

Che ez zen politikoki militatzen hasi beste iraultzaile asko bezain gazte. Hain zuzen ere, bere oroitzapenetan bere lagun eta familikoek diotenez, bizitasunez eta sentiberatasunez beteriko gaztea zen zeina hasierako urteetan politikaren teoria eta praktikak baino gehiago gizakiarenganako elkartasun eta anaitasun batek karakterizatzen zuen. Sentiberatasun eta gizatasun horren talkak eta medikuntza ikasle gazteak bere inguruan ikusi zituen injustiziak eta miseriak izan ziren sakonki unkitu eta bizitza osoan zehar injustiziaren aurka borrokatzeko bidea aurkitzera behartu zutenak.

Amerikan zehar eginiko bidaiek eta mediku bezala egindako jarduerek kontinenteak bizi dituen injustizia handiekin jarriko dute harremanetan. “Herriaren beheko aldean ibili ginen, eskale batzuekin hitz egin genuen, gure sudurrek miseria arnasten zuten”.

Iraultzaile eta pertsona bezala heltzen joan zen heinean, teoria marxistarenganako geroz eta interes handiago bat erakusten hasi zen. Giza sufrimenduarekiko elkartasun sakon bat eta injustiziaren aurka borrokatzeko borondate haustezin bat izanik ezaugarri bezala, inguratzen zuen munduaren azalpen baten beharrak eta berau eraldatzearen beharrak ideologikoki garatzen ari zuten iraultzaile, idealista eta gizatiar gaztea.

Gaur, Che Guevararen hondare iraultzailea inoiz baino biziago dago. Kubako, latinoamerikako eta munduko iraultzak aurrera darrai, baina beren garaipena oraindik zintzilik dago. Prozesu horretan laguntzeko modurik hoberena iraultzaile handi honen borrokatik, heroismotik eta ondradutasun iraultzailetik ikastea da, eta baita bere akatsetatik ere.