Langile klasea eta klase kapitalistak gaur egun jokatzen duten papera ulertzea ezinbestekoa da gizartea aldatzeko.Gizarte kapitalista bi klase sozialen existentzian oinarritzen da: klase kapitalista edo burgesa eta langile klasea edo soldatapekoa.

Langile klasea eta klase kapitalistak gaur egun jokatzen duten papera ulertzea ezinbestekoa da gizartea aldatzeko.Gizarte kapitalista bi klase sozialen existentzian oinarritzen da: klase kapitalista edo burgesa eta langile klasea edo soldatapekoa. Beste klase eta erdibideko mailak (nekazari txikiak, merkatariak, autonomoak etab.) estruktura ekonomiko zahar eta atzeratuen hondakinak diren bitartean eta klase kapitalistaren eta soldatapekoaren artean gorabeheraka dabiltzan bitartean langile klasea da sistema kapitalistaren benetako produktua. Ekonomia kapitalista garatuago dagoen heinean, handiagoa da soldatapekoen indarra kopuruan eta pisu sozialean. Herrialde kapitalista garatu guztietan, salbuespenik gabe, langile klaseak populazio aktiboaren %75-%90 inguru ordezkatzen du. Bestalde kolonia izandako eta azpigaratutako herrialdeen gehiengoan geroz eta handiagoa den indarra hartzen ari da, hauetako batzuetan jada beraien aintzinako metropoli zirenen  kopuru eta pisu sozial berdina du gainera.
Ekonomia kapitalistak bi oinarrizko baldintza behar ditu existitu ahal izateko:
a) Langile librearen existentzia. Hemen libre bezala ulertuz, langileak enpresa baten jabeari bere lan indarra soldata baten truke saltzea eragotziko dion lotura sozialen gabezia.
b) Soldatapeko langilearen apartatzea bere lanerako baliabideen jabetzatik.  Hauen jabetza (erreminta, makina, lehengaiak, etab.) kapitalistak, enpresariak dauka.
Honela bada, soldatapeko langilea bi aldiz antagonikoa den egoera batean aurkitzen da jabetzarekin duen erlazioan: alde batetik ez da bere patroiaren jabetza (esklabismoan eta puntu bat arte jopuen feudalismoan gertatzen zen bezala), baina ez da ezta ere bizimodua bere kontura ateratzeko bidea emango dioten lanerako baliabideen jabe, zeren beste modu batera ugazaba txiki bat litzateke: nekazari, artisau, dendari, autonomo etab.
Langile librearen existentzia, honela ulertuz, burgesarentzat ezinbesteko baldintza da. Enpresa kapitalista batean bere betebehar produktiboa garatzeko behar duen langileen masa erabiltzeko moduan eta eskuragarri edukitzea ezinbestekoa du.
Klase sozial bat bere bizitza eta lanaren bitartekoen produkzio eta erreprodukzioarekin dituen erlazioetatik eratorritako interesen araberako nortasuna duen giza talde bat da. Garai bakoitzean, aipaturiko klase sozialen agerpena eta izaera zehazten duena lan sozialaren produktuak ekoizteko eta jabetzeko modua da. Horrela, klase sozial ezberdinen interesen nortasuna hauek lan sozialaren produktuez  jabetzeko duten moduagatik zehaztua dago. Sistema kapitalistapean, lan sozialaren produktuek merkantzien forma hartzen dute, hau da, giza lanaren bidez ekoiztuta saltzera bideratuta dauden objektuen forma hartzen dute eta kontsumo baliabideetan (bizi baliabideak) eta ekoizpen baliabideetan (lan baliabideak) banatzen dira.
Kapitalistak dira ekoizteko baliabideen jabeak, eta beraz, baita hauek eta soldatapeko langileek ekoiztutako merkantzienak ere. Modu honetara, kapitalisten multzoak klase kapitalista osatzen du. Kapitalista indibidual guztiak ez dira zuzenki merkantzien ekoizpenera dedikatzen. Klase kapitalistan ere lanaren banaketa bat existitzen da. Adibidez badaude kapitalista batzuk soilik merkantzien komertzio eta banaketan (kapital komertziala), kapitalaren eta diruaren maileguan edo beste jarduera batzuetan ibiltzen direnak eta hauetako asko fabrika komertzioarekin bat eginik daude. Jarduera hauek guztiak nahitaezko osagarriak dira ekonomia kapitalistaren engranaje konplikatuak bere betebehar oinarrizkoena bete dezan: merkantzien ekoizpena eta  salmenta.
Soldatapeko langileentzat beharrezko bizi baliabideak lortzeko aukera bakarra (hau da, beraien existentzia propioa pertsona bezala gizarte kapitalista modernoak inposatutako baldintzetan) kapitalistentzat soldata baten truke lan egitea da honekin aipaturiko bizi baliabideak erosteko. Horregatik osatzen dute langile klasea (lan egiten duen klasea), soldatapeko lana banatzen den ofizio eta okupazioen aniztasuna askotarikoa bada ere.
Klase kapitalistaren interesen nortasuna merkantzien ekoizpen baliabideengan duen  jabetza pribatua ziurtatzeko grinean agertzen da. Merkantzia hauen salmentatik eskuratzen baititu bere bizi baliabideak eta gizarte honetan dituen pribilegio sozial guztiak. Hain zuzen bizi baliabide eta pribilegio sozial hauek langile klaseak merkantzietan utzitako lan soberakinaren jabetzetik eskuratzen ditu, lan hau ez baitzaio ordaintzen.
Langile klasearen interesen nortasuna berriz bere bizi baliabideak eskuratzeko klase kapitalistarenganako duen dependentzia absolutuan agertzen da, ofizio edo okupazioa edozein izanda ere. Aldi berean bere bizi baliabideak mantentzeko edo handitzeko klase kapitalista honekin mantentzen duen borroka konstantean ere agertzen da. Hauek eskuratzeko bidea noski lanaren truke jasotako soldata du; hau da,  klase kapitalistaren aurkako borroka konstantean ordaindu gabeko lan soberakinarengatik.
Horrela, kapitalismoaren barruan klase borroka, esentzian, gizartearen lan soberakina jabetzearen aldeko borroka da.

Ekonomia kapitalistak soldatapeko lanaren sistema ekonomiaren sektore guztietara zabaltzeko duen tendentzia ez da kapritxo hutsa. Sistema hau, klaseetan banaturiko gizarte batean, modu osatuenean giza lanaren produktibitatea garatzeko gai den sistema da. Irabazi kapitalistak lortzea da dudarik gabe bere nerbio eragilea.
Mehatzariak, fabrikako langileak, maisu eta irakasleak, administratiboak, landako jornalariak, funtzionarioak, bankariak, informatikariak, telefonistak, osasun-langileak (zaindari, klinika laguntzaile, ATak, etab.), garraioko langileak (autobusak, trenak, metroa, etab.), saltzaileak, arte grafikotako langileak, eraikuntzako langileak (igeltsero, peoi, alikatatzaile, enkofratzaile, grualari, iturgin, elektrizista, etab.) merkataritzako, ostalaritzako, etab.-eko enplegatuak. Denak salbuespenik gabe langile klasearen barruan sartzen dira arrazoi sinple eta bakar batengatik: jabetzarik ez edukitzean (ekoizpen baliabideen jabetza ulertuz) bere bizi baliabideak (kontsumo baliabideak) lortzeko modu bakarra soldata baten truke lan egitea da. Hau da lehen aipaturiko langile klasearen interesen nortasuna klase sozial bezala.
Klase sozialaren definizio hau da benetan zientifikoa den definizioa bakarra. Langile klasea historian ez dela inoiz gaur egun sozialki eta kopuruan den bezain indartsua izan azaltzen duen definizioa da.