Federico Engels Fundazioak eta Euskal Herria Sozialistak, Emakume Aske eta Borrokalarien eta Ezker Iraultzailearen babesarekin, urteak daramatzagu marxismoaren klasikoak hedatzen, bai filosofia arloan, bai ekonomikoan bai politikoan. Lan horretan, unibertsitateetara ere bideratu dugu gure jarduna, marxismoa ikertzen eta horretan sakontzen jarraitzeko gazteen artean. Hori dela eta, besteak beste, Jardunaldi Marxistak antolatzen ditugu.

Jardunaldiok, asteazkenero izango dira, martxoaren 13tik apirilaren 10era bitartean. Bost hitzaldi-solasaldi izango dira eta ikus-entzunezko proiekzio bat egongo da lehenengo. 4 orduko iraupena izango dute saioek, 15:30etan hasi eta 19:30ak arte. Jardunaldietan matrikulatu diren ikasleak ebaluatzeko, asistentziaz eta partea hartzeaz gain, lan idatzi bat eskatuko zaie, 5 ordutan baloratuko dena. Beraz, jardunaldiak orotara 25 ordukoak izango dira eta, Arabako errektoreordetzak onarturik, aukera askeko kreditu bat lortuko dute ikasleek.

Gaiak hauexek izango dira:

•          Martxoak 13, 17:30h      Ultraeskuinaren gorakada

•          Martxoak 20, 17:30h     Catalunya

•          Martxoak 27, 17:30h      Feminismo iraultzailea (gaztelaniaz)

•          Apirilak 3, 17:30h           Altsasu (gaztelaniaz)

•          Apirilak 10, 17:30h         Kapitalismoaren krisia