jasaten ari garen eraso eta murrizketei nola aurre egin erakusteko balio duen irakasgaia

 

Burgoseko Gamonal auzoko borroka langile eta gazteen ikur bilakatu da. Victoria kalean egitekoak ziren Bulebarraren aurkako manifestazio jendetsuak, errepresioari aurre egiteko borondate argiak eta PPk abiarazitako kriminalizazio kanpainagatik izutu gabe, Gamonalko langile familiek, beren gazteak buruan zeudela, bizilagunekin harroputza eta hiriko botere ekonomiko handiekin guztiz esanekoa zen udal autoritario bat makurrarazi dute. Burgoseko alkate den Javier Lacallek, egitekoak ziren lanak bertan behera utzi behar izan zituen, auzokideek beren ekintza zuzenaren bidez lanak hastea galarazi ondoren.

 

 

 

Hasieratik izandako manifestazio jendetsuak ikusita, PPk errepresioari ekin zion eta istiluen aurkako poliziek auzoa hartu zuten. Bitartean, komunikabideek protesta hau Burgoseko herritarrengandik ez zetorrela esan zuten mugimendua kriminalizatu eta isolatzeko asmoarekin. Urtarrilaren 10ean hasitako poliziaren esku hartzeaz geroztik, 48 lagun atxilotu zituzten eta hauetatik 6 espetxeratu egin zituzten 3.000 euroko fidantza ezarrita desordena publikoak eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita.

 

Urtarrilaren 15ean milaka izan ziren kalera irten ziren langile, langabetu, gazte eta jubilatuak. Manifestazio jendetsu honek lanak behin betiko geratzea, atxilotuak askatzea, istiluen aurkako poliziak auzotik ateratzea, Burgoseko alkatearen dimisioa eta Bulebarrean gastatzekoa zen dirua auzoko azpiegitura eta ekipamenduetan gastatzea defendatu zituen.

 

Borroka da bide bakarra

 

Hasiera hasieratik, Gamonal langile auzoko bizilagunen borrokak oihartzun handia izan zuen. Protesten hasiera, udalak Victoria kalea bulebar bilakatzeko zuen asmoak abiarazi zuen. 8 milioi euroko gastua zuen obra honek, auzoan dagoen eta doakoa den aparkaleku batekin amaituz. Honen ordez, lur azpian aparkaleku bat egin nahi zuten eta bertako aparkaleku bakoitzak 20.000 € inguruko kostua edukiko zukeen. Gainera, lanak aurrera eraman ezkero, kaleko errail kopuruak gutxituko ziren honek ekarriko zituzkeen trafiko arazoekin. Protesta hauetan presente zegoen beste elementu bat zen beharrezkoak ez diren lan faraoniko hauen onuradun nagusia Antonio Miguel Méndez Pozo izatea: Burgoseko kazike ezaguna da, beste enpresa batzuen artean Diario de Burgos kontrolatzen du eta 1992an hirigintzako delitu bategatik kondenatu zuten.

 

Burgoseko Udalak lan hauek egiteko plana onartzen zuen bitartean, Gamonal auzoa (Burgoseko populazioaren heren bat baino gehixeago duen langile auzoa) geroz eta degradatuagoa zegoen PPren murrizketak direla eta. Burgoseko hirian, 18.000 langabetu daude eta Estatuko gainerako tokietan bezala, hezkuntza eta osasunaren arloetan aplikatzen dituzten murrizketek baliabide ekonomiko gutxien dituztenei eragiten diete gehien. Egoera hau izanik, bulebarra eraikitzeak, auzokideen eta, bereziki, langabezia izugarria sufritzen duten gazteen pazientziarekin amaitu zuen. Benetako lapurreta bat zen, langileek sortutako ondasunak enpresari batzuen eskuetan jarri nahi zituzten eta. Hau egin nahi zuten bitartean, diru falta aitzakiatzat hartuta, haurtzaindegiak ixten dituzte eta auzoko zerbitzu publikoak sutsitzen dituzte. Argi dago mota honetako negozioekin nor ateratzen den garaile eta, jakina, nor galtzaile ere bai!

 

Hasiera batean, iazko urte bukaeran hasi ziren protesten aurrean entzungorrarena egin zuen Udalak. Ondoren, PPk eman zuen erantzuna astakeria honen aurka manifestatzen ari ziren auzokideen aurka polizia bidaltzea izan zen. Bideoek agerian utzi zuten moduan, poliziek oso gogor erreprimitu zituzten manifestariak eta zenbait taberna eta eskatzetara ere sartu ziren kargatzera. Honek argi uzten du PP eta berarekin erlazionatuta dauden komunikabideak gezurretan ari zirela: komunikabide hauen arabera, Gamonal auzoko istiluak “talde antisistema erradikal” batzuek eragin zituzten eta hauek ez omen ziren Burgosekoak, “gure bizimodua nahasteko aukera duten bakoitzean istiluak sortzera joaten direnak” omen ziren istiluen sortzaileak. Edozein protesta kriminalizatzeko garaian, haratago doaz hauek.

 

Komunikabideek, behin eta berriz, protesta hauetan izandako biolentziaz ari ziren bitartean, inork ez zuen aipatu Gamonal bezalako auzoetako errealitatea zein den. Gobernu ezberdinek aplikatzen dituzten politikek, hezkuntza eta osasuna bezalako zerbitzu publiko oinarrizkoenak suntsitzen dituzte, prekarietatea, langabezia, etxe-kaleratzeak edo dependentzia laguntzetan murrizketak, pobrezia eta marjinazioa dira gizartearen gehiengoak jasaten dugun biolentzia. Hala ere, komunikabide gehienentzat badirudi egoera tamalgarri honen arduradunak kalean lasai-lasai ibil daitezkeela eta euren eskubideen defentsan borrokan ari direnak atxilotu eta espetxeratzea normala dela. Beste behin ere, argi geratzen da justizia ez dela berdina Gamonalko biztanlea izan edo Cristina infanta izan.

 

Euskal Herria Sozialistatik, Gamonalko biztanleek egindako borrokari babes osoa eman nahi diegu. Argi eta ozen diogu euren lagun diren gobernuei esker, bankari gutxi batzuk, espekulatzaile eta enpresari handiak baliabide publikoen jabe egiten ari diren bitartean, gure auzo eta bizi egoeren baldintzak okertzen ari diren guztiontzat eredugarria den errebeldia erakutsi dutela. Gure eskubideen aldeko defentsan, zuzendaritza sindikalak eta ezkerrak badu non ikasia. Erakutsi duten elkartasun, kohesio, sendotasun eta tinkotasuna ikasgai garrantzitsua dira jasaten ari garen eraso eta murrizketei nola aurre egin jakiteko.

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.