Burgosko Garoñako zentral nuklearraren itxierak, energia iturri honen arriskua jarri du eztabaidaren mahai gainean. Eztabaida honetatik, instalazio hauen jabetza duten konpainia handiei beren etekin milioidunek soilik kezkatzen die.

 

Madrilgo gobernuak Garoñako zentral nuklearra 2013 arte irekita egotea erabaki du eta orduan utzi beharko dio funtzionatzeari. Erabakia langileei ez zaie batere gustatu, ez baitzaie ezer zehaztu etorkizunean izango lituzketen lanpostuen inguruan. Jabeak ere haserre daude, beren etekinen amaiera ikusten dutelako. Eta ekologista elkarteentzat erabakia oso txarra da.

Garoñako zentrala 1970ean jarri zen martxan eta espainiar Estatuan bigarrena izango litzateke funtzionatzeko bizitza agortzen zaiona, lehena Guadalajarako Zoritako zentral nuklearra 1968an hasi baitzen. Oraintxe bertan, martxan dagoen munduko erreaktore nuklear zaharrenak 42 urte ditu eta 122 zentral baino gehiago itxi dira arrazoi ezberdinak direla medio.

Lotsagarria da. Zapateroren gobernuak agindu zuen, bere hauteskunde programan, funtzionatzeko bizitza agortzen zitzaien zentralak itxiko zituela. Ekonomiaren krisiak eta espainiar Estatuko sektore elektrikoaren hurrengo liberalizazioak, lobby nuklearraren presioa handia izatea eragin du. Energia nuklearraren aldeko kanpaina publizitarioak ere ematen ari dira. Eta espainiar Estatuko sei zentralak explotatzen dituzte enpresak, 2012rako gutxienez zentral nuklear berri bat martxan egon dadin presionatzen ari dira gobernu espainiarra.

Enpresariei etekinak soilik axola zaizkie

 

Instalazio hauek eragiten dituzten etekin handiak soilik mantendu nahi dituzte. Adibibez, Garoñako zentralak 2007an espainiar Estatuan ekoizten den argindarraren %1,3 sortu zuen, eta honen jabeentzat, Endesarentzat eta Iberdrolarentzat ordainetan 250 milioi euroko etekinak eman ziren. Caceresko Almarazeko zentralarena antzeko kasua da. 2010eko ekainean bukatzen zaio baimena, baina hamar urteko prorroga lortzen badute urte hoietan 600 milioi euroko etekinak eman ditzazkeela kalkulatzen da Endesarentzat, Iberdrolarentzat eta Union Fenosarentzat.

Harritzekoena da espainiar Estatutik Europara energia elektrikoa exportatzen dela eta, bitartean, Estatuan zehar akatsak etengabekoak eta hainbat hiri handi suministratzerakoan ere gabeziak ohikoak izaten dira. Zentral nuklear gehiago ez eraikitzeko erabakia 80. hamarkadan hartu zuten Felipe Gonzalezen gobernuek. Erabaki honek konpainia elektrikoei 7.000 milioi euro baino gehiago ematea eta argindarraren erreziboetan %3,5 gehiago ordaintzea suposatu zuen. Hau da, izan ez dituzten etekinengatik ordaindu egiten zaie. Gainera, gobernu espainiarrak diru laguntza handiak ematen jarraitzen du.

Bestalde, 1999tik, Aznarren garaian emandako sektore elektrikoaren lehen liberalizazioekin segurtasuneko inbertsioak %50 gutxitu ziren bitartean, PPren gobernuak 420 milio euro baino gehiago eman zizkien enpresen arteko “konpententziari” aurre egiteko.

Segurtasuneko inbertsioa asko jaitsi da

Istripuak gehitzea eta zentral nuklearren inguruetan erradiaktibitatea aurkitzea segurtasunean eman diren murrizketekin dago lotuta. Hor izan Tarragonako herrialdean Vandellosko eta Ascoko ihesak, Garoñako pitzadurak eta abar. Honelako gertaera bat ematen denean, berehala hedabide handiek esaten digute, behin eta berriro, zentral nuklearrak zein seguruak diren, baina, erradiazioek eragindako tokien ikerketek erakusten digute egokien energia nuklearrak onurak ala kalteak ekartzen dituen. Chernobilgo leherketak bakarrik Europako 3.900.000 km2 lur kutsatu zuen eta 7.000.000 pertsonei eragin zien.

Klima aldaketaren aurkako borroka zentral nuklearren aldeko beste argudio bat da, hauek martxan dauden bitartean ia ez baitute CO2 isurtzen. Baina, gas hauek botatzen dira hauek eraikitzen direnean, uranioaren mehategietan eta ondoren uranioa aberasterakoan eta baita hondakinak kudeatzerakoan ere. “Independentzia energetikoaren”  lortzearen argudioa ere ez da egiazkoa, zeren atzerriko merkatuaren dependentzia dago %100ean uranioa lortzeko, batez ere AEB eskuetan dagoena eta uranioa duten gainontzeko herrialdeak petrolio ekoizleak bezain ezegonkorrak dira.

Hondakinen kudeaketa arazo oso larria da, oraindik ez baitago hauek segurtasunez tratatzeko modu egokirik. Milaka urtetan zehar arriskutsuak izaten jarraitzen dute  eta denbora guzti horretan gainera zainduta egon behar dute. Zehazki, Garoñaren ezaugarri teknikoak direla eta honek hondakin gehiago ekoiztea eragiten du eta gainera bere biltegiak ia guztiz beteta ditu. Nahiz eta zentrala itxi arazo bat da, duen material erradiaktibo guztiagatik oso kutsakorra izaten jarraitzen baitu eta horregatik kontrolpean egoten jarraitu beharko luke.

Hondakinen kudeaketak, segurtasunaren arazoak eta uranioaren eskasiak zentral nuklearrek duten edozein onura baliogabetzen dute, etekin pribatuak izan ezik.

Energia alternatiboak

Diru laguntza publikoak eman ez diren bitartean, enpresek ez dute ia euro bat ere jarri energia garbiagoak garatzeko, etekinak bermatzen ez zaizkienean inbertsioak egiteko prest ez daudela erakutsiz. Hau nahikoa litzateke enpresa hauen nazionalizazioa justifikatzeko, ikerketan inbertsioak ziurtatzeko, instalazio nuklearretan segurtasuna handitzeko eta energia garbiengatik eta berriztagarriengatik ordezkatzen hasteko.

Oraintxe bertan ezingo lirateke kutsakorrak diren eraikuntza nuklearrak, gasezkoak edo ikatzezko guztiak itxi hauek ordezkatzeko alternatibarik  gabe. Edozein ekintza industrial kaltegarria da ingurumenarentzat. Krisiagatik industriaren ekoizpena gutxitu den arren, aurreratu dezakegu kutsadura ez dela murriztuko, enpresa askok administrazioak txantajeatuko baitituzte, ingurumenari dagozkien legeak bete ezkero langileak kaleratu beharko dituztela alegatuz. Krisiagatik hondamendi ekologikoak ere gehitzea posible da, segurtasunean gastuak gehiago murriztuko baitituzte.

Lanpostuen eta segurtasunaren alde

 

Garoñaren itxiera lanpostuak bermatu gabe planteatzeak bertako langileen haserrea eragin du. Garoñak 1000 langileri ematen die lana. Zer gertatuko da familia hauekin? Segurtasuna eta kutsakorrak ez diren energia planak ezin dira erabili lanpostuen aurka, hau da, langileen egoera kontuan hartu gabe. Ezin dugu “ekologiaren” bandera altxa langileen bizi baldintzen aurka.

Horregatik, zentral nuklear honen itxiera alternatiba zehatz eta berehalako bati lotuta joan beharko luke, langile guztiei lanpostu bat bermatuko lioketen argindar alternatiboa sortzeko industria bat sortuz. Beharrezkoa da Garoñaren itxiera lanpostuen mantentzearen borrokari lotuta egotea. Gobernu espainiarrak dirua horretarako erabili beharko luke eta ez moratoria nuklearrarengatik konpentsazioak eta diru laguntzak enpresariei emateko.

Energiaren inguruko plan bat behar da, enpresa handien nazionalizazioan eta langileen kontrolpean oinarrituko litzatekeena. Horrela soilik bermatu ahal izango lirateke segurtasun neurri guztiak eta arriskutsuak eta kutsakorrak diren instalazio guztien kalitatezko kontrola. Honek, ingurumenaren aurkako eraginak jaso eta kaltetutako tokiak ere behar diren moduan berreskuratzea ahalbidetuko luke. Hau energia garbiagoetan ikertzeko inbertsio handiekin batera joan beharko litzateke eta horrela zentral nuklearren eta gainontzeko instalazio kutsakorren itxiera posible izango litzateke.

Planeta garbi baten aldeko borroka eta sozialismoaren aldeko borroka lotu egin behar dira. Energiaren ekoizpena kapitalisten eskuetan dagoen bitartean, helburu bakarra kostu gutxienarekin etekin handienak lortzea izango da nahiz eta horrek Lurra pozoitzeko arriskua izan.