Azken aldian asko hitz egiten da etxebizitzaren gaiaz. Eskura ezina den luxua da familia gehienentzat, badakigu, baina nor dago etxebizitzaren prezioen igoera honen atzean? Zein ari da guzti honetatik irabaziak ateratzen? Nola konpon dezakegu arazo hau?

Etxebizitza lehen mailako behar bat da, gainera legez onartua dago 1987ko konstituzioan, etxebizitza eskubide bezala aitortzen duela eta espekulazioa aurre egin beharreko delitu bezala. Hala ere, hemendik denbora batera naturaltzat hartzen dugu Iruñerriako sektore zabaletan zehar etxebizitza bat eskuratzeko ezintasuna. Etxebizitzaren prezioak bost bider egin du gora 1985az geroztik, horrela, garai hartan 6 milioi balio zituen etxe batek orain 30 milioi baino gehiago balio ditu. Baina, benetan prezioak izugarri igo diren aldia 1998tik aurrerakoa izan da, urte hartatik etxebizitzaren balioa %91 igo da. Etxebizitzaren prezio igoera hauek bataz besteko soldatekin konparatzen baditugu berriz, soldata igoerak baino 12 eta 15 artean gehiago igo direla azaltzen zaigu. Etxebizitzaren garestitze honi guztiari  Iruñerriako eta Euskal Herri guztiko biztanleen gehiengoak etxebizitza mailegu baten bidez eskuratzen duela gehitzen badiogu, hau finantzatzeak etxearen prezioa baino %70 gehiago balio duela suposatzen du (bankuari lehenagoko 100 pezetako 170 ordaintzen duzu). Egoera honetan, 25 milioi balio duten BOEko etxebizitzen aurrean, 41 milioi ordaintzen dugu azkenean.

Alokairuetaz hitz egiten badugu, hauek  500 eta 800 eurotan dabiltza, nahiko gertu hipoteka baten letraren preziotik. Zailena, ordea, etxe bat alokairuan aurkitzea izango duzu, Iruñerria guztiko etxebizitzen %10a bakarrik baitago alokairuan, EBn hiru etxetik bat dagoen bitartean. Edozein modutara ere, alokairua aukerarik ohikoena izaten da herritar emigranteen artean. Pisuetan pilaturik bizitzea da bizileku bat ordaindu ahal izateko kapitalismoak uzten dien irtenbide bakarra (Iruñerriako biztanle emigranteen %87a honelako baldintzetan bizi da).

 

ESPEKULAZIOA: GAITZ ENDEMIKO BAT

 

Nahiko argi dago etxebizitzaren prezioa artifizialki igo dela hain aipatua den espekulazio inmobiliarioaren erruz, momentu hauetan, negozio inmobiliarioan inbertitzea da inbertsiorik errentagarrienetarikoa. Bankuak, kaxak eta enpresa handiek akzio garrantzitsuak dituzte eraikuntzako enpresa handietan. Soldataren legea indargabetu zen garaian negozio hau oso errentagarri bihurtu zen, hau kendu aurretik, orubearen prezioak azken prezioaren %25a suposatzen zuen, gaur egun %65a. Landako lurrak hiriko lurzoru birkalifikatzeak, hau egitekotan hobe entxuferen bat edukitzea, landako lurzoruaren balorea 360 bider igotzea dakar, hiritar bihurtze hutsagatik. Ikusten duzue, negozio ikaragarri bat.

Beste espekulazio mota bat bere prezioa igo dadin, etxebizitza hutsik gordetzearena da, Iruñerrian 15.000 etxebizitza baina gehiago hutsik daude. Hain ohikoa den praktika honek enpresa inmobiliarien kopurua haztea ekarri du, hegoaldean 3 aldiz gehiago sortuz, 1998an 73.000 milioi pezetako irabaziekin.

Datu hauek guztiek ematen diguten egoera oso larria da langile familia gehienentzat, hauetako askotan bi lan tartekatzen dituzte, ordu estra pila sartzen dituzte,... hipotekaren letra ordaindu ahal izateko.

 

KONPONBIDEAK

 

Instituzioetatik konponbide magiko bezala BOEko etxebizitzen eraikuntza erakusten zaigu. Neurri hau bake soziala bermatu ahal dezaten hartu behar izan dute gobernu eta udal ezberdinek, BOEak ez balira existituko errenta ertaineko langile askok ezingo bailukete etxebizitzarik eduki. Edozein modutara ere, konponbide honek negozio inmobiliario handiaren aurka jotzetik urrun, berau dinamizatzen du, eraikuntzako enpresei erritmo ikaragarrian eraikitzen uzten baitie. Hori bai, irabazia apur bat txikiagoa da, nahiz eta, gogora dezagun, Nafarroako gobernuak orain dela gutxi fabore bat egin ziela etxe bizitza babestuen prezioa %12 igoaz.

Panorama honekin konponbideak nahiko zaila dirudi, ezinezkoa kapitalismotik diogu guk. Marxistak garenez, argi daukagu konponbidea etxebizitzen eraikuntzaren kontrola estatuak hartzean dagoela, langileen kontrolpean noski. Etxebizitza publikoen parke baten eraikuntzarekin eta hutsik daudenen salmenta edo alokairua prezio errealetan eginez, hau da espekulazioa eta espekulatzaileak deuseztuz: promotorak, eraikuntza enpresa pribatuak eta inmobiliariak deusezten baditugu eta funtzio hauetaz administrazio publikoa kargu egiten bada etxebizitzaren prezioa ikaragarri jaitsiko litzateke. Dena den, hau errealitatea konponduko ez lukeen partxe bat besterik ez litzateke izango, soilik landako eta hiriko lurzorua desjabetuz eta bere gestioa langile kontrolaren bidez burutuz bihurtuko bailitzateke etxebizitzaren beharra iraganeko zerbait.

Etxebizitza duin baterako eskubidea lortzeko modu bakarra mobilizazioak izaten jarraitzen du. EHko lurraldeetan, Bilbon bezala, egin diren mobilizazioak edo herri ezberdinetan sortu diren plataformak ez dira hasiera besterik. Plataforma edo mobilizazio hauek eduki marxistaz jazten baditugu gai honetan konponbidea benetan gertu egongo da. Beste behin, langile klasearen borroka kontzientea bide posible bakarretik pasatzen da; sozialismoa eraikitzea da benetako irtenbide bakarra.

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.