Dagoeneko eskuragarri dago Euskal Herria Sozialista Euskal Herriko aldizkari marxistaren 41. alea.

 

Egin zaitez harpidedun!!!

 

Hauxe da portadako izenburua:

 

Langile klasearen borrokak jarraipena izan behar du! Alternatiba sozialistaren defentsa orain!

CAF Beasain: EEEaren aurkako langileen borroka eredugarriak erakusten du jarraitu beharreko bidea

 

 

1. Editoriala: Langile klasearen borrokak jarraipena izan behar du! Alternatiba sozialistaren defentsa orain!

 2. Hezkuntza sistemaren kontraerreforma franquista atzera bota behar da. Irakaskuntza publiko eta euskaldunaren defentsan!

3. CAF Beasain: EEEaren aurkako langileen borroka eredugarriak erakusten du jarraitu beharreko bidea.

4. Osasun publikoaren defentsan! Murrizketarik ez!

6.  Egipto: iraultzak aurrera jarraitzen du erreakzio islamistaren eta kapitalismoaren aurka.

7. Teoria: Etengabeko Irautza eta ekonomia mistoaren tranpa.

8. Itun Sozialik ez EAJ eta Confebaskekin: Sortuk benetako programa socialista eta iraultzailea defendatu behar du.


Egin zaitez Euskal Herria Sozialista aldizkariaren harpidedun!

Euskal Herria Sozialista aldizkaria kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko jaio zen 2006an. Krisia erakusten ari da kapitalismoaren benetako aurpegia. Inoiz baino garbiago ikusten da sistema honek gehiengoarentzat eskaintzeko duen gauza bakarra gerra, miseria, langabezia eta heriotza direla eta honen guztiaren aurrean ezinbestekoa dela alternatiba sozialista bat eraikitzea.

Burgesiak langile klasearen konkista sozial guztiak suntsitu nahi ditu, baina langile klasea eta gazteria ez daude prest hau onartzeko. Amerika Latinako iraultza, herri arabiarretako iraultzak, Europa osoko mobilizazio masibo eta greba orokorrak, klase arteko borrokaren gorakada Euskal Herrian… Hain zuzen ere, burgesiaren eraso guztiak geldiarazteko beharrezkoa da borroka errebolta sozialerantz eramatea eta bertan langile klaseak eta gazteriak paper protagonista jokatzea. Horretarako beharrezkoak dira estrategia politiko iraultzailea eta eztabaidarako benetako metodo demokratiko eta adiskidea, iritziak eta kritikak egiteko erabateko askatasuna duena. Horretan jardun du Euskal Herria Sozialista aldizkariak sortu zen lehen unetik, egunean dauden gaiak ikuspegi marxista batetik aztertzen eta alternatiba iraultzaileak planteatzen.

Euskal Herria Sozialista aldizkarian langileek eta gazteek idazten dute eta langile klasetik eta gazteriatik jasotzen dugun babesarekin finantzatzen da. Bere banaketa ere modu militantean egiten da: manifestazioetan, poligono eta fabriketan, ikastetxeetan, kalean eta harpidetzen bitartez. Gure helburua, langile eta gazteengana aldizkaria helaraztea da hauek izango baitira kapitalismoaren lurperatzaileak. Ziur gaude Euskal Herriko langile eta gazteek paper garrantzitsua jokatuko dutela mundu osoan emango den kapitalismoaren aurkako borrokan.

Euskal Herria Sozialista aldizkaria jaso nahi baduzu bidali zure datuak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta egin diru sarrera kontu korronte honetan: Euskadiko Kutxa (Caja laboral) 3035 0156 83 1561023721. Bestela, deitu 685 720 939 telefonora. Urteko harpidetzak (6 aldizkari) 10 euro balio du. Lagundu zure harpidetzarekin sozialismoaren aldeko ideiak defendatzen!

www.euskalherriasozialista.net

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.