Aste honetan, estatu guztian Werten kontraerreformaren aurkako 72 orduko greba egin dute ikasleek, eta arrakasta izugarria izan du. Euskal Herrian ere izan du eraginik, nahiz eta ez den estatu mailako zifra arrakastatsuetara iritsi. Otsailaren 7rako Euskal Herria Sozialistak asanblada-kontzentrazioa deitu zuen Donostiako Ibaetako kanpusean eta arrakasta handiz 300 lagun bildu zituen.
Azpian argazkiak ikus ditzakezue.
Ibaetako kanpuseko magisteriok ikasleek egindako kazerolada Euskal Herria Sozialistak antolatutako kontzentraziorantz.
Otsailaren 7ko Kontzentrazio-asanblada. 300 lagun elkartu ginen.
Otsailaren 7an egindako asanblada. Werten kontraerreforma azaldu eta kapitalismoaren kontrako borrokaren eta antolakuntzaren beharra azpimarratu zen.
Otsailaren 6an magisterioko ikasleekin egindako kontzentrazioa.
Euskal Herria Sozialistak otsailaren 7ko asanblada-kontzentraziora egindako deialdiko pankarta.