Presoen kolektiboko zortzi abokatu atxilotu ditu Guardia Zibilak: Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz. Bitartean, Ertzaintzak, Herriraren aurkako operazioan egin zuen moduan, Guardia Zibilaren operazioa babesten ari da. Bilbon operazioaren kontra bildu direnei oldartu zaie, eta lagun bat atxilotu dute.

 

Euskal Herria Sozialistako azken alean diogun bezala: “Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokak, hau da, sozialismoaren aldeko borrokak, presoen eskubideen eta amnistiaren aldeko borrokarekin batera joan behar du. Lehenik eta behin, gaur egun dauden preso guztien eskubide guztiak bete behar dira, esaterako kondena bete dutenak askatzea, baita hiru laurdenak beterik dituztenak, gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak, eta isolamendu eta bakartzeekin amaitu behar da.

Espainiar burgesia honen aurka dago eta dio “biktimen” sufrimendua konpondu behar dela, baina alde batekoena azpimarratuz. Noski, estatu aparatuak eta eskuinak tradizio luzea du bere ardura ezabatzen borroka armatuak paper garrantzitsua jokatzen duen gatazka politikoetan. Eurak izan ziren hautets ontzietan bozkatutako errepublikaren aurka 1936ko uztailaren 18ko kolpe faxista antolatu eta hiru urtez gerra zibila eragin zutenak; eta ez dute inolako barkamenik eskatu. Amnistia batek gerra zibilean atzeguardia frankistan eta 1939az geroztik “Espainia” konkistatuan izandako 250.000 hilketa politikotik salbatu zituzten, milaka eta milaka ezkerreko ekintzaile, sindikalista eta militanteren aurka pikete falangista eta erreketeek egindako exekuzioak justifikatuz. Eurek erabaki zuten Gernika bezalako herriak osorik suntsitzea eta tribunal militarretan gogotsu parte hartu zuten, baina ez dute barkamenik eskatzeko inolako asmorik. Klase baten parte dira, aberatsena, jabeena, bankariena eta lurjabeena, hauentzat demokrazia beren pribilegioak eta interesak bermatuta eta leku seguruan daudenean bakar bakarrik defendatu beharreko zerbait da.

Beraz, ezin dugu eskubide demokratikoen aldeko pausoak emango dituztela espero. Beharrezkoa da diputazioetan, udaletan eta eragile sozial eta sindikaletan dauden posizioak aprobetxatzea presoen eskubideak defendatzeko eta manifestazio masiboekin jarraitzeko. Eta Euskal Herriko gehiengo zapaldua borroka honetara erakartzeko, beharrezkoa da politika benetan sozialista eta ezkerrekoa defendatzea, lana kentzen digutenak eskubide demokratikoak kentzen dizkiguten horiek dira eta. Beraz, sozialismoaren aldeko borroka, bankuen eta monopolioen nazionalizazioaren aldeko borroka, kapitalismoak ukatzen dizkigun eskubide demokratiko nazionalen aldeko borrokarekin elkartu behar da”.

Abokatuen atxiloketen aurkako mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu eta aldi berean urtarrilaren 11n euskal preso politikoen alde Bilboko kaleak betetzeko deialdia luzatzen dugu.

Euskal Preso Politikoak Amnistiaren bidean Euskal Herrira!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.