EAJko hainbat kidez osatuta dagoen (tartean Josu Jon Imaz) Euskal enpresarien zirkuluak, beste hainbat enpresa talderekin batera, babestutako “Primer Premio Reino de España a la trayectoria empresarial” ekitaldian “viva el rey” oihukatuz bukatu zuten. Juan Carlos I.a elite enpresarialarekin bildu zuen, eta nola ez, ez zuten huts egin euskal enpresa nagusien ordezkariek. Juan Carlos I.a gustuko dute euskal kapitalistek eta gustuko dute Felipe printzipea ere. Pasa den maiatzaren 19an Felipe printzea Getxon izan zenean honako hitzak izan zituen Euskal enpresarien zirkuluko lehendakaria den Jose Maria Bergarechek: “Koroa enpresarien izen soziala berriro indartzean, eta euskal enpresariak kanpoaldean duten presentzian inplikatzea beharrezkoa da"... “Felipek enpresarien elkartearentzako babesa dakar”... “inguruagatik eta gizarteagatik apustu sendoa egiten du, makurtzea lortu ez zuen indarkeria eta xantaia terrorista izan arren". Euskal kapitalisten aliatuak ez dira Euskal Herriko langile eta zapalduak, monarkia eta kapitalista espainiarrak baizik.