Autogesionaturiko lokal munizipalak herri eta auzo guztietan!
Etxe kaleratzerik ez! Etxebizitza publikoen parkea, alokairu sozialekin, bankuen eskuetan dauden etxebizitza hutsak desjabetuz.
2013ko irailean, ikasle talde batek autogestiozko esperientzia bultzatzea erabaki zuten, bizilagunen elkarlanarekin Errekaleorren etxe bizitza hutsak okupatuz eta eraberrituz, baratzeak eginez, zinema, liburutegia, frontoia eta ekitaldi kultural mordoa martxan jarriz. Modu honetan, erabateko eraldaketa eman zitzaion, 50. hamarkadan langile familiak pilatzeko eraiki zuten auzo bati, egun erabat utzirik zegoena, apurka erortzen ari ziren etxe hutsekin. Urte gutxiren buruan, gazteriaren lanaren ondorioz autogestioaren eta eztabaidaren erreferentziazko gune bilakatu dute auzoa, eduki sozial zabala emanez, martxoaren 3ko borroka omenduz, etab. Bere baitan etxe bizitzaren beharra duten 150 pertsona inguru bildu ditu espazio hutsak okupatuz joan direnak.
Burgesiak ezin du onartu horrelako iniziatibak egotea. Horregatik PPk aurreko urteetan hainbat saiakera egin zituen auzoa desalojatzeko. 2015ean argi mozketa egiten saiatu zen, helburua lortu gabe. Orain EAJk PPren testigua hartu du eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin auzoa desalojatzeko eta eraisteko lanetan dabil. Gorka Urtaran alkateak, mugarik ez duen jarrera ziniko batean, argi esan du auzoa eraisteko agindua eman duela, zertarako eta bertan baratze ekologiko batzuk eraikitzeko. Hori gutxi balitz, Errekaleor Bizirik kriminalizatzen dabil etengabe, Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu, bi ikertu eta hainbat zauritu zituenean argi mozketaren saiakeran, kale borroka egotzi die behin baino gehiagotan eta antisistemak direlako ez dutela negoziatu nahi ere esan du... Hori, berak argi utzi duenean auzoa eraistea ez dela negoziagarria!
Ezinegona eta samina handiagoa da, kontuan hartuz Gasteizeko udalean EAJk bost zinegotzi besterik ez dituela eta Udalaren buruan dagoela ezkerraren botoei esker, EH-Bilduk Maroto kanporatzeko eginiko iniziatibarekin. EAJ bera da hezkuntzako eta osakidetzako langileekin negoziatzeari uko egiten diona, Gasteizko herri harresia erreprimitu zuena eta beste behin errepresio hori erabili duena errekaleorreko auzokideen aurka.
Egunez egun, EAJk nahiz PPk geroz eta argiago erakutsi behar izan dute klase interes berberak dituztela, Espainiar gobernuan nahiz Eusko Jaurlaritzan biek ere duten ahultasunaren ondorioz. EAJak salbatu du hustelkeria kasuez hondoraino zikindurik dagoen PPren Madrileko gobernua. Era berean PPek bere bozkekin lagundu zion Kongresuan taldea eduki zezan, Eusko Jaurlaritzaren murrizketen aurrekontu anti-sozialak aurrera ateratzea baimendu zion, EAJk berdina egiteko Madrileko aurrekontuekin, zamalarien aurkako erasoekin, etab.
Errekaleorren eraisketaren aurkako mugimendua eta mobilizazioa, borroka zabalago baten eta berberaren zatia da: RGIaren murrizketen aurka, langile auzoen egoera dramatikoen hobekuntzaren alde, Zorrotzako auzoan gertatu berri den aldez aurretik iragarrita zegoen tragedia bezalakoak ez baitira akzidente hutsak, ez diren bezala lantegietan subkontrataturik eta egoera prekarioenean lan egin behar duten langileen heriotzak ere... Erraustegiaren, AHTren eta negoziaren eta irabazien izenean gure osasuna etaingurumena suntsitzen duten obren eta inposaketen aurkako borroka... errepresioaren aurkako borroka eta bizi baldintzak hobetzearen, konkista sozialak defendatzearen aldeko borroka bat eta berberaren zatia da.
Gizarte hau eraldatzeko mobilizazioa eta antolakuntza da bide bakarra
EAJren benetako aurpegia: eskuineko alderdia, aberatsen morroi.
EAjak Alderdi Popularraren gobernua sostengatzeko sinaturiko akordioak hainbat zorion eta laudorio jaso ditu; horien artean euskal eta espainiar patronalak, eskuina eta Eusko Jaurlaritzan gobernu-kide duen PSE. Hain zuzen ere, PP ustelkeria kasuen putzuan hondoraino murgildurik dagoen une batean, alderdiko 800 kide baina gehiago inputaturik daudenean... EAJri esker aurrera atera ahalko du benetan konplikatua zeukan legislatura, parlamentuko ahultasunaren eta ustelkeria kasuek ematen dioten deskredituaren artean.
Akordio hauek ez dira berriak. Bere garaian Arzallusek Aznar babestu zuen behar izan zuenean eta baita Zapatero ere. Kontuan hartu behar da, akordio hau ez dela azken momentuko inprobisazio huts bat izan, hilabeteak eraman dituzte hori prestatzen. EAJk argi eta garbi utzi du, Andoni Ortuzarrek esan ohi duen bezala "konplejorik gabe", eskuineko alderdi bat dela. Argi utzi du euskal burgesiaren interesen defendatzaile leiala dela, eta honek burgesia espainarrak eta europarrak defendatzen duen sistema berbera defendatzen duela, merkatu, interes eta lotura ekonomiko berberak tartekatuz. Eurentzat hori gailentzen da guztiaren gainetik honelako momentu klabeetan.
Akordio hori PPrentzat salbazio flotagailua izan da, eskuin espainolari gobernuan mantentzea baimentzeaz gain, hori luzatzeko aukera ere ematen baitio, itun honek letra txikian legislaturako itun bat ezkutatzen baitu, 2018ko aurrekontuetara zabalduko dena. Akordio hau ez da momentuko zerbait, urrunago doa. Funtsean, klaseko itun bat da, kapitalismoa, bere alderdiak eta instituzioak krisirik gordinenaren erdian dauden une batean. Burgesiak egonkortasuna behar du agintzen jarraitzeko, esplotatzen, pribatizatzen eta publikoa dena lapurtzen jarraitzeko, eta funtsean hori adostu dute. Prentsak, batez ere Euskal Herrira bideratutakoak, ikaragarri puztu ditu akordio honen kopuruak. "Akordio milioiduna Rajoyren gobernua sostengatzearen truke" (El Correo) bezalako titularrekin, PPek prezio oso altua ordaindu duela irudikatzen saiatu dira EAJri aurpegia garbitzeko. Itunarekin euskal patronalak bere kontuak hobetuko ditu, elektrizitate merkeagoa eta salbuespen fiskal handiagoak izango ditu. Tartean ditugu Iberdrola bezalako enpresen interesak.
Gasteizko alkate ohia eta egun Euskadiko Alderdi Popularreko presidente den Alfonso Alonsok, bere modura esan du: Dena aldatuko da EAJ "euskara azentu katalanarekin hitz egiten hasten bada". Egoera argi baino argiago dago. Baina ezin bota PPri errua, euskal burgesiak bere klaseko interesak defendatzen baditu. Confebask euskal patronalak garbi esan du: EAJak PPrekin akordioa sinatzea nahi zuen eta Urkulluk, beste behin, ez die hutsik egin.
Akordio honek ez digu ezer onik ekarriko langile klaseari. Ikasturte honetan jada 4 ikasle greba eta 3 irakasle greba izan ditugu Euskal Herrian hezkuntza publikoaren defentsan, EAJren murrizketa politikaren aurka. Ekainean mobilizazioak deiturik daude bai osasungintzan eta baita RGIaren murrizketen aurka ere. Eskubide demokratikoen arloan ere, akordioak ez du inolako hobekuntzarik ekarriko. Bake prozesuari dagokionean, presoak gerturatzea eta gaixo daudenak askatzea, EAJak aipatzen duen PPrekin itunduriko "estatus autonomiko berri" hori, falta diren transferentziak, erabakitzeko eskubidea... ezer ez da hobetuko EAJren eta PPren arteko "konfiantza erlazio" berriekin.
Beharrezkoa da borroka guztiak elkartzea eta greba orokorrarekin erantzutea, garaipena lortu arte jarraituko duen mobilizazio egutegi bateratu batekin. Kolektibo eta indar sozial guztien ekintza batasuna bultzatzea, maila ezberdinetan, auzo, institutu, unibertsitate eta lantegietako borroka antolatzea eta hori programa iraultzaile batekin aurrera eramatea da bidea, autodeterminazio eskubidearen aldeko eta sozialismoaren aldeko borroka elkartuz.
ANTOLATU GREBA OROKORRA ESKUINAREN AURKA!
Antola zaitez Ezker Iraultzailean
Borrokatzeko eta antolatzeko garaia da!
www.euskalherriasozialista.net