EAJ-PSEren Gobernuaren murrizketa eta pribatizazioei ez!
%100 publikoa eta kalitatezkoa den Osasungintza!


Osakidetzaren eta bertako langileen egoera gero eta jasangaitzagoa bihurtzen ari da bi urte eta 6 kutsatze bolada daraman panmediaren ostean. Pasa den urtarrilaren 23an, EAEko hiru hiriburuetan manifestazio benetan jendetsuak egin ziren Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hainbat eragilek babesturik, besteak beste pentsionisten mugimenduak, Lehen Mailako Arreta eta Medikuen Elkargoa elkarteak, eta EH Bildu, Podemos eta Ezker Anitza alderdi politikoak, etab.

Mobilizazio hauen arrakastaren ondoren, sektoreko sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute, otsailaren 25ean Lehen Mailako Arretan greba hasi eta amaitzeko 28an euskal osasun publiko osoan. Gainera, otsailaren 26an manifestazioak egingo dira hiru hiriburuetan osasun publikoa defendatzeko. Hau da murrizketei eta pribatizazioei aurre egiteko bidea!

Pandemiak Osakidetzako kolapsoa larriagotzen du

Pandemia Osakidetzaren baliabide urriekin kudeatu da, inoiz ez da pentsatu kontrola hartu eta gero eta baliabide eta pertsonal gehiago dituen osasun pribatua erabiltzea. Bestalde, itunen bidez, pribatuen negozioak aurrera jarraitu du, ospitaleen %60 pribatuak diren eta hoietatik % 62k osasun publikoarekin hitzarmen bat duen erkidego batean.

Izan ere, EAEn aseguru pribatua duen biztanleriak(1) %22ko zifra errekorra lortu zuen 2021ean, ia lautik batek. Kopuru hori azkartu egin zen pandemian zentro publikoen gainbeheraren ondorioz, baina nabarmen hazten zihoan 2019a baino lehen ere, lehen mailako arreta pixkanaka desegin zelako, ospitale-arretan dauden langileak falta zirelako eta, ondorioz, itxaron-zerrendak handitu zirelako. Sektore pribatuak etengabe irabazi du osasun-krisi honen erdian. Covid19a detektatzeko probak eginez edo gainezka egin duen sistema publikoa emateko gai ez den zerbitzuak emanez.

Osasun-sektore publikoan larriagotu besterik egin ez den egiturazko krisialdi batetik gatoz. 2019ko udaberrian, pandemia baino lehen, 2 greba izan ziren Euskadiko Lehen Mailako Arretako 300 zentro baino gehiagotan(2), eta inbertsio handiagoa eskatu zuten, baita medikuen eta erizainen ratioak hobetzea ere, Osakidetzaren kalitatea etengabe okertzen ari zelako.

Testuinguru horretan, pandemiari aurre egiteko kontratatutako errefortzuak ez dira aski izan. Baina gainera, 2021eko urrian, Osasun Sailak 4.000 osasun-langile baino gehiago kaleratzea erabaki zuen, juxtu 6. olatua hasten ari zenean! Eta orain, plantillak indartzeko eskatzen denean, Osasun Sailak dio ez dagoela profesionalik kontratatzeko. Ergelak garela uste ahal dute?

Alde batetik, langile falta horrek zerbitzu-murrizketa berriak ekarri ditu, hala nola Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxiera. Horren aurka 11.000 sinadura baino gehiago jaso eta protesta eta mobilizazio ugari egin dira.
Bestalde, Díaz Ayusoren Madrilen gertatzen den bezala, osasun-langileen behin-behinekotasunaren egoera odoltsua da, eta horrek, Igor Eizagirreren hitzetan, Osakidetza “EAEko ABLErik handiena bihurtu da, aldi baterako 24.000 langile dituena, plantillaren % 58, eta 9.000 baino gehiagok batez beste 8 urte daramatzatenak.(3).”

Arrazoi sobera daude! Greba antolatu eta elkartasuna zabaldu behar da!

Langileek eta sindikatuek neurriak oraingo eskatzen dituzte. Osasuneko inbertsioa BPGaren %7aren parekoa izatea (EBko batez bestekoa), egungo %4,9ren aldean, eta %25 Lehen  Mailako Arretari eskaintzea, murrizketa-politikari amaiera ematea, plantillak nabarmen gehitzea eta behin-behinekotasunarekin amaitzea, %8ra berehala murriztuta. Era berean, pribatizazioekin amaitu beharra dago, enpresa pribatuak 4.183,92 milioi euroko aurrekontua izango duen sektore erakargarri baten gainean egiten ari diren espoliazioarekin(4). Ofentsibara pasatzeko garaia da!

Orain, beharrezkoa da antolatzen eta prestatzen hastea, greba bidera ezin egiten duten gehiegizko gutxieneko-zerbitzuak ezartzeko arriskuari aurre egiteko. Pandemia erabiliko dute berriro ere milaka langileri greba egiteko eskubidea praktikan ukatzeko aitzakia gisa. Sindikatuak eta langileak izan behar dira behar-beharrezkoak diren gutxieneko-zerbitzuak antolatu behar dituztenak.
Osasun-zentroak eta ospitaleak agitazio zentro bihurtu behar dira, herritarren artean greba ezagutarazi eta  guztien artean osasun publikoaren aldeko mugimendu handia egiteko. Horrela bakarrik irabazi ahal izango dugu!

EH Bilduk osasun-langileen mobilizazioen alde egin du, eta Lehen Mailako Arretaren kolapsoa eta Osakidetzaren degradazioa salatu ditu. Hala ere, EAJ-PSE Gobernuaren aurrekontu antisozialak babesten amaitu du, EAJri oxigeno-baloia emanez. Estrategia hori akats larria da, eta ez du laguntzen EAJren murrizketei eta politika pribatizatzaileei aurre egiten.

Arrazoi asko daude kalera ateratzeko eta greba orokorrerako deialdia egiteko, bai osasunean bai beste sektore askotan. Gizarte-hondamendia zabaltzen ari den bitartean, patronala eta kapitalistak, euskaldunak edo espainiarrak, gehiago aberasten ari dira. Bankuek 2021ean izan dituzten irabazi errekorrek erabat agerian uzten dute. Orain osasuna da, baina metala ere hitzarmen berri bat negoziatzen ari da, edo enpresa askotan gatazkak izaten ari dira patronalaren erasoen aurrean.
Indar hori guztia bateratu egin behar da, eta, ELA eta LABeko zuzendaritzek adierazi zuten bezala, greba orokorra planteatu Euskal Herri osoan. Nahikoa arrazoi eta indar dago patronalaren eta EAJren besoa bihurritzeko!

 

Oharrak

1 https://www.elindependiente.com/espana/2021/10/28/la-demanda-de-sanidad-privada-en-euskadi-alcanza-la-cifra-mas-alta-en-30-anos/
2 https://www.elcorreo.com/sociedad/salud/osakidetza-consigue-frenar-20190514192310-nt.html
 3 https://cadenaser.com/emisora/2022/01/23/radio_bilbao/1642937420_752194.html
4 https://osalde.org/analisis-de-los-presupuestos-del-departamento-de-salud-de-la-capv-y-del-ente-publico-osakidetza-svs-para-2021/

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.