Taula politikoa hankaz gora dago. Oinarritik, Etxebizitza Sindikatuen lanari esker, eta dozenaka erakunderen laguntzari esker, joan den abenduaren 14an errentatzaileen eta espekulatzaileen aurkako manifestazio izugarriak Bilboko kaleak hartu zituen.

Etxebizitza duinaren aldeko borrokak zuzenean seinalatzen ditu PSOE-Sumar alderdien gobernu zentrala eta Euskal Herriko EAJ-PSE eta PSNren gobernuak, beren politika kapitalistekin espekulatzaile handien poltsikoak betetzen baitituzte gu pobretzearen kontura. Ehunka mila lagun bildu dituzten manifestazio erraldoiak egin dira Madrilen eta Bartzelonan, eta jendetza atera da kalera Malagan, Sevillan, Valentzian eta beste hiriburu batzuetan, jasaten dugun lapurretarekiko haserre eta amorruaren ondorioz.

Etxebizitza duinaren aldarrikapena klase borrokaren gorakada berri baten erdigune bihurtzen ari da, azken hamarkadetako desobedientzia zibileko mugimendurik handiena bihur daitekeena.

Ezker parlamentarioaren eta EH Bildu beraren ikur bihurtu zen Etxebizitza Legeak agerian utzi du ez duela gizarte krisi larri hau konpontzeko ezertarako balio, egunetik egunera larriagotzen ari baita.

Librería"
Etxebizitza duin baten aldeko borrokak zuzenean seinalatzen ditu PSOE-Sumar alderdiko gobernu zentrala eta Euskal Herriko EAJ-PSE eta PSNko gobernuak, beren politika negargarriekin espekulatzaile handien poltsikoak betetzen baitituzte gure pobretzearen kontura.

Argi dago: etxebizitzarako eskubidea ez da existitzen, negozio izugarria bihurtu da errentari profesionalen, bankuen, higiezinen enpresen eta Airbnb bezalako enpresen esku. Botere politikoek, berriz, babesa ematen die negozio horren interesak bakarrik zaintzeko legediarekin, eta Desokupako banda faxistekin lankidetza irekian Ertzaintzak exekutatutako milaka etxe gabetze basatirekin blindatzen da.

Horregatik, egoera jasanezina bihurtu da. Dagoeneko ezin da jendea engainatu hau EAJren eta eskuin espainolistaren arazoa baino ez dela argudiatuz. Jakina, ardura zuzena dute espekulazioa eta espazio publikoen pribatizazioa elikatu izan dutelako. Baina PSOEren gobernu zentralak eta Sumarrek ildo berari eusten diote. Etxebizitzen merkatua irabazi iturri aparta izatea bultzatzen ari da eta ez da inondik inora etxebizitza publiko, duin eta eskuragarriko eskaintza errealik existitzen.

Bilboko manifestazioan, PSErekiko haserre hori indartsu azaleratu zen. Etxebizitza Saila PSEren eskuetan dagoen Jaurlaritzan, alokairuak mugatzeko onartutako neurriak iseka izugarria dira. Ikuskapenik eta zigorrik gabe, etxeko nagusiek alaiki edo zuzenean egiten dute salto sasoiko alokairura, eta PSOEk sistematikoki uko egin dio hori geldiarazteari.

Valentziako herriak pairatzen duen hondamendiaren kasuan bezala, PSOEren eta PPren erantzukizun politikoa nabarmena da. Bi alderdiak dira etxebizitza eskubidea lapurtzen digun eredu espekulatibo honen zutabeak.

Errenta zaleak abiada bizian

Joan den urriaren 30ean Rental Housing Forum ospatu zen Madrilen, Espainiako alokairuaren sektorean inbertitzaile handienak biltzen dituen ekitaldia. Bizkarroi talde hori pozik agertu zen parean duten pagotxarekin, 380.000 milioi euroko inbertsio-potentziala ikusten baitute, Espainiako Estatuko BPGaren %24 baino zertxobait gehiago!

Kapital mobilizazio itzel horrek irabazi ekonomiko ikaragarriak emango dizkie eta diru kopuru izugarriak mugituko dira langile klasearen poltsikotik espekulatzaileenera. Inbertsio hori, gainera, ez da behar den tokian eraikuntza berria egiteko erabiliko, bigarren eskuko etxebizitza erosteko baizik.

Librería"
Mugarik gabe hazten ari den espekulazio-olde horren berehalako ondorioa alokairuen igoera esponentziala da, azken bost urteetan hiriburu askotan %40 baino gehiago gainditu baitute.

Aurtengo irailean etxebizitza erabiliaren erosketa %41,5 hazi zen aurreko urtearen aldean, eta urrian 51.952 salerosketa formalizatu ziren. Datu horretan garrantzitsuena da 22.625 hipoteka-mailegu baino ez zirela ezarri, hau da, erdia baino dezente gehiago eskura ordaindu zela. Hau da, erosleak enpresari espekulatzaileak edo errentariak dira, eta esku dirutan kopuru handiak dituzte, maizterren soldatetatik lapurtuak.

Mugarik gabe hazten ari den espekulazio olde horren berehalako ondorioa alokairuen igoera esponentziala da, azken bost urteetan hiriburu askotan %40 baino gehiago igo dena.

Mobilizazioak bateratzea alokairuen greba prestatuz

Manifestazio masiboek errentismoarekin amaituko duen gizarte-altxamendu handi baterako baldintzak azkartu dituzte. Hiri guztietan gauza berdina aldarrikatzen da: alokairuak gutxienez %50 jaistea, alokairu kontratu mugagabeak, etxebizitza premien lehentasun osoa alokairu turistikoaren aurretik, bi milioi etxebizitza publikoko parkea sortzea LGSaren %20 gainditzen ez duten alokairuekin, bankuen, funts putreen eta errentatzaileen esku dauden etxebizitzak desjabetzea...

Aldarrikapen horiek agerian uzten dute etxebizitza zapalkuntza eta arpilatze sozial onartezinaren kausa bihurtu dela, sistema kapitalistaren kiratsa azaleratuz. Eta aldarrikapen hori funtsezkoa bada, taktika egokiak ere behar dira garaipenak lortzeko.

Ez du inolako zentzurik etxebizitzaren aldeko mugimendua ez bateratzea. Denek batera jotzeko arrazoi nabarmenak daude. Ez dago inolako arrazoirik urriaren 13ko Madrilgo manifestazio jendetsuari jarraipena ez emateko, eta azaroaren 23an Bartzelonan eta abenduaren 14an Bilbon izandako mobilizazio jendetsuekin ez bateratzeko. Hausnarketa garrantzitsua da, borroka honetan parte hartzen duten erakundeok egin beharrekoa.

Librería"
Alokairuak gutxienez %50 jaistea, alokairu-kontratu mugagabeak, bi milioi etxebizitza publikoko parkea sortzea LGSaren %20 gainditzen ez duten alokairuekin, bankuen esku dauden etxebizitzak desjabetzea, funts putreak eta etxe errentariak...

Borroka indartzeko eta Etxebizitza Sindikatuetan herritarren parte-hartzea handitzeko ireki diren aukera ikaragarriak aprobetxatu behar dira, maizterren grebaren aldeko milaka komite antolatuz. Era berean, beharrezkoa da klaseko sindikatuek, ELAk eta LABek, lanuzteak eta baita greba orokorra planteatzea ere krisi sozial honen dimentsio gero eta larriagoen aurrean.

Hori izan behar da helburu nagusia. Gobernuak, EAJk eta errentariek badakite eta horren beldur dira. Greba 2025eko lehen hiruhilekoan gauzatzen bada eta milaka maizterren parte-hartzea lortzen bada, presioa sekulakoa izango da. Ezinezkoa da bost mila, hamar mila edo hogei mila pertsona etxetik botatzea. Epaitegiak kolapsatu egingo lirateke. Desobedientzia zibileko beste mugimendu batzuetan bezala, alokairuen grebak babes masiboa izango luke. Eta, mobilizazio jendetsuekin batera, gobernu zentralak, EAEko eta Nafarroako gobernuek eutsi ezingo dioten kolpea bihurtuko litzateke.

Ausardiaren garaia da, antolakuntzarena, eta indar handiagoz jotzekoa. Garaipen sonatua lor dezakegu, beste askori bidea irekiko diena.

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.