Abenduaren 14ko arrakastak indartuta, eratu alokairu greba eta deitu greba orokorrera

Joan den larunbatean egun historikoa bizi izan genuen Euskal Herrian. Hamarna milaka lagunek, batez ere gazteak, mukuru bete ditugu Bilboko kaleak, borrokarako gogoz eta amorruz beterik.

"Etxebizitzaren negozioari ez", "Borroka da bide bakarra", "La ley de vivienda es una mierda" eta "A, Anti, Antikapitalistak" izan dira gehien oihukatu ditugun leloetako batzuk.

Euskal Herriko eskualde guztietan dozenaka autobus antolatu zituzten manifestazioan parte hartzeko; erabateko kale agerraldi arrakastatsua izan da. Hainbeste gaztek esku hartu dugu manifestaldi honetan, non manifestazioaren burua Arriaga Antzokira iristerakoan haren bukaerako zatia udaletxera iritsi gabe zegoen oraindik.

Manifestaldi jendetsu honetan, EHko herrialde guztietako dozenaka erakunde sozialek, politikok, feministak, ekologistak, gaztetxek eta sindikatuk egin dugu bat, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuaren eskutik, eta Ezker Iraultzaileko, Ikasle Sindikatuko eta Emakume Aske eta Borrokalarietako erkideok bertan gure pankarta eta ideiekin esku hartzeaz gain, gogo militantearekin egin dugu manifestaziorako deia gure auzo, herri, lantoki eta ikastegietan. Aste luzez, Euskal Herri osoa egon da manifestaldirako deia egiten zuten kartelez eta pankartez beteta. Hiriburu handietatik hasi eta herri txikietaraino, manifestaziorako deia egin zen, gogotsu eta militantismoz.

Librería"
Ezker Iraultzailea eta Ikasle Sindikatua manifestazioetara batu gara eta modu militantean konbokatu dugu gure auzo, herri lantoki eta ikastetxeetan.

Ozen eta argi diogu: alokairu grebaranzko aurrerapausoak eman behar dira

Gure etxebizitza eskubidearen kalterako espekulatzen duten eta manifestaldiaren ibilbidean egoitza duten enpresa errudun guztiek, hala nola Banco Santander eta BBVA bankuek, urteetan eragin eta erein duten gorrotoa bueltan jaso dute, txistu hots zaratatsuen bitartez. Beste horrenbeste gertatu da epaitegietatik igarotzean –egunero etxegabetzeak egikaritzen dituzten baitituzte–, bai eta udaletxetik pasatzean ere; izan ere, Aburto alkateak (EAJ) eta Denis Itxaso Etxebizitzako sailburuak (PSE) Teleberrian, El Correo eta Deia egunkarietan gezurrezko malkoak isurtzen dituzten bitartean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bidaltzen ditu etxegabetzeak kosta ahala kosta egiten direla ziurtatzeko. Ez die axola etxegabetzeok gauzatzearren Etxebizitza Sindikatuko militanteei –euren gorputzak tartean jarriz haiek eragozten ahalegintzen direnei– basakeriaz eraso egin behar bazaie ere. Edozer egiten dute alfonbra gorria jartzeko negozio errentagarri horri; gure miseriari esker areagotzen den eta hilaren batean gure soldataren erdia bereganatzen duen irabazpide horrek, ordea, ikaragarri aberasten ditu funts putreak, bankuak eta errentadunak.

Bartzelonan, Sevillan, Valentzian, Madrilen eta beste hiri askotan ikusi ditugun manifestazio jendetsuen antzera, gurean ere haserre handia dago PSOE eta Sumar alderdiek eraturiko koalizio gobernuaren jokabidearen aurka, haiek ere erantzukizuna baitute egoera honetan. Gobernu zentralak onartu eta defendaturiko Etxebizitzari buruzko Legearen aurkako haserrea ere agerikoa izan zen manifestazioan. Izan ere, azaldu dugun moduan, lege horrek ez du inondik ere balio etxeen arazoari aurre egiteko; aitzitik, Euskal Herrian eta Estatuan milioika gaztek bizi dugun egoera areago betikotzea dakar berekin.

Ildo beretik, itzelezko hanka sartzea da EH Bilduk Etxebizitzari buruzko Legea defendatzea, arau hori lorpen handia delakoan. Lege horrek lur jo izanaren adierazgarri, hona hemen adibide bat: 2023an, araua ordurako indarrean zegoela, batez beste % 5,7 igo ziren alogerak espainiar Estatuan.

Borroka hau irabazteko, greba orokorra behar dugu

Abenduaren 14ko manifestazioak argi eta garbi frogatu du klase borroka indartzearen eta gobernu zentralak eta Euskal Herriko gobernuek ezarritako bake soziala haustearen erdigunean gaudela berriro ere. Azken hamarkadetako desobedientzia zibileko mugimendurik handiena izatera heldu daiteke borroka hori.

Librería"
Errentadun bizkarroiak garaitzekotan, borroka gogortu beharra daukagu, gazteok, langileok eta maizterrok ditugun armarik eraginkorrenarekin: greba orokorrarekin. Euskal gehiengo sindikalak erantzukizun handia du une honetan: ELAk, LABek eta ESK-k aurrera egin behar dute norabide horretan.

Berebiziko arrakasta izan dugu abenduaren 14an. Horrela bada, ahaleginak eta bi egin behar ditugu borroka hori ahal den gehien sendotzeko, horixe baita berehalako zeregina. Errentadun bizkarroiak garaitzekotan eta etxebizitza duina prezio egokian eskuratzekotan, borroka gogortu beharra daukagu, gazteok, langileok eta maizterrok ditugun armarik eraginkorrenarekin: greba orokorrarekin. Euskal gehiengo sindikalak erantzukizun handia du une honetan: ELAk, LABek eta ESK-k aurrera egin behar dute norabide horretan. Lanuzteak eta bestelako ekintzak egitera deitu behar dute, erakutsi dugun indarra aprobetxatuz, eta datozen asteetan greba orokor masibo bat antolatu behar da. Horixe dugu modu bakarra borrokan ari diren sektore guztiak batera biltzeko, gure indarra biziagotzeko eta gobernu, banku, errentadun bizkarroien eta funts putreak makurrarazteko.

Horixe izan behar da lehentasunezko helburua. Jaurlaritza, EAJ eta errentadunak aukera horren beldur dira. Greba orokorra eta alokairu greba 2025ean gauzatzen badira, eta milaka maizterrek parte hartzea lortzen bada, presioa sekulakoa izango da. Ezinezkoa da bost mila, hamar mila edo hogei mila pertsona etxea uztera behartzea. Epaitegiak kolapsatu egingo lirateke. Desobedientzia zibileko beste mugimendu batzuetan bezala, herritarrek babes ugari-ugaria emango liokete grebari, eta, harekin batera mobilizazio jendetsuak antolatuz gero, gobernu zentralak eta EAEko nahiz Nafarroako gobernuek ezingo diote eutsi ukaldi horri.

Abenduaren 14aren ondoren, ausardiaz jarduteko, antolatzeko eta kolpea are indar handiagoz emateko unea da. Egundoko garaipena lortu dezakegu, beste askoren hastapena izango dena.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.