Zein da erreakzioari aurre egiteko behar dugun programa?

Melonik Italian, Mileik Argentinan eta, duela gutxi, Trump Etxe Zurira itzuli izanak, eskuin muturreko alderdiek Alemanian eta Frantziako Estatuan izandako gorakadak eta Israelgo fanatismo nazi-sionistak agerian utzi dute eskuin mutur gero eta faxistagoaren arrisku hazkorra.

Espainiako Estatuan, egoera ez da askoz hobea, Feijoo, Ayuso, Abascal eta abarrek euren kriminalizazio eta erasoen jo puntuan ezarri dituzte mugimendu feminista, LGTBI kolektiboa eta gure anai-arreba migratzaileak.

Diskurtso erreakzionarioen aurka immunizatuta al dago Euskal Herria?

Euskal Herrian, diskurtso horiek alboratuak zeudela eman zezakeen arren, eta PP eta VOXek hauteskundeetan behin eta berriz porrot egin duten arren, egia esan gizarteko sektore jakin batzuen artean lelo erreakzionarioak indarra hartzen ari dira.

Esate baterako, Donostiako PPko zenbait zinegotzik azaroan Kaleko Afari Solidarioak elkartearen ekimenaren aurkako elkarretaratze batean parte hartu zuten. Egun batzuk lehenago, PPk udalean afari horiek debekatzeko egin zuen eskaerak aurrera egin ez bazuen ere, bi egun geroago EAJren Udalak debekatu egin zituen afari horiek.

Librería"
Esate baterako, Donostiako PPko zenbait zinegotzik azaroan Kaleko Afari Solidarioak elkartearen ekimenaren aurkako elkarretaratze batean parte hartu zuten.

Gasteizen, Errota Zahar auzoan, eskuin muturreko taldeek, PPrekin eta Voxekin batera, mobilizazioak bultzatu dituzte, "segurtasuna indartzea" eta "politika zorrotzagoak" eskatzeko, immigrazioa delinkuentziarekin lotuz. Eta gauza bera gertatu da Salburua auzoan, inoren kargura ez dauden adingabeak kriminalizatzeko kartelekin.

Bestalde, Ertzaintzaren barruko joera ultraeskuindarrak etengabe ari dira indartzen. Adibide gisa, Euspel sindikatuak gora egin du eta Ertzainak Borrokan elkartera hurbildu da, sektore eskuindarrenekin lotuz. Bere aldarrikapen nagusietako bat da Ertzaintzak "irmotasun eta askatasun" handiagoz jardun ahal izatea. Hau da, zigorgabetasun osoz are gogorrago erreprimitu ahal izatea.

Ez da kasualitatea urtez urte ertzainen kopuruak gora egiten jarraitzea. EAJ-PSEren Gobernuak Osakidetza edo eskola publikoa odolusten dituen bitartean, polizia autonomikoari zuzendutako gastu publikoa 5.000 milioi eurokoa izan da 2018 eta 2024 bitartean[1]. Gainera negozioak egin ditu estatu sionistarekin, errepresio eraginkorragorako puntako teknologia bermatzeko. Ertzaintzak azken hilabeteetan egindako ekintza basatiak, martxoaren 3an Gasteizen egindako manifestazioan, Tolosako inauterietan, edo Bilboko manteroen aurka egindakoak, EAJren arrazakeria sakona agerian uzten duten erakusgarri argiak dira[2].

Librería"
Bestalde, Ertzaintzaren barruko joera ultraeskuindarrak etengabe ari dira indartzen. Adibide gisa, Euspel sindikatuak gora egin du eta Ertzainak Borrokan elkartera hurbildu da, sektore eskuindarrenekin lotuz.

EAJren eskutik ultraeskuina borrokatu?

Hori guztia gertatzen den bitartean, EAJrekin "herri akordioak” lortzeko deiak ugaritu egin dira Otegiren, Otxandianoren eta EH Bilduko gainerako buruzagien aldetik. Herritarren gehiengoaren bizi baldintzak hondoratzen, zerbitzu publikoak suntsitzen edo langile mugimendua eta gazteria bortizki jazartzen duen EAJ bera da erregutzen zaiona. Patronalaren, ordenaren, legearen eta jabetzaren alderdia borroka honen aliatu izan daitekeela pentsatzea guztiz sinestezina da.

Duela gutxi egindako elkarrizketa batean, Oskar Matutek Euskal Herriaren memoria antifaxista aipatu zuen Euskal Herrian eskuin muturraren gorakadaren mugak azaltzen dituen giltzarritzat. Argi dago euskal langile eta gazteek kontzientzia antifaxista oso sakona dutela, hamarkadetako esplotazioaren eta diktadura frankistak Euskal Herrian suposatu zuenaren emaitza gisa. Hala ere, beste leku askotan ikusi dugun bezala, ezkerrak ez badu tinko jokatzen eta kapitalismoarekiko hausturan oinarritutako programa antifaxista defendatzen, kontzientzia apelatzea erabat ezdeus bihur daiteke.

Azken urteetan Katalunian, 2017ko eta 2019ko krisi iraultzaileen ondoren izandako gertaerek agerian utzi dute hori. Nahiz eta kontzientzia antifaxista handia izan, 78ko erregimena soken kontra jarri zuen matxinada izugarri hark porrot egin du oraingoz, ERCren eta CUPen ezker independentistaren akats larrien ondorioz. Horrek egoera zaila eragin du, eta hauteskundeetan aurrera egitea ahalbidetu die bai erreakzio espainolistari (PP eta VOX), bai alderdi independentista ultraeskuindarrei eta xenofoboei, hala nola Kataluniako Aliantzari. Aldi berean, Junts eskuin katalanistaren alderdiak, EAJrekin senidetuta dagoenak, bere planteamendu erreakzionarioenak azaleratu ditu berriro, immigrazioaren aurkako diskurtso osoa ardatz hartuta.

EH Bilduk hartutako estrategia, "erabat errealista eta pragmatikoa" dela diotena, EAJrekin edo Pedro Sanchezen Gobernuarekin akordioak lortzean oinarritzen dena, ez da aurrerapausorik ematen ari, erreakzioa indartzen baizik. Horrela ikusten dugu Etxebizitza Legearekin, EH Bilduko buruzagiek politika sozialen eredu paradigmatikotzat ezartzen dutena, alokairuen prezioaren igoera etengabea areagotzen ari baita. Baita Mozal Legearekin ere. EH Bilduk adierazi zuen indargabetu egin zutela, baina egia esan legearen zatirik handienak eta artikulurik okerrenak indarrean jarraitzen dute.

Orain, gainera, nazio auziari eta independentziari dagokionez, Pello Otxandianok dio "Konstituzioaren barruan estatu konfederala lortzeko unea" dela. Baina zein konstituzio? Epaile frankistek eta polizia ultraeskuindarrek osatutako 78ko erregimen ustelaren oinarri den Konstituzioa? Aznarrek, Felipe Gonzalezek, Voxek edo PPk amorruz aldarrikatzen duten Konstituzioa? Rajoyk eta Pedro Sanchezek 155. artikulua aplikatzeko erabilitako Konstituzioa?

Librería"
Bilboko manteroen aurkako poliziaren indarkeriaren aurrean konponbidea EAJrekin batera Herritarren Segurtasunerako Plana onartzea izatea, Elkarrekin Podemosek ere babesten duena, polizia ezberdinen arteko informazio  trukeak errazteko, zentzugabea da.

Kataluniako matxinadak zerbait frogatu bazuen, 78ko erregimena azpiratzeko bide bakarra mobilizazio sozial zabal eta sendoena izango dela da: azpitik antolatua, ekintza zuzenean eta greba orokorrean oinarritua, eta ez erregimenaren defendatzaile sutsuekin parlamentuetan eztabaidatuz edo negoziatuz.

Afari solidarioen debekuaren aurrean EH Bilduren alternatiba EAJri gogoeta egitera deitzea izatea, edo Bilboko manteroen aurkako poliziaren indarkeriaren aurrean konponbidea EAJrekin batera Herritarren Segurtasunerako Plana onartzea izatea, Elkarrekin Podemosek ere babesten duena, polizia ezberdinen arteko informazio  trukeak errazteko, zentzugabea da. Izan ere, plan hori onartuta, EAJ eta PSE hain gustura sentitzen diren kriminalizazio diskurtsoa onartzen da. Baina horiek dira politika "erraldikalki" arduratsua eta instituzionala hartzearen ondorioak.

Ultraeskuina kaleetako mobilizazioarekin borrokatzen da

Desokupako matoiak Soraluzetik edo Andoaindik kanporatu ziren modua eredugarria izan zen. Desokupak ez zuen ihes egin behar izan negoziazio maniobra trebeen edo udalen ekintza instituzionalaren ondorioz. Sugandila horiek hanka egin behar izan bazuten, aurka egin zien ehunka gazte eta langile antolatuta zeudelako izan zen. Horrela egiten zaio aurre faxismoari, kaleetako ekintza zuzenaren bidez, ez diatriba handiekin edo mozio parlamentarioekin.

Librería"
Desokupako matoiak Soraluzetik edo Andoaindik kanporatu ziren modua eredugarria izan zen. Desokupak ez zuen ihes egin behar izan negoziazio maniobra trebeen edo udalen ekintza instituzionalaren ondorioz.

Komunistak eta iraultzaileak garela aldarrikatzen dugun erakundeok erantzukizun handia dugu une honetan. Fronte antifaxista bakarra altxatzeko erantzukizuna, ultraeskuindarren mehatxuari aurre egiten diona, eta baita mehatxu hori elikatzen duten erantzuleak seinalatuko dituena, alderdi erreformisten politika kapitalistak alegia.

Fronte antifaxista hori ikuspegi eraginkorrean eta egokian oinarritu behar da, ez sektarioan. Hain zuzen, ezker abertzaleko, EH Bilduko eta klaseko sindikatuetako (LAB eta ELA) oinarrietara zuzendu behar da,  abenduak 14ko etxebizitzaren manifestazioarekin egin den bide berean, fronte bakarrak gure programa antikapitalista, internazionalista eta sozialista langile eta gazte gehienengana eramateko ere balio behar baitu.

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.