Kalean dago jada Euskal Herria Sozialista, Euskal Herriko aldizkari marxistaren azken alea, 34. alea. Aldizkari hau jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatua   bazaude, JARRI HARREMANETAN: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., helbidean, 685720939 telefono zenbakiaren bidez edo bisitatu Engels Ateneoa Tolosan (Errementari kalea, 8. Alde zaharra).

Euskal Herrian zehar antolatzen diren manifestazioetan ere eros dezakezu aldizkari hau.

Hauek dira bertan aurki ditzakezun artikuluak:

 

Portadako leloa: Amaiurrek lortutako babesa askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko motor bihurtu behar du esker abertzaleak

1.      Editoriala: Amaiurrek lortutako babesa askapen nazionalaren eta sozialismoaren aldeko motor bihurtu behar du esker abertzaleak

2.      Kapitalisten erasoen aurkako kanpaina

3.      Euskal kutxen bankarizazioa. Onuragarria da langile klasearentzat?

4.      Osasun publikoaren aldeko mobilizazioak Catalunyan: eredugarri langile klasearentzat

5.      Gadafiren heriotza eta iraultza libiarraren geroa

6.      Teoria: Etengabeko iraultza eta bi etapen teoría II: Errusiako iraultza, teorien jatorria

7.      James Connollyren ondarea eta “Klase zapalduak Irlandaren historian” liburuaren argitalpean
 

Egin zaitez harpidedun!! Lagundu aldizkaria Euskal Herrira zabaltzen!! (10 euro ordainduta 6 ale, urte osoko aldizkariak, zure etxean jasoko dituzu. Bidali zure datuak eta pasako dizugu gure kontu korrontea)


Euskal Herria Sozialista aldizkaria sozialismo iraultzailearen aldeko borroka bultzatzeko borondatearekin jaio zen orain dela 5 urte. Berlingo harresia erori zenetik, sozialismoaren eta marxismoaren aurkako eraso ideologiko ikaragarria eman da eta beharrezkoa da eraso hauei aurre egitea. Burgesiak behin baino gehiagotan esan du sozialismoa eta marxismoa hilda daudela, baina zergatik gastatu dute orduan horrenbeste indar eta diru hildako ideiak erasotzen? Kapitalisten kalterako, Amerika Latinan indarra hartzen ari da sozialismoaren ideia eta prozesu iraultzaile garrantzitsuak eman dira azken urteetan kontinente guztian. Konfiantza dugu, Euskal Herrian ere, kapitalismoak probokatutako bizi baldintzek behartuta sozialismoari begiratuko diotela langile eta gazte askok. Gero eta garbiago dago kapitalismoak zer eskaintzen duen eta galdera asko aterako dira: Zer egin krisiari aurre egiteko? Nola amaitu langabezia, prekarietatea eta pobreziarekin? Uste dugu marxismoak aberastasun teoriko zabal bat eskaintzen duela erantzunen bilaketa honetan. Ezinbestekotzat jotzen dugu iraganeko prozesu iraultzaileen azterketa sakon bat egitea eta marxismoaren teoriak berraztertzea.


Euskal Herriaren askatasunari garrantzia kendu nahi dioten "marxisten" iritziaren aurka, ez dugu ulertzen sozialismoaren aldeko borroka Euskal Herriaren subiranotasun nazionala eta presoen amnistiaren aldeko borrokatik aparte. Askapen nazionala eta marxismoa lotuta egon dira betidanik eta beharrezkoa da tergibertsazio hori ere gezurtatzea.

Gure helburua, aldizkaria langile eta gazte iraultzaileengana helaraztea da hauek izango baitira kapitalismoaren lurperatzaileak. Ziur gaude Euskal Herriko langile eta gazteek paper garrantzitsua jokatuko dutela Mundu osoan emango den kapitalismoaren aurkako borrokan. Lagun iezaguzu sozialismoaren aldeko borroka bultzatzen zure harpidetzarekin!!

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.