Engels Ateneoa Tolosako alde zaharrean (Errementari kalea, 8) dagoen liburutegi marxista da. Ateneo honek kapitalismoaren aurkako borroka bultzatzeko eta marxismoaren ideiak Euskal Herrian eta euskaraz zabaltzeko ideiarekin ireki zituen ateak eta bertako kide diren langile eta ikasleen konpromisoz eta gogoz dago martxan ateneoa.
Bertan Euskal Herria Sozialista aldizkari marxista erosteko aukera izateaz gain, marxismoaren klasikoak eta lan marxista berriagoak aurkitu ahal izango dituzu. Hauen artean, Euskal Herria Sozialista aldizkari marxistaren eta Ikerketa Sozialistetarako Federico Engels Fundazioaren arteko elkarlanean argitaratutako hainbat lan marxista klasiko euskaraz erosteko aukera dago. Hauexek dira orain arte euskaraz ditugun liburu marxistak:
Marx-Engels: Manifestu komunista.
Lenin: Estatua eta Iraultza.
Rosa Luxenburgo: Erreforma eta iraultza
Preobrazhenski: Anarkismoa eta komunismoa
Trotsky: Trantsizio programa
Engels: Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora
Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta langile klasea
Euskal Herria Sozialista: Marxismoa eta askapen nazionala
James Connolly: Klase zapalduak Irlandaren historian
Hauetaz gain, formakuntza marxistarako koadernotxo batzuk ere badira:
“Manifestu komunista-ri hitzaurrea”
“Ezkerkeria, komunismoaren haurtzaroko eritasuna-ri hitzaurrea”
“Etengabeko iraultza-ri hitzaurrea”
“Che Guebararen ondarea eta Latinoamerikako iraultza”
“Estatua eta iraultza-ri hitzaurrea”
Zer da sozialismoa?
Marxismoa eta artea
Era berean, gaztelaniaz idatzitako marxismoaren klasikoen katalogo luzea dugu (gaztelaniaz dagoen handiena da) eta bertan Marx, Engels, Lenin, Trotsky, Rosa Luxenburgo eta beste marxisten lanak biltzen dira.
Ateneo honek ateak irekita ditu marxismoaren ideiak ezagutu eta zabaldu nahi dituen edonorentzat. Horregatik bertara etortzera, marxismoaren ideiak ezagutzera eta gurekin kolaboratzera gonbidatzen zaituztegu.