Azpiegitura erraldoi honen aurkako borroka, sozialismoaren aldeko borrokarekin lotu behar da
Hemen dituzu, Goierrin eta Tolosaldean Abiadura Handiko Trena (AHT) proiektuaren inguruko zenbait datu, eragingo lituzkeen hainbat kalte eta aurkako arrazoiak. Marxista eta iraultzaileok, egitasmo honen aurkako borroka, kapitalismoaren aurkako eta gizartearen eraldaketa sozialaren aldeko borrokarekin lotzen dugu, ezinbestean. Proiektu txikitzaile honen aurka, antolatzera eta borrokara dei berezia egiten dugu.
Azpiegitura erraldoi honen aurkako borroka, sozialismoaren aldeko borrokarekin lotu behar da
Hemen dituzu, Goierrin eta Tolosaldean Abiadura Handiko Trena (AHT) proiektuaren inguruko zenbait datu, eragingo lituzkeen hainbat kalte eta aurkako arrazoiak. Marxista eta iraultzaileok, egitasmo honen aurkako borroka, kapitalismoaren aurkako eta gizartearen eraldaketa sozialaren aldeko borrokarekin lotzen dugu, ezinbestean. Proiektu txikitzaile honen aurka, antolatzera eta borrokara dei berezia egiten dugu.
Euskal Herrian 443 km inguru abiadura handiko trenbide eraikiko lirateke, bidaiariak gehienezko 250-280 km/orduko abiaduran eta merkantzien garraioa 125 km/orduko abiaduran ibiltzeko. Garraio azpiegiturei dagokionean, AHTa adibide gogor eta bortitzenetakoa da. Bere azpiegiturak eskatzen dituen baldintzak oso zorrotzak dira, eta lurraldearen izaera menditsua kontuan hartuta, lan erraldoiak egin behar dira nahitaez.
Euskal Autonomi Erkidegoan, AHTaren proiektua “Euskal Y” bezala ezagutzen da. Sare hau Nafarroako AHTarekin lotu nahi da. Espainiako Sustapen Ministerioaren planen arabera, Arakil bailara eta Oria haranen artean -Ordizian ala Tolosan- kokatuko litzateke bi sareen arteko lotunea.
Honako hauek dira proiektuak, Goierrin eta Tolosaldean izango lituzkeen ezaugarri batzuk.
AHT Goierrin
· “EUSKAL Y”
TRAZAKETA: 21 km Zumarragatik Legorretara.
UDALERRI KALTETUAK: Urretxu (azpitik), Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorreta.
TUNELAK: 16 km tunel handi, hau da, ibilbidearen %76a lurrazpitik.
HONDAKINDEGIAK: Goierriko zatian 11 hondakindegi, guztira 93 hektarea lur harrapatuz, tunelen zulaketatik ateratako soberakinak botatzeko.
BIADUKTUAK: 10 biaduktu, 1,800 km eginez.
LURRAZALETIK: 5 km inguru. Horietatik, 2,700 km Ezkio-Itsason, Santa Lutzia auzoan. Hor kokatzen dute “Apartadero de mercancias”. Instalazio honek 1.500 metroko luzera eta 120 metroko zabalera izango lituzke. Bestalde, “Plataforma Logistiko” bat ere aztergai da.
Aipagarria da Goierri osoan, eta Ezkio-Itsason bereziki, mota guztietako azpiegituren pilaketa eta saturazioa: N-1 autobidea, Durango-Beasain autobidea, Renfe, Tentsio Altuko Tendidoak ( proiektuan dago beste bat), AHT...
· NAFARROAKO KORRIDOREA eta “EUSKAL Y”aren LOTUNEA
Bi sareak, Goierrin lotzeko aukera dago, hau da, Zuasti eta Ordizia. Hemen ezaugarri batzuk.
TRAZAKETA: 38 km
GOIERRIKO UDALERRI KALTETUAK: Ataun, Zaldibia, Gaintza, Altzaga-Arama, Itsasondo, Legorreta, Ordizia, eta Beasain.
TUNELAK: Guztira 29 km. Aipagarriak dira, Aralarko tunela (6,3 km) eta Lizarrustikoa (5km).
BIADUKTUAK: 11 biaduktu, guztira 4 km.
LURRAZALETIK: 6 km inguru.
AHT Tolosaldean
· “EUSKAL Y”
TRAZAKETA: 19 km
UDALERRI KALTETUAK: Ikaztegieta (herriaren parean doa Aldabako lurretatik), Alegia, Tolosa, Hernialde, Anoeta, Asteasu, Zizurkil eta Aduna.
TUNELAK: 13 km tunel handien bidez egiten ditu. Ibilbidearen %70a lurrazpitik, beraz. Aipagarriak dira: Aduna eta Andoaingo udalerrietan Belkoaingo tunela (4 Km), Anoeta eta Zizurkil artean Basagaingo tunela (2,2 km), Montezku, Aldabatxiki eta Hernialde zeharkatzen dituzten 1.5 km.ko tunelak, edota km bat inguru luketen Langaurreko tunela (Alegia) eta Urkamendikoa (Zizurkil).
HONDAKINDEGIAK: Tolosaldeko zati honetan 13 hondakindegi aurreikusten dira, guztira 72 hektarea lur harrapatuz, tunelen zulaketatik ateratako soberakinak botatzeko.
BIADUKTU ETA LURRAZALEKO ZATIAK: AHTren trazaketak agerian doan zatietan 2 km biaduktu handien bidez egiten du, eta 4 km. mendi-mozketa eta lubakietan.
· NAFARROAKO KORRIDOREA eta “EUSKAL Y”aren LOTUNEA
Nafarroako Korridorea eta “Euskal Y”-a Tolosaldean lotzen badira, honen ezaugarriak honako hauek izango lirateke.
TRAZAKETA: 23 km
TOLOSALDEKO UDALERRI KALTETUAK: Bedaio (Tolosa), Amezketa (Ugarte), Orendain, Alegia, Altzo, Tolosa (Aldaba, Benta Handi) eta Ikaztegieta.
TUNELAK: Guztira beste 13 km inguru, beraz, %55a lurrazpitik. Aipagarriak: Zarateko tunela (Bedaio eta Nafarroako mugan, 5 km ingurukoa), eta Orendain azpian AHTren lotuneak egingo lituzketen lau tunelek, bakoitza kilometro batekoa.
HONDAKINDEGIAK: Tunel horien zulaketaren ondorioz sortu behar liratekeen hondakindegien lurrazalera beste 70 hektareatan kalkula daiteke.
LURRAZALETIK ETA BIADUKTUEN BIDEZ: “Nafarroako Korridorea”k Tolosaldean agerian 10 km inguru egingo lituzke, horietatik 2,5 km biaduktu handien bidez. Aipagarriak dira: Alegia eta Ugarte artean 700 m luze eta 30 m altuera lukeen biaduktu bat, baita Alegia eta Ikaztegieta artean, Oria ibaia zeharkatzeko, 500m luze eta 25m altuerako biaduktu parea ere. Beste 7,5 km inguru mendi-mozketa eta lubakietan egiten ditu proiektuak. Aipagarriak dira Amezketako Ugarte auzoaren inguruan eta Altzo Behean lubakietan eta betelanetan egiten dituen zatiak.
Aurkako arrazoiak
Manipulazioa lagun, Euskal Herriko eta Espainiako agintariek AHTren proiektua inposatu nahi digute.
Ingurugiroari eragingo lizkiokeen kalteak handiak dira eta gizarte arloan (ekonomian, nekazaritzan, lurraldearen orekan…) nozituko genituzkeen ondorioak larriak.
6.000 milioi € baino gehiago xahutuko dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Populazio osoarentzako kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta beste behar asko ase daitezkeenean. AHT ez da langile, baserritar, ikasle eta herritarren gehiengoaren interesen aldekoa izango. Guztion dirua elite politiko eta ekonomikoaren negoziorako. Energia, porlana, harrobi, eraikuntza...eta garraioko enpresarien etekinak handitzeko, bide batez, baita alderdi politiko batzuenak ere. Bidai-txartela ordaindu ahal izango duten hiriburuetako gutxi batzuen erabilerarako.
AHTak trenaren itxura du, baina hegazkinarekin dago lehian (distantzietan, geldialdietan, energia gastuetan...). Hiriburuak bakarrik lotuko ditu. Ez ditu garraio arazoak konponduko, eskualde barruko joan-etorriak populazioaren eguneroko desplazamenduen %97 direlako.
Txikizioa naturan, paisaian…Herritar xehearen bizi-baldintzak txarrera. Jauntxoak aurrera. AHTaren egitasmoak, lehendik datorren bide okerrean gero eta gehiago sakontzea eta garapen jasangarria izan daitekeen horretatik, gero eta gehiago urruntzea dakar.
AHTa bezalako makroproiektu jasanezinak ezaugarritzen duten egungo eredu kapitalistaren aurka gaude. Kapitalismoa desegin behar dugu. Banku, nazioz gaindiko korporazio eta enpresak espropiatu eta, aberastasun guzti hori langile eta zapalduen eskuetan jarri. Horrela, demokratikoki ekonomia planifikatzea posible litzateke. Posible da munduko bestelako gizarte eredu bat eraikitzea, guztion ongizatea, osasuna...baita naturarena ere bermatuz. Beharrezkoa da, baina, inork ez digu oparituko. Bestelako mundu berri bat, Euskal Herri bat posible da, baina, sozialismoarekin!
Antolatu eta erantzun!
Egoera larria da. Lurren desjabetzeak martxan jartzen ari dira hainbat tokitan eta aurten bertan hasi nahi dituzte lanak. Erakundeetatik inposatu nahi zaigun AHTren proiektu suntsitzailea gelditzearen helburua lortzeko, behar-beharrezkoa da, antolatzea eta erantzutea:
· Goierriko AHTren aurkako Asanblada. Beasaingo gaztetxean biltzen da. Tlfnoa 943 02 72 73.
· Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana. Hamabostean behin biltzen da astelehenetan, 20:00etan, Tolosako Kultur Etxean. Hurrengo bilera maiatzaren 15ean. Tlfonoa 675 701520.
· Anoetako AHT Gelditu! Elkarlana. Anoetako udaletxean, hamabostean behin asteartetan 19:00etan biltzen da. Hurrengo bilera maiatzaren 16an.
Ekainaren 10ean Manifestaldia
(Tokia eta ordua iragarriko dira)
Herriz herri eta eskualdeetan antolatuko dira mobilizazio eta batzarrak
PARTE HARTU!!