Datozen egunetan mobilizazioetan Euskal Herria Sozialistak banatuko duen eskuorria daukazue hemen azpian. Irakurri eta zabaldu zeuen inguruan!
 
 
LANGILEEN AURKAKO MURRIZKETA SOZIAL ETA AKORDIORIK EZ
Gure eskubideak defendatzeko, mobilizazio eraginkorrenaren garaia da!


 
PPren gobernuaren, Barcinaren eta Patxi Lopezen murrizketa basatiak, diktaduraren ondoren lortutako lan eskubideak eta sozialak suntsitzeko norabidean doaz. Euskal Herrian ikasturte honetan milaka irakasle kontratatu gabe utzi dira, eta hezkuntzako langileen aurkako erasoa izateaz gain, langileen seme-alabek jaso dezaketen hezkuntza bakarraren kalitatea okertzeko balioko du. Honek bere ondorioak izango ditu bihar: prestakuntza gutxiago izango dute gazteek eta lanpostu prekarioagoak onartzera behartuta egongo dira. Osasun publikoak ere denbora darama PSE-PPren gobernuaren politika prokapitalistak sufritzen, anbulatorio eta ospitaleen itxierekin, langileen kaleratzeekin, lanpostuen ezabatzearekin, etab. Eta horrela zerbitzu publiko bakoitzean.

    
Neurri hauei etengabeko lan kontrarreformak gehitzen zaizkie. Azkenekoa urtarrilean izan da, CEOEk CCOO eta UGTko zuzendaritzen sinadura lotsagarriarekin adostutakoa hitzarmen kolektiboari eta soldatei buruz. Bertan, praktikan, soldatak izoztea adostu da, eros ahalmen gehiagoren galera suposatuz, lan malgutasuna handitu da (gehiago!) eta enpresariek erraztasun gehiago izango dute hitzarmenetatik deskolgatzeko. Raxoientzat nahikoa izatetik urrun, honek guztiak datozen egunetan onartu behar duen erreforma are gehiago gogortzera animatu du.


Neurri hauek ez gaituzte krisitik aterako, guztiz kontrakoa. Orduan, zergatik hartzen dituzte neurri hauek? Bankarien, enpresari handien eta espekulatzaileen irabaziak bermatzen jarraitzeko, sistema kapitalistak hezurretaraino erasotu beharra dauzka langile klase osoaren soldatak eta bizi baldintzak, eta beharrezkoa du baita ere gero eta saturatuagoa dagoen merkatuaren soberako ekoizteko indarrak suntsitzea. Hau da gakoa. Horrela egin zuen bere krisi handi guztietan. Enpresak ixteko beharra du jendeak ezin baitu kontsumitu hauetan ekoizten dena. Horrek milaka langabeziara eta aldi berean are gutxiago eros ahal izatera eramaten ditu. Bestetik, langabezia masiboak soldatak beherantz joatea bultzatzen du, lanpostu bat lortzeko lehia gero eta handiagoa baita. Honen ondorioz, krisiaren eragina sufritu ez duten sektore enpresarialak egoeraz baliatzen dira eta beren indarrak elkartzen dituzte iraganeko lan eskubideak suntsitzeko, horrela ikaragarrizko irabaziak eskuratuz.   

 
Bestetik, Estatuak eta PPren gobernuak, boteretsuen zerbitzurako instrumentuak besterik ez direnak, neurriak onartzen dituzte altxor publikoko milaka milioi euro sektore finantzarioa salbatzera zuzen daitezen bermatzeko, eta bitartean bata bestearen atzetik murrizketa sozial basatiak onartzen dituzte. Hau da, gehiengoa galtzen ari garenean, gutxiengo bat, benetan agintzen duena, mendeko negozioa egiten ari da; horrelako kaotikoa eta basatia da sistema kapitalista. Krisiak denbora asko iraungo du oraindik, baina izango du bere amaiera. Baina, nolako ondorioekin? Langile klase belaunikatu batekin atera nahi du burgesiak atzeralditik. Horregatik, lan eskubideak, eskubide sozialak nahiz eskubide demokratikoak suntsitu nahi ditu. Eta ez dute egin nahi arrazoi moralengatik, pertsona gaiztoak direlako eta sufriaraztea gustatzen zaielako, baizik eta burgesiak, izan euskal herritarra, espainiarra edo europarra, mundu merkatuan lehiatu beharra daukalako. Eskubiderik gabeko langile klase batekin errazagoa da. Horregatik, burgesiarentzat ez dago mugarik langileak erasotzeko garaian. Geratzeko modu bakarra dago, eta hori klaseko borrokaren bitartez gizartea eraldatzen da.      

Borroka eraginkor, bateratuaren eta programa iraultzailearen garaia da

Ezagutzen ez genuen gogortasuna dute gaurko borrokek. Burgesiaren plan handiak atzera botatzeko ez da nahikoa iraganeko mobilizazio maila. Garai ezberdina da, borroka eraginkorragoa eskatzen dutena, Grezian ikusten ari garen bezala. Horregatik, sektore publikoko otsailaren 9ko 4 orduko greba, eta otsailaren 11 eta 25eko mobilizazioak, hasiera garrantzitsua dira indartsuagoa izan beharko duen borrokan. Konkretuki, beharrezkoa da greba orokor bat Euskal Herriko sektore publikoan, greba orokor baten lehen pauso bezala. Beharrezkoa da greba hauek sektore gehiago erakarri eta benetako errebolta sozialerako baldintzak sortuko lituzkeen greba, borroka eta mobilizazio berrien plan batekin uztartzea.


Honi lotuta, beharrezkoa da gazteen eta langileen antolakuntza maila handitzea. Murrizketek ehunka mila pertsonari eragiten diete. Horregatik, funtsezkoa da jendea greba eta mobilizazio handietan parte hartzera deitzeaz gain, herrietan eta hiri handietako auzoetan, fabriketan, enpresetan, ospitaleetan, ikastetxeetan, etab., batzar publikoak bultzatzea gertatzen ari denaz eta antolatu beharreko borrokaz eztabaidatzeko.   


Badugu indarra hau egiteko. Ikusi genuen aurreko greba orokorretan eta baita hauteskundeetako emaitzetan ere. Euskal Herriko herri eta hirien gehiengo bat ezker abertzaleak gobernatuta daudela baliatu behar dugu. Posizio instituzional horiek langileak eta gazteak errazago eta hobeto antolatzen lagunduko digute, zapalkuntza sozial eta nazionalaren aurkako borroka indartuz. Bere indarra geldiezina litzateke, eta eredugarri bihurtuko litzateke beste nazionalitateetako langile klasearentzat. Presio handia litzateke gainera CCOO eta UGTko agintarientzat, saltzen ari baitira beren oinarri sozialean dauden aldaketa nahi handiak, M15aren manifestazio handietan ikusi zen bezala. Hau da benetako aldaketa sozialak lortzera eraman gaitzakeen bide bakarra.   

-    Murrizketarik ez sektore publikoan eta gastu sozialetan. Herstura planik ez langile klasearen eta gazteriaren aurka. Lan erreformarik ez.
-    Krisia bere arduradunek ordain dezatela: Kapitalistek. Zergen gehikuntza sakona ondasun handiei, irabazi enpresarialei eta bankari!
-    Bankaren nazionalizazio langileen eta beren erakundeen kontrolpe demokratikoan
-    Enplegua salbatzeko, krisian dauden enpresen nazionalizazioa langileen  kontrolpean
 

Lortu pdf-n eta zabaldu zure inguruan:

http://www.scribd.com/doc/80824026/Murrizketa-sozialak

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.