Auzo pobreetan gazteen errebolta eman eta hilabete batzuetara, gazte-erreboltaren hazkunde berri batean aurkitu dira Euskal Herriko iparraldea eta Estatu frantziarra. Pasa den urteko udazkenean ikusi genuen behe-auzo frantziarretako gazte zanpatuen leherketa soziala langabeziaren, soldata baxuen, azpiegitura gabeziaren, miseriaren eta diskriminazioaren aurka. Errebolta hau egoeraren aldaketa esanguratsurik gabe bukatu zen. Berriro gazte unibertsitarioak Lehen Lan Kontratua delakoaren (CPE) aurka altxatu dira, gazteak kalera botatzea erraztuko lukeen planaren kontra. Auzo pobreetan gazteen errebolta eman eta hilabete batzuetara, gazte-erreboltaren hazkunde berri batean aurkitu dira Euskal Herriko iparraldea eta Estatu frantziarra. Pasa den urteko udazkenean ikusi genuen behe-auzo frantziarretako gazte zanpatuen leherketa soziala langabeziaren, soldata baxuen, azpiegitura gabeziaren, miseriaren eta diskriminazioaren aurka. Errebolta hau egoeraren aldaketa esanguratsurik gabe bukatu zen. Berriro gazte unibertsitarioak Lehen Lan Kontratua delakoaren (CPE) aurka altxatu dira, gazteak kalera botatzea erraztuko lukeen planaren kontra.

Euskal Herriko iparraldean eta Estatu Frantziarreko kaleetan manifestatu diren gazteek desberdintasun garrantzitsuak dituzte 1968an borrokatu zirenekin. Gaur, asko, gehiengoa ez bada, ikasketak ordaintzeko lana egitera behartuak dauden unibertsitarioak dira. Manifestazioetan parte hartutako ikasle askok lanpostu bat dute eta sarritan enplegu txarrenak: janari azkarreko jatetxeak, garbiketa enpresak... Askok esperientziagatik dakite zer den zapalduta egotea. Baina enplegu hauek aldi baterakoak zirela ematen zutenez, asko prest zeuden lan baldintza txarrak jasateko. Gobernuak bere enplegu plan berria iragarri zuenean, beren ikasketak amaitzean, lan baldintza txar berdinei aurre egin beharko zietela konturatu ziren ikasleak (errealitatean langile klasearen zati dena).  Aldi baterako kontratuak, lan jardunaldi malguak eta enpresarien ekintza arbitrarioak eskaintzen zaizkie bizi osorako. Gazteek eta langileek ezin dute hau onartu. Ikasleen mugimendu honek lan zentruetan hazitzen doan zapalkuntzan du oinarri. Gazteak eta langileak beren sindikatuekin elkartu dira eskuineko gobernua plan hori kentzera behartzeko. Mugimenduaren indarrarengatik bakarrik, Euskal Herriko iparraldeko eta Estatu frantziarreko ezkerrarentzat bultzada handia izango da borrokatzearen eta antolatzearen beharra ikasgai bihurtuko baita.

 

Behe-auzoetako errebolta

2005aren bukaeran Estatu frantziarreko behe-auzoetan gertatutakoaren atzean, Euskal Herrira ere iritsi zen, langabezian eta baztertuta dauden gazteen leherketa sozialaren protesta dago. Leherketa hau mezu bat zen, nahiz eta distortsionatua izan, gobernuaren politika antisozialaren aurka. Langabetuak erasotzen eta hezkuntza publikoa baztertzen ari da gobernu frantziarra, batez ere etorkinen auzoetan eta dagoeneko ez da jasangarria. 

Leherketa sozial honi aurre egiteko, polizia errepresiboa bidaltzeaz gain, gobernuak erreakzioaren latigoa erabili zuen langile klasea eta gazteriaren aurka. Langileen auzoetan hezkuntza eta ikastetxeak hobetu beharrean, ganorazko hezkuntza bat bukatzea elite txiki batentzat gordeta dagoen Estatu batean, gobernuak lege bat onartu zuen hamalau urteko aprendizak legeztatuz eta hamabost urteko gazteentzat gaueko lana legeztatuz. Honekin, gobernu frantziarrak Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik langile klaseak oinarrizkotzat jotzen zuen eskubidearekin bukatu du, hezkuntza askea eta hamasei urterarte derrigorrezkoa zen eskubidearekin.

Hala ere, hau ez zen nahikoa izan Villepinen gobernu kontserbadorearentzat eta babesten duen klasearentzat, burgesiarentzat. Urte honetako urtarrilaren erdialdean, enpresarien gozamenerako, Villepinek Lehen Lan Kontratua aurkeztu zuen, gazte langabetuak harrapatzeko tresna besterik ez dena eta enpresariei askatasuna emango diena langile gazteen lan baldintzak zehazteko. Kontratu hau MEDEFentzako (patronal frantziarra) opari bat da, enpresariei 26 urte baino gutxiago dituzten langile berriak edozein unetan kalera botatzeko aukera emango diena eta inongo arrazoirik gabe gainera bi urteko proba epealdian.

 

Lanbideratzeko Kontratuaren mamua

Lehen Lan Kontratu honen itzalean Balladurren (orduan lehen ministroa) gobernuak orain dela 12 urte aurkeztu zuen Lanbideratzeko Kontratuaren mamua dago. Kontratu honek gazteentzako gutxieneko soldata bereizi bat bilatzen zuen. Langileen eta gazteen mobilizazioen presiopean Balladurrek proposamena erretiratu behar izan zuen.
Urte askotan, enpresariek onartu egin behar izan dute 14 urteko gazteak ikastetxeetan egotea eta ezin izan dituzte erabili lan esku merke bezala zapalduak izateko. Dagoeneko enpresariek ezin dizkie langileei kontzesioak egin eta edozein konkista sozialekin bukatzeko prest daude, XX. mendearen erditik aurrera borrokaren bitartez irabazitako konkista sozialekin hain zuzen.

Ikasleen sindikatuen eta gazte erakundeen erreakzioa berehalakoa izan zen gobernuak Lehen Lan Kontratua iragarri zuenean. Azkar atera ziren grebara, irakasleekin eta langile mugimenduarekin elkartuta, 1994ean Balladurren kontratuaren aurka eta pasa den urtean hezkuntzarekin erlazionatuta zegoen Fillon legearen aurka bezala. Barealdian eta geldo geratzetik urrun mugimenduak ulertu du gobernu frantziarraren promesak kezko estalkiak direla eta badakite Lehen Lan Kontratuaren moduko planak etorkizunean langile klase osora zabaltzea izango duela helburu burgesiak, horregatik babesten dituzte langile gazteak eta ikasleak. Tradizionalki eskuineko erreformistak diren sindikatuek ere, horien artean Force Ouvriere (FO), mobilizazioak eta grebak antolatu dituzte gobernuaren kontratu berriaren aurka.

Beste behin, eta hau garrantzitsua da ikuspuntu marxista batetik, ikasleen sindikatuek beren aldarrikapenak langile mugimenduarenarekin uztartu dituzte, eta jarrera honek klasearen zati handi baten babesa bermatu du gazteriaren eta langileriaren aurkako enplegu planari aurre egiterakoan. 

 

Langile klasearen garaipena eta etorkizuneko borrokak

Villepinek atzera bota behar izan du plana mobilizazioen ondorioz, ikasleek eta langileek egundoko ikasgaia eman diote Europa osoari. Non daude borrokarekin ere ezer ez dela lortzen esaten dutenak? Beti izan dira langile klasearen borroka modu eraginkorrenak mobilizazioa eta grebak. Ikasleen eta langileen sindikatuak elkartu egin dira. Ikuspuntu marxista batetik, baikortasunarekin begiratu behar dugu gazteen, ikasleen eta langileen batasuna borrokan. Baina konkista sozialen aurkako borroka bukatzetik urrun dago.

Aurrerapauso bat izan da kapitalismoaren eta ugazaba burgesen aurka baina langile klasearen konkista sozialak ezin dira mantendu sistema kapitalista krisian dagoen garaietan. Gure konkistak mantentzeko modu bakarra bankuak eta ekonomiaren palanka garrantzitsuenak gaur egungo jabeari, burgesiari,  hatzaparretatik kentzea da eta sistemaren aberastasuna sortzen duen klasearen eskuetan jarri behar dira, klase hori langile klasea da. Sozialismoaren aldeko benetako borroka batek bakarrik berma ditzake konkista sozialak.

Etorkizunean Europa osoan antzeko mugimenduak ikustea ez da izango arraroa, baina Marxek esaten zuen bezala, kapitalismoa ez da bera bakarrik hilko eta burgesia beti saiatuko da sistema honen krisi organikoei irtenbidea bilatzen historian zehar erakutsi duen bezala. Beharrezkoa izango da Europako erakunde ezkertiar borrokalarienek marxismoaren ideiak aztertzea eta eztabaidatzea sistema kapitalista historiaren zakarrontzira botatzeko.

 

 

 

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.