(Hitzaldi kanpaina)

Krisia hasi zenetik, gazteriaren bizi baldintzen eta etorkizunaren aurkako erasoak geroz eta ugariagoak eta gogorragoak izan dira. PPk onartu nahi duen LOMCEa bera, frankismo garaiko eskola eredura itzultzea planteatzen duena, ahalik eta azkarren gehiengoa hezkuntzatik ateratzeko eta egungo "lan mundura" bideratzeko eginiko plan bat da. 

Besteak beste, errebalida frankistak berreskuratzea, haurtzarotik ildoak markatzea, euskararen aurka egitea, erlijioa ezartzea, etab. planteatzen du. Horri unibertsitate eta lanbide hezkuntzako tasen igoerak, beken dekretuak eta hezkuntzako murrizketak ere gehitzen zaizkio. Eraso hauek guztiek helburu argi bat dute: kalitatea ordain dezakeenaren eskura bakarrik dagoen hezkuntza eredu bat ezartzea. Gainerakook eskulan merkea izan behar badugu, lan prekarioekin eta miseriazko soldatekin; zergatik emango zaigu bada hezkuntza publiko on bat?

Lan munduan ere praktika kontratuak eta behin-behinekotasuna mugagabeki luzatu zituen konstituzio erreforma, errelebo kontratuak deuseztatzea, lanpostuak suntsitzea, etab. jasan ditugu. Gogor ikasi eta lan egiten bazen, gero kapitalismoak etorkizun hobe bat eskainiko zuen ideia hankaz gora erori da. Gazteria inoiz baino kualifikatuago dagoenean eta inoiz baino baliabide eta teknologia gehiago dagoenean, hori guztia deuseztatzea eta gazteak langabeziara kondenatzea da kapitalistei interesatzen zaiena, beren irabaziak handitzen jarraitzeko.

Horren aurren, gazteen belaunaldi berriak langileekin batera eraso hauen aurka eta sozialismoaren aldeko borroka iraultzailera batzea da bidea. Bide horretan, LOMCEaren aurkako borrokaren momentu erabakigarrian gaude. Balear Irletan edota estatu mailan ikasle eta irakasleek aurrera daramaten borrokarekin batera, funtsezkoa da urriaren 12ko manifestazioaren ondoren Euskal Herrian borroka honekin jarraitzea, elkartzea eta indartzea.

Honengatik guztiagatik, Euskal Herria Sozialista LOMCEaren eta gazteriak pairatzen dituen erasoen aurkako kanpaina zabaltzeko lanean dabil gaztetxeetan, auzo elkarteetan eta beste hainbat tokitan hitzaldiak antolatuz. Zuen gaztetxean, auzo elkartean, fabrikan, ikastetxean edo lokalean honelako hitzaldi bat antolatzeko eskaintza luzatzen dizuegu.

Besterik gabe, eskerrik asko eta zuen erantzunaren zain geratzen gara.

Harremanetan jartzeko:

Tel: 685720939             e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

www.euskalherriasozialista.net

 
Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.