90eko hamarkadaren hasieran, PNVko José Antonio Ardanzaren Jaurlaritzak British Telecom konpainia kontratatu zuen zuntz optikoko datuen komunikazio-sare bat eraikitzeko, Eusko Jaurlaritzako hainbat eraikin eta erakunderi interkomunikazio-zerbitzuak emateko: Ertzaintzari, ospitaleei, EITBri, unibertsitateei eta beste bulego batzuei. Ondoren, EAEko udalerri guztietara zabaltzen hasi zen zerbitzua. Handik gutxira, 1995ean, Euskaltel sortu zen diru publikoarekin. Inbertsioaren %40 Eusko Jaurlaritzatik eta Euskalnet telekomunikazioak kudeatzeko sozietate publikotik etorri zen, eta % 60 euskal aurrezki-kutxetatik (BBK, Kutxa eta Vital, ondoren Kutxabanken batu eta bankarizatu zirenak). Azkenik, zuntz optikoaren sare publikoa urteko 3,5 milioi euroren truke alokatu zioten Euskalteli, telekomunikazio zerbitzuak haren bidez erabiltzeko.
Euskaltel garatzeko aukera PPren eta EAJren arteko itunak ahalbidetu zuen, Aznarren eta Ardanza lehendakari ohiaren artekoa alegia. 1996an Aznarren inbestidura babesteko EAJak eskatu zion trukerako txanpon nagusia Euskaltelen operazioak baimentzea izan zen, Telefonicaren monopolioaren kaltetan.
Lehen urteetan, euskal eskuinak eta bere hedabide aliatuek Euskalteli euskal enpresa harro baten irudia eraiki zioten iragarkietan, txirrindulari taldearekin eta abar. EAJk eskuin espainolistaren ordezkari erreakzionarioena babesten zuen bitartean, propaganda mordoa atera zuen konpainia berriaren sorrera ekonomia mistoaren, subiranotasunaren, konpromiso sozialaren, garapen teknologikoaren eta merkatuko "lehiakortasunaren" diskurtsoetan biltzeko.
Euskaltelen ondorengo garapenak, Estatu Batuetako finantza-monopolioek erabat xurgatzeko zorian dagoenean, eta ezin argiago erakusten dute EAJren izaera burgesa eta bere diskurtso nazionalistaren interesak eta benetako izaera.
Aberastasun publikoa monopolio kapitalistei entregatzeko prozesu jarraia
Euskaltelen sarea diru publikoarekin ezarri bezain laster, Eusko Jaurlaritzak kapital pribatuak aurkitu zituen konpainiaren akziodunak izateko. Oraingoz, indarrean zegoen Eusko Jaurlaritzak eta aurrezki-kutxek Euskaltelen akzioen % 51ri eutsi behar zioten printzipioa, konpainiaren gaineko kontrol publikoa bermatzeko (Bañuelos, 2019). Horrela beraz, Endesa, Mondragon Taldea eta Iberdrola akziodun bihurtu ziren.
1999an, legegintzaldia amaitu eta hilabete batzuetara, Jose Antonio Ardanza Euskalteleko presidente izatera pasa zen, EAJren beste koadro baten ordez, Jose Luis Larrea, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua izan ondoren Ibermatica teknologia-enpresako presidente bihurtu zena. Aipatu behar da, 2011n Ibermaticari Euskaltelen kudeaketa administratiboaren eta bezeroarentzako arretaren zerbitzua eman zitzaiola, ordura arte Bai Esan azpikontratak eramaten zuena 113 langilerekin. Prozesu horretan, Ibermaticak, oraindik ere Larrea EAJko sailburu ohiaren agindupean, borondatezko baja sinatzera eta antzinatasunari uko egitera behartu zituen langileak, "enpresaren ondorengotza" horretan lanpostua mantendu nahi bazuten (ELA, 2011).
Ardanza buru zela, Euskaltelek merkataritza-gatazka bat izan zuen garai hartan bazkide operatibo zuen France Telecom-Orangekin. 220 milioi euroko kalte-ordaina eman behar izan zion 2010-2011 artean (Álvarez, 2015). Horrek konpainiaren finantzak egoera ahulean utzi zituen eta beraz, kapital pribatu gehiago sartzea bultzatu zen. Gatazka horretan zehar, Euskalteleko presidente gisa, Ardanzak berak uko egin zion Eusko Legebiltzarreko Industria Batzordean azalpenak emateari esanaz, besteak beste, kapital publikoaren presentzia konpainian % 7koa zela (El País, 2007). Enpresa partikularren arteko auzia zela argudiatu zuen, albo batera utziz xehetasun txiki bat: Euskaltel baliabide publikoekin sortzea erabaki zuen lehendakari ohiak berak zuzentzen zuela.
Ardanzak Euskaltelen duen rolak oso ondo adierazten du Leninek duela 100 urte baino gehiago ohartarazi zuena eta gaur egun "ate birakari" gisa ezagutzen duguna: "Bankuen eta industriaren arteko 'batasun pertsonala' sozietate batzuek eta besteek Gobernuarekin duten 'batasun pertsonalarekin' osatzen da, 'pertsonaia ospetsuak' eta 'funtzionario ohiak' kontratatuz (Lenin, 2007, PP. 40-41).
EAJk eta PSEk atea irekitzen diote nazioarteko finantza oligarkiari
2012an, Endesak eta Mondragon Taldeak Euskaltelen akziodun izateari utzi zioten, Iberdrolak partaidetza % 2ra jaitsi zuen, Kutxabankek partaidetza % 68tik % 49ra mugatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak akzio guztiak saldu zituen. Hori guztia, atzerriko bi inbertsio-funts sartzeko egin zen: Trilantic eta Investindustrial. Funts horiek akzioen %49,1 eskuratu zuten. Bi funtsak Lehman Brothers kapital espekulatibo eta parasitarioaren erraldoietako baten exekutibo ohienak ziren, 2007ko AEBko hipoteken krisiaren erdigunean egon zena (Álvarez, 2015).
Era berean, udako oporraldian, Eusko Legebiltzarrak, PP, EAJ eta PSEren adostasunrekin, baimena eman zion Patxi Lopezen gobernuari zuntz optikoko telekomunikazio-sarearen zatirik handiena (lehen esan dugun bezala, funts publikoekin eraiki zen sare hori) Euskalteli saltzeko, hura erakargarriagoa eta errentagarriagoa izan zedin finantza-merkatuarentzat eta, horrela, etorkizunean, haren pribatizazio osoa sendotu ahal izateko. Telekomunikazioen sare publikoaren salmentak 68 milioi euro ekarri zizkion Eusko Jaurlaritzari, eta konpainiaren beraren akzioak erosiz ordaindu ziren. Beraz, Eusko Jaurlaritzak akzioen %15 berreskuratuko zituen, baina baldintza izan zen transakzioa egin eta berehala Eusko Jaurlaritzak bere akzioen zati handi bat berriro saltzea, % 5etik behera geratu arte (EITB, 2012). Hau da, Eusko Jaurlaritzak erraztasun guztiak eman zituen “kablearen” azpiegitura pribatizatzeko, finantza kapitalak berehala ordaindu beharrik izan gabe, eta horrela enpresaren balantzean eraginik izan gabe.
Hurrengo urtean, 2013ko abenduan, segituan hasi zen finantza-kapitala presionatzen Euskalteleko langileen aurka, eta iragarri zen "sistemen batasuna" azpikontratatuko zela 250 langilerekin batera eta gutxienez 40 langilek lanpostuak galduko zituztela; horrek 9 milioi aurreztuko zizkion enpresari ekoizpen-kostuetan (EITB, 2013a). Era berean, aurrezki-plan bat iragarri zen azpikontratatutako enpresek emandako zerbitzuak ordaintzeko aurrekontua % 20 murrizteko, eta horrek 600 langileri baino gehiagori eragiten zien, lan bera egin beharko baitzuten soldata eta prestazio gutxiagorekin. Horren aurrean, abenduaren 16an langileak grebara egin zuten.
Mario Fernandezek, Kutxabankeko presidenteak, horren harira esan zuen Euskaltelek lehiakortasunean ahalik eta gehien "hobetu" behar zuela eta “esternalizatzea mundu guztiak egiten duen zerbait dela” eta “lan jakin batzuk merkeagoak direla beste bati enkargatuta" (EITB, 2013b). Jakin badakigu, agente horiek aipatzen duten "lehiakortasuna" kapitalaren gainbalioa handitzea dela, kasu honetan, langileen lan-baldintzak okertzearen bidez. Bada, greba deitu zuen sindikatuak, ELAk, adierazi zuenez, 2008-2012 aldian Euskaltelek 179 milioi euroko irabaziak izan zituen eta ez zen galerarik izan (ELA, 2013). Gogoratu beharrekoa da, Fernandezek berak Kutxabanken kontura legez kanpoko soldata ordaintzea baimendu zuela PSEko Mikel Cabiecesentzat (Espainiako Gobernuak Euskadin zuen ordezkaria ). Cabiecesek ez zuen inoiz lanik egin bankuan, baina ia hiru urtez 243.592 euro ordaindu zizkioten. 2017an, kasu honengatik, biei 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zieten (Europa Press, 2017).
Euskaltelen burtsarako irteera: pelotazo espekulatiboa oligarkiarentzat, milioika eurotako sariak zuzendarientzat eta prekaritatea langileentzat
Euskaltelen jabe bihurtu zen finantza oligarkiaren kolpe gogorrena 2015ean etorri zen. 2014 amaieran eta 2015 hasieran, konpainiako langileak % 31 murriztu ziren, eta 143 langile esternalizatu ziren ZTE konpainia txinatarraren bidez (ELA, 2014), beste "zerbitzu" batzuez gain. Bi hilabete geroago, Euskaltel Burtsara aterako zela iragarri zen. Irekiera honetan, Estatu Batuetako bi inbertsio funtsek, Trilanticek eta Investindustrialek, 640 milioiren truke saldu zituzten akzioak (%49), inbertitu zutenaren hirukoitza irabaziz (2012an 200 milioiretan erosi zuten partaidetza). Une horretan, Euskaltelen balioa 1.100 eta 1.400 milioi euro artean kalulatzen zen, eta Kutxabankek ere bere partaidetzaren (% 49) zati bat saltzea erabaki zuen, akzioen % 30,1a mantenduz.
Espekulazio festa horretan, eskandalu handia izan zen Euskalteleko 25 goi exekutibok 44,34 milioi euroko bonusak poltsikoratu izana. Administrazio-kontseiluak hilabete batzuk lehenago onartu zuen "pizgarrien plan" baten ondorioa zen. Plan horren bidez, konpainiaren beraren mailegu batekin, 25 goi-exekutiboek, tartean Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak, akziodunen partaidetza eskuratzen zuten 3,43 milioiko inbertsioarekin. Hilabete batzuk geroago ibertsio horren balioa 13 aldiz biderkatu zen eta 44, 3 milioi balio zituen (El confidencial, 2015).
Eskandaluaren eraginak presionatuta EAJk zuzendariei bonusaren neurria "itsusitu" zien, "ez baitzen euskal enpresa baten etikakoa" (el País, 2015; NAIZ, 2021), eta 25 exekutiboei eskatu zien irabaziak Euskaltelen akzioan erostean inbertitzeko, enpresak "euskal errotzea" izaten jarrai zezan. Egia esan, ez zegoen inolako arazo moralik EAJrentzat. Bonusa akzioetan inbertitzeak are gehiago aberastuko zituen exekutiboak, hurrengo urteetan diru gehiagoan salduko zituzten, hala interesatzen bazitzaien.
Geroago, 2017an, Euskaltelek Telecable konpainia asturiarra erosi zuen eta erosketa akzioen %16a Zegonari (Londresen kotizatzen duen inbertsio funts handi bati) emanez ordaindu zuen. Berriro ere langileak erasotzen dira eta 100 lanpostu azpikontratatzeaz hitz egiten da, langileen antzinatasuna desagerraraziz besteak beste (LAB, 2018).
Erabateko entregatzea: MasMovilen EEPa
Azkenik, 2021eko martxoaren 28an MásMóvil taldeak "lagunarteko EEP" bat (OPA gazteleraz) kaleratu zuen Euskaltelen akzioen %100 erosteko. Inbertsio talde hau 3 inbertsio funts anglo-estatubatuarrek osatzen dute, KKR, Cinven eta Providence (Expansión, 2020) eta MásMóvil markaren bidez Yoigo, MásMóvil, Pepephone, Llamaya, Lebara, Lycamobile, Hits Mobile eta Guuk telekomunikazio konpainien jabe dira. MásMóvil Espainiako Estatuan dagoen telekomunikazio monopolio handienetako bat da, Telefónica, Vodafone eta Orangerekin lehian. Euskaltelengatik ordaindu dezakeen prezioa 2 mila milioi euro ingurukoa da, eta salmentak akziodunen % 52ren onespena izan behar du. Jada badu babes hori, zeren Kutxabankek, Zegonak eta Alba Europek baiezkoa esan baitute. Operazio honekin, MásMovilek Euskaltel burtsatik atera nahi du, Estatu espainiarreko iparraldean duen monopolioa sendotzeko, eta, aldi berean, finantza muskulu erakustaldia egiteko (NAIZ, 2021a).
Bestalde, Euskaltelen salerosketa hitzartu ondoren, zuzendariek 27 milioi euroko bonoa jasoko dute (NAIZ, 2021b). Beraz, 2015eko uztailetik, Euskaltelek 70 milioi euro baino gehiago banatu zituen bere zuzendaritza exekutiboaren artean, finantza operazio garrantzitsuenetan. Azken hiru urteetan konpainiak 150 milioi baino gehiagoko irabaziak utzi dizkie akziodunei (El Mundo, 2021). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Euskaltel lizitazioen bidez "koipeztatu" du, izan ere, 2017az geroztik gutxienez bere sailek 69 milioi euro ordaindu dizkiote enpresari zerbitzu eta hornidura kontratu ezberdinen truke (Cancela & Virizuela, 2021, Parr. Or.).
Hala, oligarkia hori ederki aberasten den bitartean, joan den hilean Euskalteleko zuzendaritzak ukatu egin zuen 320 langileri hilean 95 euro gehiago ematea. Soldata igoeraren eskaera xume hau ez zen urteko 266.000 eurora iritsiko, eta bi urtez soldatak izoztuta egon ondoren eta langileek pandemiarekin egin behar izan duten aparteko ahaleginaren ondoren eskatzen da (Público, 2021). Azkenik, eta EAJk zuzendariei eskatzen zien "euskal errotzearen" adibide gisa, Euskalteleko presidente ohia den Alberto Garcia Erauzkinek, 2015ean bere bonoa (8 milioi) inbertitu zuenak, salmenta gauzatu ondoren milioi bat euro baino gehiagoko irabazia jaso ahal izango duela inbertitutakoaren gainetik (El Mundo, 2021).
EAJ eta oposizioa
Ikusi dugunez, EAJk ez zuen inolako eskrupulurik izan Aznar eta PP boterera igotzeko, trukean diru publikoa arpilatzeko eta 15 urtez etengabe ustelkerian aritzeko. Gaur egun edozein herrialderen garapenean funtsezkotzat jotzen den azpiegitura nazioarteko kapital finantzarioari eman dio. Aldi berean, langileen lan-baldintzak etengabe okertu dira.
Euskaltelen historiak argi erakusten du EAJk nola kudeatzen duen hainbeste aldarrikatzen duen autogobernua. Horrela izan da eskua sartu ahal izan duen guztian, eta ustelkeria kasuen zerrenda luzeak aski frogatzen du. EAJren izaera burgesa lehen mailakoa da eta kapitalaren pisu astunentzat gobernatzen du. Alderdi honek ez du ezer "aurrerakoi" edo "demokratikotik". Oinarrizko gaietan PP, Ciudadanos edo Vox bezain eskuina da.
Ezker parlamentarioko buruzagiek beste alde batera begiratzen dute ageriko errealitate horren aurrean, eta EAJri akordioak lortzeko eskua luzatzearen akatsa egiten dute, bai aurrekontuekin edo Elkarrekin Podemos pandemiaren aurkako legearekin, bai EH Bilduk subiranotasunaren aldeko gutxieneko akordio bat egiteko proposamenekin edo Europako Funtsak Madrilen elkarrekin defendatzeko gonbidapenarekin. Horrelako jokabidearekin lortzen den gauza bakarra ezkerra desmobilizatzea eta EAJk bere hauteskunde-oinarria zabaltzea da.
Langileek jasan dituzten kolpeen ondorioz hainbat borroka izan dituzten arren, sindikatu nagusien eta ezkerreko alderdi nagusien erantzuna ez da izan borroka indartsu bat ematea, langileen borroka zabalduz eta kaleetan herritar guztiei dei eginaz mobilizazio sendoak eginez, EAJri aurre egin eta geldiarazteko.
Euskaltel, telekomunikazio azpiegitura osoa eta Kutxabank bera kalte-ordainik gabe desjabetzea guztiz justifikatuta dago. Eta beharrezkoa da baliabide horiek gehiengoaren premien zerbitzura jartzeko eta lanpostuak babesteko. Hori da Ezker Iraultzailetik defendatzen dugun aukera.
Bibliografía
Álvarez, M. (2015, junio 1). Euskaltel, del pacto entre Ibarretxe y Mayor Oreja a más que triplicar su valor | El Diario Vasco. El Diario Vasco. https://www.diariovasco.com/economia/201507/01/euskaltel-pacto-entre-ibarretxe-20150628005357-v.html?ref=https:%2F%2Fes.wikipedia.org%2F
Andueza, I. R. (2021, marzo 29). Euskaltel, del pacto del PNV con Aznar en 1996 a la integración en MásMóvil de 2021. ElDiario.es. https://www.eldiario.es/euskadi/pacto-aznar-1996-opa-2021-recorrido-historia-euskaltel_1_7359791.html
Bañuelos, O. (2019, noviembre 5). La historia de Euskaltel: De pública y vasca a privada y extranjera. Nabarralde. https://nabarralde.eus/es/la-historia-de-euskaltel-de-publica-y-vasca-a-privada-y-extranjera/
Cancela, E., & Virizuela, M. (2021, marzo 31). Euskaltel o el agotamiento del modelo económico vasco. www.elsaltodiario.com. https://www.elsaltodiario.com/empresas-telecomunicaciones/euskaltel-agotamiento-modelo-economico-vasco
EITB. (2012, agosto 13). El Gobierno Vasco podrá vender a Euskaltel parte de la red. EITB Radio Televisión Pública Vasca. https://www.eitb.eus/es/noticias/economia/detalle/938497/venta-gobierno-vasco-euskaltel--autorizan-venta-parte-red/
EITB. (2013a, diciembre 5). Convocan tres días de huelga en Euskaltel ante los posibles despidos [Periodismo]. EITB Radio Televisión Pública Vasca. https://www.eitb.eus/es/noticias/economia/detalle/1809960/despidos-euskaltel--convocan-tres-dias-huelga-despidos/
EITB. (2013b, diciembre 16). ELA cifra en un 85-90% el seguimiento de la huelga en Euskaltel. EITB Radio Televisión Pública Vasca. https://www.eitb.eus/es/noticias/economia/crisis-economica/detalle/1837684/huelga-euskaltel--altisimo-seguimiento-primer-dia-paro/
El confidencial. (2015, junio 26). Solución vasca: Los directivos de Euskaltel acatan la orden del PNV sobre los bonus. El Confidencial. https://www.elconfidencial.com/empresas/2015-06-26/solucion-a-la-vasca-los-directivos-de-esukaltel-acatan-la-orden-del-pnv-sobre-los-bonus_903588/
El Mundo. (2021, abril 6). La doble cara de Euskaltel: 65 millones en bonus para sus directivos y recortes del 25% a sus 320 empleados. ELMUNDO. https://www.elmundo.es/pais-vasco/2021/04/06/606c9efafdddff58708b45b6.html
El País. (2015, junio 25). Urkullu insta a la cúpula de Euskaltel a reinvertir sus bonus. El País. https://elpais.com/economia/2015/06/25/actualidad/1435264578_924997.html
El País, G. (2007, febrero 22). Ardanza rechaza explicar en la Cámara el conflicto entre Euskaltel y Orange. El País. https://elpais.com/diario/2007/02/23/paisvasco/1172263207_850215.html
ELA. (2011, junio 21). Bai Esan pretende despedir a 113 trabajadoras [Sindical]. ELA Euskal Sindikatua. https://www.ela.eus/es/noticias/bai-esan-pretende-despedir-a-113-trabajadoras
ELA. (2013, diciembre 5). Convocadas 3 jornadas de huelga en Euskaltel contra los despidos y recortes [Sindical]. ELA Euskal Sindikatua. https://www.ela.eus/es/noticias/convocadas-3-dias-de-huelga-en-euskaltel-contra-los-despidos-y-recortes
ELA. (2014, noviembre 18). Subcontratar 143 empleos afianza el desmantelamiento de Euskaltel [Sindical]. ELA Euskal Sindikatua. https://www.ela.eus/es/noticias/subcontratar-143-empleos-afianza-el-desmantelamiento-de-euskaltel
ELA. (2019, abril 15). Euskaltel, nuevo paso en el proceso de privatización, pérdida de control público y desarraigo [Sindical]. ELA Euskal Sindikatua. https://www.ela.eus/es/gabinete-de-estudios/noticias/hipotecar-la-vida-por-la-vivienda/euskaltel-nuevo-paso-en-el-proceso-de-privatizacion-perdida-de-control-publico-y-desarraigo
eldiarionorte.es. (2015, junio 20). Erauzkin y una veintena de directivos de Euskaltel se embolsarán 44,34 millones por la salida a bolsa. ElDiario.es. https://www.eldiario.es/euskadi/euskadi/directivos-euskaltel-embolsaran-pelotazo-salida-a-bolsa_1_2609513.html
eldiarionorte.es. (2019, abril 9). La británica Zegona toma el control de Euskaltel y anuncia cambios en la gestión. ElDiario.es. https://www.eldiario.es/euskadi/euskadi/britanica-zegona-control-euskaltel-accionista_1_1609306.html
Europa Press. (2017, marzo 20). El expresidente de Kutxaban, condenado a seis meses por pagos irregulares. Público. https://www.publico.es/economia/apropiacion-indebida-expresidente-kutxaban-condenado.html
Expansión. (2020, noviembre 4). KKR, Cinven y Providence se hacen con el 99,32% de MásMóvil antes de su exclusión bursátil. EXPANSION. https://www.expansion.com/empresas/tecnologia/2020/11/04/5fa2a39ae5fdead5568b4589.html
LAB. (2018, marzo 27). Hemos denunciado que 100 puestos de trabajo están en riesgo en Euskaltel | LAB SINDIKATUA [Sindical]. LAB. https://www.lab.eus/es/hemos-denunciado-que-100-puestos-de-trabajo-estan-en-riesgo-en-euskaltel/
Lenin, V. I. (2007). El imperialismo, fase superior del capitalismo (1.a ed.). Fundación Federico Engels. http://books.google.it/books?id=pe7gAAAAMAAJ
NAIZ. (2021a, marzo 28). MásMóvil se hará con Euskaltel tras lanzar una OPA sobre el 100% de sus acciones. naiz: https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210328/masmovil-se-hara-con-euskaltel-tras-lanzar-una-opa-sobre-el-100-de-sus-acciones
NAIZ. (2021b, marzo 30). La cúpula directiva de Euskaltel se llevará casi 27 millones de euros en bonus por la venta. naiz: https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210330/la-cupula-directiva-de-euskaltel-se-llevara-casi-27-millones-de-euros-por-la-venta
NAIZ, T. G. D. (2021, marzo 31). Erkoreka alega que Euskaltel era demasiado pequeña y se inhibe ante el bonus millonario. naiz: https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210331/erkoreka-alega-que-euskaltel-era-demasiado-pequena-y-se-inhibe-ante-el-bonus-millonario
Público. (2021, abril 6). Derechos laborales: CCOO denuncia la congelación de salarios en Euskaltel mientras los directivos se embolsan 26 millones por la OPA |
Público. https://www.publico.es/economia/derechos-laborales-ccoo-denuncia-congelacion-salarios-euskaltel-directivos-embolsan-26-millones-opa.html
Vasco, P. (2012, julio 26). El Parlamento vasco dará luz verde a la venta de la red de Euskaltel. El Correo. https://www.elcorreo.com/vizcaya/20120726/economia/euskaltel-201207261619.html