Atzerapausorik ez! Irabazteko indarra dago!

Gasteizko Mercedes Benzeko langileak borroka eredugarria ematen ari dira patronalaren ofentsibaren aurrean. Enpresako zuzendaritzak, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta, langileak are gehiago estutzen saiatu da, seigarren gaua sartuz eta soldatak KPIaren igoeraren arabera eguneratzeari uko eginez, inflazioa %10,2ra iristen denean.

Egoera horren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, Batzordean gutxiengoan, sei greba egun deitu dituzte dagoeneko, erabateko arrakastarekin. Ekoizpena erabat gelditu da greba egunetan, langileen borrokarako borondate irmoa erakutsiz. Une honetan, beste hiru greba egun daude deituta, hain zuzen, enpresak langileen aldarrikapenak onartzeari uko egiten diolako.

Borrokak aurrera jarraitzen du enpresaren zuzendaritzaren mehatxuak tarteko, grebaren aurkako komunikabideen kanpaina basatiaren gainetik, greba desaktibatzeko EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren ahalegin desesperatuei aurre eginez. UGT eta CCOOko buruzagien jarrera penagarriari ere aurre egin diote, gatazka desaktibatzeko enpresaren eskutik etengabe maniobratzen aritu baitira, Asanbladako langileek demokratikoki bozkatutako grebei eta mobilizazioei boikota eginez.

Mercedeseko egoera ez da salbuespena Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean gertatzen ari denaren aurrean, duela gutxi metalak Kantabrian egindako greba eredugarriarekin ikusi dugun bezala. Patronala erasora doa erabat. Soldata igoera ezdeusak planteatzen ari da, langile klasearentzako erosteko ahalmenaren galera izugarria ezarriz. Berriro ere eurek eragindako krisia ordaintzea nahi dute, mozkin errekorrak lortzen ari diren bitartean.

Mercedesekoa bezalako langile borrokak eredu eta erreferentzia dira Euskal Herri osoko eta Espainiako Estatuko langile klasearentzat, eta horrexegatik kriminalizatzen edo isilarazten dituzte komunikabideek. Sindikalismo demokratikoa, klasekoa eta borrokalaria behar dugunaren adibide dira, UGTko eta CCOOko buruzagien bake sozialeko politika negargarriarekin hausteko beharrarena. Behean sinatzen dugun sindikalista eta ekintzaileok elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Mercedeseko langileei. Zuen borrokak markatzen du zein den bidea!

Klikatu hemen manifestua sinatzeko

Manifestua sinatu dutenak

Xaquín García Sinde, Javier Losada Martínez y Vicente Ferrer Casal, Navantia Ferrol ontziolako empresa batzordeko kideak, CGT  |  Carmen Sixto Beceiro y Benito Segade, Navantia Ferrol ontziolako CGT sail sindikaleko kideak  |  Coral Latorre Campos, Sindicato de Estudiantes idazkari orokorra  |  Ana García Rubio, Libres y Combativas bozeramailea |  Laura Luengo, Ikasle Sindikatuko bozeramailea  |  José Luis Cariñanos, Grupo Aernova, Enpresa batzordeko kidea ELA-STV  |  Jon Ander Sanz Calleja, ESK Mercedes-Gasteiz, Laudio |  Carlos Ponce Tejeiros, UGT Mercedes-Gasteiz, Castro-Urdiales (Cantabria)  |  Luis Cortegoso Fernández, CGT afiliatua, Ferrol  |  Erico Pose Varela, CCOO afiliatua, Pull&Bear langilea (Narón)  |   Salvador Aranda Martínez, CGT, SERMUNEGISA-Girona  |  Carlos Pineda, Luvatako empresa batzordeko presidentea CCOO, Guadalajara  |  Roberto Guerrero García, Esteban Albacete Fernández y Jonás Vega Ayerza, Bottcher Ibérica delegatu sindikalak, CCOO. Madrid  |  Daniel Reyes Molón, La Rosa ikastetxeko delegatu sindikala CCOO, Federación de Enseñanza CCOO, Madrid  |  Antonio García Sinde, Co.bas afiliatua, IKT sektorea. Madrid  |  Aitzol Arribillaga Berechinaga, CGT afiliatua |  Jesús Aranzegi, pentsionista LABeko afiliatua, Gipuzkoa  |  Antonio Soler, empresa batzordeko kidea, Co.bas, Madrileko Kiroletako Udal Institutoan  |  Felipe Boluda Cabrera, Sindicalistas de Baseko atal sinidkaleko idazkari nagusia Goya de El Corte Inglés Madrid  |  Adrián Naya Larios, empresa batzordeko kidea, de DXC-ES/FDS, Federación de Servicios CCOO, Coslada, Madrid  |  Alejandro García Iglesias, Starbucks La Finca, Pozuelo de Alarcón, CGT atal sindikaleko antolakuntza idazkaria Starbucks Madrid K.  |  Iban Sadaba Layana, empresa batzordeko lehendakaria CCOO, MediaMarkt Plaza Mayor, Málaga  |  Santiago Jiménez Torres, CCOO Industria afiliatua, Sevilla  |  Antonio Muñoz Avecilla, UTE ELEMEC, Navantia-Puerto Real ontziolako empresa laguntzaileko langilea, Cadizeko Badiako ekintza sindikaleko arduraduna, CGT |  Manuel Vidal, IAC-FTC afiliatua, empresa batzordeko presidentea COMSA SERVICE, Tarragona  |  Ismael Pérez Segovia, IAC-FTC afiliatua, enpresa batzordeko kidea COMSA SERVICE, Tarragona  |  Nicolas Vettas, Fundació Pere Mata enpresa batzordeko presidentea, Tarragona  |  Xosé Lorenzo Puime, STR afiliatua, enpresa batzordeko kidea ACTIVAIS, Tarragona  |  Israel Sánchez Machota, enpresa batzordeko presidentea Imagina Media Audiovisual (Grupo Mediapro), CCOO, Madrid  | María Fuentes Sánchez, delegatua, Co.bas, Hospital Gregorio Marañón, Madrid  |  Beatriz de Diego Allende, Manuel Franco Álvaro y Carmen Turrero Jaro, Pentsioen Sistema Publikoaren Defentsa koordinadorako kideak Madrid  |  Rui Pérez González, CIG afiliatua, irakaslea IES Blanco Amor, Ourense  |  Fernando Setién Peloche, CCOO afiliatua |  Vicent Sala Enguix, USTEC afiliatua, irakaslea IES Provençana, Hospitalet de Llobregat, Barcelona  |  Teresa Prados Delgado, Lliures i Combatives bozeramailea Barcelona  |  Antonio Daniel Pino, CCOO afiliatua Junta de Andalucíako langilea, Sevilla  |  Gloria Carneiro Carneiro, CCOO afiliatua, Administrazio publikoa, Santiago de Compostela  |  Andrés González y Jaime Camejo, delegatu sindikalak, CGT, ICCS Málaga  |  Raúl Rivas Serrano, Co.bas afiliatua, Madrid  |  Lidia Fernández Saldaña, UGT, Madrid Digital langilea, Madrid  |  Antonio Condes López, CCOO afiliatua, Madrid Hospedaje langilea, Federación de Servicios Madrid  |  José María Fernández Menéndez, FSP-UGT afiliatua, Ayuntamiento de Parla Madrid  |  José Luis Ruiz Valdepeñas Moreno, FSP-UGT afiliatua, Ayuntamiento de Parla, Madrid  |  David Parrilla Bejerano, CCOO afiliatua, langilea Junta de Castilla-La Mancha, Toledo  |  Luis Jesús de las Olivas Recio, Izquierda Revolucionaria pentsionista, Madrid  |  Aida Díaz Núñez, CCOO afiliatua, Madrid  |  Miguel Ángel Reyes Molón, CCOO afiliatua, Madrid  |  Jesús Serrano García, Co.bas Sektore Publikoko batzordeko kidea, Madrid  |  Carlos Rodríguez, STAS afiliatua, hezkuntza teknikari laguntzailea, Guadalajara  |  José María Gil, Progalsako empresa batzordeko presidente ohia, Guadalajara  |  Enrique Alejandre, pentsionista, CCOO afiliatua, Guadalajara  |  Sergio Simón, delegatua, Co.bas, GXO Guadalajara  |  Mariano River, CCOO afiliatua, langilea Ayuntamiento de Azuqueca de Henares, Guadalajara  |  Felipe Palacios, DANOSA empresa batzordeko presidentea Co.bas, Guadalajara  |  Alejandro Fernández Fernández, CGT afiliatua, Correos, Salas-Asturias  |  Anahí López Cruz, CCOO afiliatua, langilea comercio minorista Asturias  |  Graciela Fernández Borrego, CCOO afiliatua, ñangilea Carrefour Los Fresnos, Gijón  |  Pilar Úbeda Fernández, CCOO afiliatua, Telefónica Móviles Madrid  |  Alicia Lucio León, CCOO afiliatua, Federación de Enseñanza Madrid  |  Manuel Odriozola Iruretagoyena, LAB  afiliatua eta Manipulados Araxes langilea, Grafikagintza, Gipuzkoa  |  Agustín Plaza, UGT Araba afiliatua |  Javier Plaza, UGT Araba afiliatua  |  Luisa Calvo, LAB afiliatua eta jubilatua |  Liborio Pro, UGT Araba afiliatua  |  Emilio Villarreal, UGT Araba afiliatua, jubilatua  |  Goyo Barrantes, UGT Araba afiliatua, jubilatua |  Pedro Abellán, Arabako langabetuen asanbladako presidentea  |  Eloy Val, Arabako langabetuen asanbladako kidea |  Marisol Polanco Javier, Organización Sindical Auxiliar en Domicilios afiliatua, Madrid  |  Tohil Delgado Conde, Sindicato del Colectivo de Maquinistas de Metro de Madrid, afiliatua  |  José López Bueno, Co.bas Sektore Publikoko Batzordeko kidea, Madrid  |  Laura Cuevas del Valle, CGT Irakaskuntza, Puerto Real  |  Javier Pereira Trujillo, CGT Equimansur, Navantia Puerto Real empresa laguntzailea  |  Antonio Ubago Callejón, Grupo Cacaolat empresa batzordeko kidea, CGT, Lliça d’Amunt, Barcelona  |  ... (zerrenda osoa webgunean)

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.