Patronalaren erasoaldiaren aurrean, mobilizazio sendora jo behar da!
Irailaren 19an, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa sinatu dute Arabako metalaren sektoreko patronalarekin hitzarmena sinatzeko. Aurreakordio hori oso urrun geratzen da sindikatuek ezarritako helburuetatik. Aurretik egindako greba egunek sektorea erabat geldiarazi zuten eta mahai gainean jarri zuten langileen borrokarako borondate eta indar izugarria. Sinadura hori, gainera, sektoreko patronala gogor kolpatzeko balioko zuten beste hiru greba egunen deialdiaren bezperan eman da.
Aurreakordioa sinatu duten sindikatuek diotenez, bertan langileen erosteko ahalmena bermatzen omen da datozen urteetarako. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da: proposatutako soldata igoerak dira %6,5 2022rako, %3 2023rako, %2,5 2024rako eta %2 2025erako. Hitzarmenak irauten duen lau urteetan soldata igoera %14koa izango da. Baina 2021eko eta 2022ko KPIaren igoera jada %17koa da!!! Gainera, igoera horiek ez dira aplikatzen langileen soldata errealetan, 2017ko tauletan baizik, eta, beraz, langileen zati handi batentzat ez dute eraginik izango. Jakina, 2022an %6,5 igotzea, patronalak eskaintzen zuen %3,5aren aldean, borrokaren emaitza da, baina oso urrun dago sektoreko langileen erosteko ahalmena bermatzetik. Eta hori guztia inflazioaren eta espekulazioaren ondorioz enpresarien etekinak markatik apartekoak diren testuinguruan.
Elikagaien eta erregaien prezio igoera izugarria den honetan, eta mugarik ez duela dirudien eta are gehiago okertu daitekeen inflazioaren espiral baten erdian gaudenean, 4 urterako soldata taulak sinatzea Damoklesen ezpata langileen buruan jartzearen parekoa da. Urtez urteko soldata akordioak eskatu behar ditugu, KPIa bermatuko dutenak eta gure poltsikoetan euro bat bera ere galtzea eragotziko dutenak. Patronalak 4 urteko akordioak sinatu nahi baditu, KPIaren igoera erabat bermatzen duela ziurtatuz egin dezala.
Lanaldiaren murrizketari edo subrogazioari dagokionez, sinatu dena iruzur hutsa da, lanaldiak Hego Euskal Herriko altuena izaten jarraitzen baitu eta kolektibo asko subrogaziotik kanpo utziko baitira. Azken batean, patronalaren interesen neurrira egindako akordioa da, eta ez du bermatzen, ezta gutxiago ere, sektorean izugarri hedatzen ari den prekarietatearekin amaitzea.
LABek eta CCOOk aurreakordio hori beren ordezkariekin batzarretan berresteko asmoa dute, akordioak eragingo dien sektoreko langile guztiei erabakitzeko aukera eman gabe. Grebetan gertatu zen bezala, une oro saihestu da sektoreko batzar orokorrak bultzatzea, borroka bidea erabakitzeko eta antolatzeko. Akats horrek, hasteko, indarrak ahultzen dizkigu, eta orain, metaleko langileen artean eztabaida irekia garatzea saihesteko erabiltzen da.
Ildo horretan, ELAk, aurreakordio horren aurkako jarrera zuzena agertu badu ere, kritikatzeaz eta errefusatzeaz gain, horren aurka egin behar du hitzetan zein ekintzetan. Aurkakotasunari gogor eusteko, aste honetarako aurreikusita zeuden 3 greba egunei eutsiko ziela adieraz zezakeen, Mercedesen CCOOren eta UGTren etengabeko maniobren aurrean egin zuten bezala. Bestalde, ezinbestekoa da sektoreko Batzar Orokorra exijitzea ea antolatzea, Hitzarmenaren proposamena langilek kolektiboki eztabaidatzekos eta esku hutsez bozkatzeko aukera izan dezaten.
Hitzarmena sinatzen bada ere, ELAk hitzarmenaren aurkako kanpaina indartsu bat abia dezake enpresa eta fabrika bakoitzean, Hitzarmen honek ekarriko dituen bidez azalduz eta Hitzarmenaren aurkako ekintzak, manifestazioak eta grebak deituz. Kanpaina honek balioko luke negoziatzen ari diren edo jada, negoziatu beharko duten metaleko ehunka enpresen borroka indartzeko.
Hitzarmena sinatuko balitz ere, ELAk hitzarmenaren aurkako kanpaina indartsu bat abiatu dezake enpresetan eta fabriketan, esku orrien bidez Hitzarmen honek ekarriko duena azalduz eta horren aurkako ekintzak, manifestazioak eta grebak deituz. Kanpaina honek balioko luke enpresa hitzarmena negoziatzen ari diren edo negoziatu beharko duten metaleko ehunka enpresen borroka indartzeko. Bestalde, bidea prestatuko luke borroka berriro altxatzeko, baldin eta inflazioa %15 edo %20ra igotzen bada edo gainean dugun krisi ekonomikoa dela eta patronalak kaleratze masiboak egiteari ekiten badio.