LAB sindikatuak PAROA konbokatu du apirilaren 28rako. Euskal Herria Sozialistako langileek eskuorri hau banatuko dugu PARO honi babesa ematearren. Nahi duen guztiak inprimatu eta banatu dezake orri hau bere fabrika, ikastetxe edo herrian. Animatu zaitez zu ere!!                  

 

Esplotazio kapitalista lan istripuen arduradun

 

Hego Euskal Herrian milaka dira lan istripuak jasaten dituztenak. Zortzi istripu daude minutuko. Hau ez da halabeharraren ondorio edo ezinbesteko. Aldi baterako kontratuak dituzten eta eraikuntzan lan egiten duten gazte eta etorkinek lan istripuak 4 aldiz gehiago izateko probabilitatea dute, ez da noski kasualitate bat.

Pasa den urtean, lan istripuen %26,3 subkontratetan eman ziren eta %55,6 (erdia baino gehiago) 50 langile baino gutxiagoko enpresetan. Lan istripuek harreman zuzena dute segurtasunean inbertitzen ez den fabriketan, lan erritmo altuetan, atseden faltan, lan egun luzeetan eta nagusiek sartzen duten estresean beren helburu ekonomikoak fin bete daitezen.

Hala ere, errealitatea datu hauek baino okerragoa da langileen %20 (gehien sufritzen dutenak) ez baitaude kontabilizatuta: paperik gabeko etorkinak, etxeetako enplegatuak, autonomoak... Langile klaseak badaki irabazien legea dela kapitalisten irizpide bakarra. Langileentzako lanpostuetako segurtasunean inbertitzea izango litzatekeena eta sufrimendua aurreztuko lukeena, patronalarentzako gastua besterik ez da. Hauentzako, lan segurtasunean denbora galtzea akatsa da, horrek ekoizpenean galdutako denbora esan nahi baitu. Milaka iruzur egiten dira segurtasunaren Legea paper soil bat izan dadin, patronalaren esplotazioarekin hiltzen diren langileak baino gehiago. Eta zer gertatzen da gaixotasun profesionalekin?  

 

Patronala eta Eusko Jaurlaritza arduradun

 

LABek salatu duen bezala, apirilaren 28rako ordubeteko PAROra konbokatuz langile klasea, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen gastuek Europa mailan BPGaren %4 hartu dezakete, ia bilioi erdi bat euro. Datu horren %31,6k zerikusia du arazo muskularrengatik ematen diren lan ausentziekin eta hauei psikosozialak gehituta gastu handiak lirateke patronalarentzat. Baina patronala izan beharrean gaixotasun eta istripuen gastuei aurre egin beharko liekeena Eusko Jaurlaritzak irtenbide “hobea” aurkitzen die. Osasun publikoa da azkenean patronalaren lege hauste guztiak ordaintzen dituena, hau da, patronalari dohain ateratzen zaio segurtasun inbertsioak ez egitea eta arazo guztiak ordainduko dituztenak langileak izango dira. Hau da Eusko Jaurlaritzaren salbazio errezeta.  

Horregatik, irtenbidea ezin dira izan neurri partzialak soilik. Kontutan eduki behar dugu edozein erreibindikaziok, baita lan osasunarekin lotuta daudenak ere, gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borrokari lotuta joan behar duela. Venezuelako, Brasilgo eta Amerika Latinako fabrika okupatuetan eta hauen langile kontrolarekin erakutsi da lan gaixotasun eta istripuei aurre egiteko modu bakarra langileak enpresen buru jartzea dela. Enpresek gutxi batzuen eskuetan jarraitzen duten bitartean langileon arazoek ez dute irtenbiderik topatuko.

Horregatik, lan segurtasunaren aldeko borroka, eskubide demokratikoen murrizketaren aurkakoa, soldata duin baten aldekoa... eta sozialismoaren aldeko borroka, borroka berdina dira.

 

KONTRATU FINKOAK LANGILE GUZTIENTZAT!!

 

JUDIZIAMENDU KRIMINALAK SEGURTASUN ARAUAK BETETZEN EZ DITUZTEN ENPRESARIENTZAT!!

 

LANGILE, EGIN BORROKA SOZIALISMOAREN ALDE!!

 

 

Kolaboratu Euskal Herria Sozialistarekin marxismoaren ideiak zabaltzeko eta sozialismoaren aldeko borroka bultzatzeko

 

Aldizkaria jasotzeko edo kolaboratzeko:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Tel: 685 720 939

www.euskalherriasozialista.net