“Beraiek fabrikak ixten dituzte. Guk ireki egiten ditugu. Beraiek gerra egiten dute. Guk bakea nahi dugu. Beraiek nazioak txikitzen dituzte. Guk gizateriaren etorkizuna eraikitzen dugu”

 

(Serge Goulart)

Lehen zatian, Brasilgo fabrika okupatuen historia azaldu genuen. Bigarren zatian, kooperatibaren teorian sakondu genuen. Hirugarren eta azken zati honetan, borroka honen balantzea eskaintzen dugu. Hiru zatiak www.euskalherriasozialista.net gure orri elektronikoan aurkituko dituzu. Fabrika hauen okupazioak, jendartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borrokaren adibide praktikoak dira eta inspirazio bat munduko langileontzat.

 

2007ko maiatzaren 31ean, Lularen gobernuak eskatu eta epailearen aginduz 150 polizik fabrika erasotu eta hartu ondoren, CIPLA eta INTERFIBRA fabriken okupazioekin eta langileen kontrolarekin bukatu zuten. Okupazioak 4 urte eta zazpi hilabete iraun zuen. Langile mugimendu internazionalaren historiako fabrika baten okupazio luzeenetarikoa izan zen, luzeena ez bada. Eta bere jarraipenak eta lorpenek, praktikan, produkzio indarren jabego pribatuaren bukaera eta erregimen politikoaren amaiera ere auzitan jarri zuten.

Okupazio luze hau langileen kontrolpeko nazionalizazioaren eskaerari esker garatu zen. Hori dela eta ulertu daiteke okupazioak horrenbeste bizirautea, eta baita zergatik batu ziren hainbeste indar okupazioarekin bukatzeko. Borroka hau eta honen iraupena ulertzeko ezinbestekoa da Amerika Latinan ematen ari den iraultza ikustea, non Venezuelako iraultza lehen postuan dagoen. Honek Brasilen ere eragina du.

Partido dos Trabalhadoreseko (PT) Lula kandidatuak presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Testuinguru honetan eman ziren okupazioak. Dudarik gabe, erabakiorra izan zen okupazioaren zuzendaritzak (PTko Esquerda Marxistak) hartutako norabidea borroka honetan. Mugimendua zabaltzeko helburua hartu zuten eta horretara zuzendu zuten Fabrikako Kontseilua. Langile demokrazia azkeneraino eraman zuten. Kontseiluan eta fabriketako asanbladen aurrean kontuak beti argi eta garbi eman zituzten, eta nazioarteko eta Brasilgo topaketetan parte hartu eta antolatu ere egin ziren. Poliziaren eraso bortitza agindu zuen epaileak ondo baino hobetu ulertu zuen egoera: “ imaginatu ezazu guzti hau modan jartzen bada”.   

Poliziaren erasoa Bushek Amerika Latinatik egindako bidaiaren ondoren eman zen. Helburu nagusiak, ofentsiba politikoari bultzada bat ematea, eta kontinentean batez ere Venezuelako iraultza zapaltzea ziren. Kontextu honetan Lulak Bushen agente garratzitsuenaren papera hartu zuen, fabrika okupatuen aurkako borrokan eta baita Chavez bakarrik uzteko heburuan ere. Kapitalarentzat onartezina zen Venezuelako iraultza eta langileen kontrolpeko fabriken okupazioak eskutik hartuta joatea.

Plastikoaren Industriaren Brasilgo Elkarteko lehendakariak argi azaldu zuen zergatik bukatu behar zen fabrika okupatuen mugimenduarekin: "El gobierno venezolano apoya ocupaciones de industrias plásticas que fueron asumidas por los obreros. Ya son tres (Cipla, Interfibra y Flaskô) las empresas que reciben apoyo en forma de compra subsidiada de materia prima venida de Venezuela...En razón de estas actitudes es imprescindible que los empresarios y la sociedad civil de forma general organizen un movimiento de repudio contundente a este tipo de práctica antes de que esto se haga cotidiano y perjudique a la democracia. Necesitamos rescatar la indignación frente a la interferencia en nuestros intereses, a riesgo de ser conniventes y pasivos en demasía con este nivel de intromisión".

Merheg Cachum erreakzionarioak,  ABIPLASTeko lehendakariak esandakoa: "Es necesario tomar medidas ya. El 1º día ellos vienen y se llevan una rosa de nuestro jardín. Y no hacemos nada. El 2º día entran y destruyen nuestro jardín. Y no hacemos nada. El 3º día toman nuestra casa y no hacemos nada porque ya no podemos hacer nada". 

Esquerda Marxistarentzat argi zegoen okupazio hauek mugimendu iraultzaile baten zati zirela eta horregatik egoera politiko batek eraginda, klaseen arteko indarren erlazioarekin zerikusia zutela. Edo okupazioak zabaltzen ziren eta iraultzarekin botere politikoa auzitan jartzen zuten, edo bestela burgesiak Estatu aparatuaren laguntzarekin suntsitu egingo zituen.     

Zoritxarrez fabriken okupazioak ez ziren zabaldu. 14 fabriken okupazioak garaituak eta hitzarmen urriekin bukatuak izan ziren. Langile mugimenduan ez ziren nahiko indar bildu gobernuari fabriken nazionalizazioa behartu eta 1000 lanpostuei eusteko. Honetan, erabakiorra izan zen Lularen aparatuak langile mugimenduan egin zuena.

Baldintza hauetan, borrokan bost urte iraun zuen CIPLA eta INTERFIBRAko langile mugimenduaren indarra nekatu egin zen eta azkenik garaituak izan ziren erreakzioaren indar guztien erasoaren eraginez, burgesiaren estatu guztiaren parte hartzearekin, hau da, Lularen gobernuaren parte hartze erabakiorrarekin.

Langileriaren indar hauek berreraikiko dira hala ere klase borrokak eraginda. Borrokak iraun zuen bost urteetan langileek ahal zutena egin zuten eta askotan baita ezinezkoa eman dezakeena ere Estatu burgesaren aurkako borrokan: behin baino gehiagotan errepresioaren indarrei aurre egin zieten epailearen aginduei muzin eginez; gauak igaro zituzten lo egin gabe eta kezkatuta; askotan beste grebetan parte hartu zuten eta beste mugimenduei elkartasuna helarazi zieten; ordezkariak bidali zituzten beste okupazioetara mugimendua zabaldu zedin; Topaketa nazionalak eta nazioartekoak antolatu zituzten; Brasiliara lau karabana handi egin zituzten; MST lurrik gabeko mugimenduarekin bat egin zuten; Errepublikako Presidentea beraiekin bildu zedin behartu zuten; Venezuelako iraultzarekin harremanak bilatu eta hitzarmenak egin zituzten Chavezen gobernuarekin produkziorako lehengaien inguruan, eta ekintza politikoak antolatu zituzten bi herrialdeetako fabrika okupatuekin.  

Okupazioa desegin zuten baina CIPLA eta INTERFIBRAren likidazioaren aurkako borrokaren emaitza edozein dela ere, langile kontrolaren esperientzia eta izan zituzten lorpenak ezingo dituzte langileen memoriatik kendu. Interbentorea okupazio armatuaren terroreakin agintzen ari da eta dagoeneko 6 orduko laneguna ezabatu du; orduen kutxa ezarri du eta herraminten zaintzaren lana, garbitasuna eta abar kanpoko enpresei eman nahi dizkie. Baina ezin du desegin borrokatu zutenen eta fabrika okupatuetan lortu zuten guztiaren esperientzia. Langileen jazarpenek eta kaleratze selektiboek oraindik sakonago idazten dute hau langileen kontzientzian.

Borrokak jarraitu egingo du kapitalismoarekin bukatu arte: "Fábrica Quebrada es Fábrica Ocupada y Fábrica Ocupada debe ser Nacionalizada bajo control obrero".

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.