XIX. mendeko lan baldintzak ezarri nahi ditu Europa “demokratikoak”. Gainera, askatasunaren izenean, neurri hauek aurrera egiten badute enpresariak langile bakoitzarekin indibidualki negoziatu ahal izango ditu lan harremanak, konbenioak albo batera utziz. Negoziazio kolektiboaren aurkako eraso zuzena da hau. Eta hau dena, soldaten, pribatizazioen, pentsioen... aurkako erasoen paketean sartzen da.  

XIX. mendeko lan baldintzak ezarri nahi ditu Europa “demokratikoak”. Gainera, askatasunaren izenean, neurri hauek aurrera egiten badute enpresariak langile bakoitzarekin indibidualki negoziatu ahal izango ditu lan harremanak, konbenioak albo batera utziz. Negoziazio kolektiboaren aurkako eraso zuzena da hau. Eta hau dena, soldaten, pribatizazioen, pentsioen... aurkako erasoen paketean sartzen da.  

Azken urteetan okerrera egiten dute langileen bizi baldintzek. Hau ikusten ez duena itsututa dago, mila datu eman genitzake. Baina hala ere, gobernu eta komunikabideek konbentzitu egin nahi gaituzte hau dena langileen hobe beharrez egiten dela esanez. Aspaldiko kontua da hau, aberatsak gizartearen onerako aberasten dira, eraikitzen dituzte kartzelak, torturatzen dute...

Burgesia eta hauen alderdiak gustura daude Europa “demokratikoaren” berri on hauekin. Honek ez dauka ezer arrarotik. Langileen haserrea pizten ari dena sindikatu batzuetako zuzendaritzen jarrera da, hitz “gogorrak” bai, baina praktikan ezer egiten ez dutenena. Agintari sindikal batzuk langileak borrokarako prest ez daudela edo gogorik ez dutela hasiko zaizkigu. Munduko bazter ezberdinetara begiratu besterik ez dago hori gezurra dela ikusteko. Pentsatuko ez zituzten langileek greba orokor eta borrokak ematen ari dira Grezia, Italia, Europa ekialdean, Egipto, Libano, Venezuela, Bolivia, Txina... baina baita Europa “demokratikoko” herrialde “demokratikoetan” ere: Danimarka, Belgika, Suitza, Alemania... Azken garaiotako langile borrokaren adibideak kontaezinak dira. Euskal Herrian ere, otsaileko greba orokorraz gain, paro eta grebekin galdutako lan orduen kopurua gero eta altuagoa da azkeneko urteekin konparatuta. Langileak prest daude borrokarako ez baitzaie beste erremediorik geratzen. Baina prest al daude agintari sindikal erreformistak langileak antolatzeko eta mobilizatzeko eta burgesiaren erasoei aurre egiteko?

Agintari sindikal batzuk akordio sozialaren aldeko apustua egingo du beti, hau da, astoaren eta honen gainean doanaren arteko akordioa, astoa beti azpian egotera kondenatuko duen akordio “demokratikoa”. Sindikatuak langileen interesak defendatzeko eta kapitalismoarekin bukatzeko eraiki zirela ahaztu dute, eta ez dituzte ulertzen langileen “kexak”. Noski, tripa beteta duenak nekez ulertzen du gosea duena.

Kapitalistek, posible balute, umeak ere lanean jarriko lituzkete (Munduan zehar egiten jarraitzen dute). Hauengatik balitz, eskubide sindikalak, langabezi subsidioa, baja eskubidea, pentsio publikoak... desagertu egingo lirateke. Iraganean egoera hau izan zuten Europako herritarrek ere. Nola lortu zituzten langileek eskubide hauek eta euren bizi baldintzak hobetzea? Erantzuna, dudarik dutenentzat, oso garbi dago: BORROKAREKIN.

Agintari sindikal erreformistek beste aldera begiratuko dute, ez dute gogorik izango greba orokorra konbokatzeko. Baina hauen zoritxarrerako, langileen pazientzia bukatzen joango da. Erreformistek uste baino lehenago greba orokorraren mamuari aurre egin beharko diote. Iraultzaileek berriz, langileen errebindikazioak sozialismoaren aldeko borrokarekin lotuz, langileen borroka bultzatuko dute. Bada garaia langileen batasuna bultzatzeko eta burgesiaren erasoen aurka GREBA OROKORRA antolatzeko. 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.