Irakurri, inprimatu eta zabaldu eskuorri hau zure lantokian, herrian, auzoan, ikastetxean…

<[if gte mso 9]> Normal 0 21 MicrosoftInternetExplorer4

Ekonomia kapitalistaren krisi sakon eta gogorra zabaltzen ari da mundu osoan milioika langile langabeziaren zulora botaz. Egoera honi “aurre egiteko” gobernuek hainbat plan onartu dituzte, baina orain arte, hartu dituzten neurri guztiak norabide berean joan dira: bilioika euro oparitu bankuei eta diru publikoarekin kapitalisten irabaziak bermatu.

Nolako krisia da?

Burgesiaren komunikabideek esan digute krisiaren arduradunak eskrupulurik gabeko bankariak eta merkatua erregulatzeko kontrol falta izan direla. Modu honetan, bereiztu egin nahi dituzte enpresari zintzoak eta gaiztoak, bankari arduraduratsuak eta abentura zaleak. Baina, gorde egin nahi diguten arren, kapitalismoaren motorra gutizia eta irabazi maximoaren borroka dira. Marxismoak beti azaldu duen bezala, kapitalismopean ekoizteko baliabideak esku pribatuetan daude eta aktibitate ekonomikoaren helburua ez da herritarren gehiengoaren beharrak asetzea, klase kapitalistaren irabaziak handitzea baizik. Horregatik, arazoa ez da norbanako batena edo bestearena, arazoa sistema ekonomikoa bera da. Gehiegizko ekoizpenaren krisi globala da hau. Merkatua ez da gai ekoiztu den kotxe, etxe, merkantzia… kopurua kontsumitzeko. Honen ondorioz, ekoizteko indarren, industriaren eta milioika lanposturen suntsiketa ari gara ikusten. Kapitalismoa agerian uzten ari da bere izaera erreakzionarioa.

Lehertu den burbuila espekulatiboa gobernu guztiek bultzatu zuten, hauek eskuinekoak edo sozialdemokratak izan. Kapitalismoaren logika onartuz, pelotazo inmobiliarioen festari eta burtsako espekulazioari babesa eman zioten, eta noski, zerbitzu eta enpresa publikoak pribatizatu dituzte monopolio handien negozioen onerako. Inongo gobernuk ez zuen arazorik izan lan merkatuan erreformak onartzeko, enplegu duina suntsituz, langileen lan baldintzak okertuz eta soldatak murriztuz. Globalizazioaren eta konpetentziaren izenean hartu zituzten gobernuek neurri hauek, eta zin egin zuten enplegua eta etorkizuna bermatuko zituztela. Baina, errealitateak erakutsi du, kapital handiaren eta banku handien irabaziak modu lotsagarrian hazteko bakarrik balio izan dutela.    

Langileen aurkako patronalaren armak dira EREak  

 

Langabezia ikaragarri hazi da azkeneko hilabeteetan. Hego Euskal Herrian 200.000ra inguratzen ari da langabetu kopurua. Datozen hilabeteetan okerrera egingo du egoerak, zorrei aurre egin ezin dieten eta hilabete bukaerara iristen ez diren milaka langile familiarentzat egoera dramatikoak eraginez.

Enpresariek, bankariek eta multinazionalek errekorrezko irabaziak pilatu dituzten bitartean gure soldatak murriztu eta lan baldintzak okertu egin dira. Orain, enpresen irabazi tasak erortzen hasi direnean, hau da, gutxiago ari dira irabazten eta ez irabaziak galtzen, ekoizpen kostuak murriztu nahi dituzte milaka langile kalera botaz. Gero eta gehiago diren EREak sektore guztiak ukitzen ari da izurrite baten moduan: auto-mozioa, telekomunikabideak, metala, papera, eraikuntza… ERE hauek multinazionalen eta patronalaren instrumentu bihurtu dira, horrela euren irabaziak mantentzeko. Zoritxarrez, agintari sindikal batzuk ERE hauek onartu dituzte enpresarien arrazoiak “ulertuz”. Baina jarrera hau erabateko akatsa da. EREen onartzeek langileen erantzun ahalmena murrizten dute eta abantaila ematen diete enpresariei lanpostuak suntsitzeko.    

Sektore guztien borroka elkartu behar da! Greba orokorra!

Krisi anker honek garbi uzten du gobernuak eta Estatuak, kapitalismopean, ez direla neutralak. Beste gobernu guztien moduan, Ibarretxeren gobernua ere enpresarien aldeko neurriak hartzen ari da. Banku handiei emandako diru laguntzak babestuz, Eusko Jaurlaritzari bost axola zaio diru hau langileen poltsikoetatik ateratzea. Ikaragarrizko dirutzak bankuei ematen zaizkien bitartean uko egiten diote lanpostuak eta langabezia sorospena mantentzeko diru publikoa erabiltzeari. Argi utzi digute beste behin ezin dugula gobernu eta patronalengan konfiantzarik izan. Ez dute ezer egingo langileon alde. Ez zaigu geratzen borroka egitea beste erremediorik. 

Mundu osoan gertatzen ari den moduan Euskal Herrian ere langileen mobilizazioak handituz joan dira azken hilabeteetan ERE, kaleratze eta soldata murrizketen aurka. Langileek egindako greba eta manifestazioetan garbi ikusi da langileek eta hauen familiek daukaten borrokarako konpromisoa euren lanpostuak eta soldatak defenditze arren.

Beharrezkoa da gatazkan dauden fabriketako langileen borrokak elkartzea. Arazoa berdina bada, mugimenduaren indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Oso zaila da lanpostuak enpresaz enpresa defendatzea. Oso zaila da EREak fabrikaz fabrika atzera botatzea. Are gehiago, patronala harropuzten duten soldata murrizketak onartzen edo negoziatzen badira.

Sindikatuek ardura oso garrantzitsua daukate. Azken urteetan, langile mugimenduaren konkista historikoak eta eros ahalmena galdu dira akordio sozialen ondorioz. Langile klaseak sindikatu borrokalariak behar ditu. Funtsezkoa da sindikatuek langabeziaren aurkako eta enpleguaren aldeko programa langile guztietara zabaltzea:

- Arbuiatu egin behar dira EREak, modu garbi eta erabatekoan. Krisian dauden enpresen nazionalizazioa exijitu behar da, hauek langileen eta hauen erakundeen kontrolpean jarriz. Diru publikoa ez dadila erabili bankariei oparitzeko, diru laguntza enpresarialetarako eta beherapen fiskaletarako, baizik eta lanpostuak mantentzeko eta herritarren gehiengoaren beharrak asetzeko.

- Bankuen eta monopolioen nazionalizazioa planteatu behar da, orain gutxiengo baten eskuetan dauden errekurtso ekonomiko hauek inbertsio publikorako erabiltzeko. Honi esker posible izango litzateke azpiegitura sozial, etxebizitza, hezkuntza eta osasun publikoan inbertsio programa handiak aurrera eramatea.

- Pribatizatuak izan diren enpresa publikoen bernazionalizazioa eta martxan dauden pribatizazio planen geratzea eskatu behar da. Hezkuntza eta osasun publikoa defendatzea oinarrizkoa da zerbitzuen kalitatea eta sektore hauetako lanpostuak bermatzeko.

- Langabezi sorospen mugagabea defendatu eta exijitu behar da. Lan astea 35 ordukoa izatea defendatu behar da enplegua banatzeko, soldata murrizketarik gabe. Erretiro adina 60 urtera aurreratzea defendatu behar da %100eko soldatarekin eta

errelebo kontratuekin.   

Hau da kapitalismoaren krisiari aurre egiteko eta langileen interesak defendatzeko alternatiba. Baina hau, mobilizazio zabal, indartsu eta bateratuekin bakarrik lortu daiteke. Horregatik, sindikatuek, 24 orduko greba orokorra antolatu behar dute errebindikazio hauek defendatzeko. Greba orokor batek langileen eta herritarren babesa izango luke. Greba orokorra ez litzateke izan behar helburu soil bat, patronala eta gobernuaren neurrien aurkako baliabide indartsu bat baizik.

Langile, defendatu itzazu errebindikazio hauek!!


 

Krisia kapitalistek ordaindu dezatela!!

ERErik ez!!

Diru publikoa lanpostuak mantentzeko eta langabetuentzat, ez bankari eta enpresarientzat!!

Krisian dauden enpresen nazionalizazioa langileen kontrolpean!!

Euskal Herria Sozialista aldizkaria jasotzeko, gurekin kolaboratzeko, marxismoari buruz hitzaldiak antolatzeko edo ideia hauekin interesatuta bazaude

JARRI HARREMANETAN: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.    Tel: 685 720 939

www.euskalherriasozialista.net