Urtarrilak 29an Venezuelako Anzoategui estatuko poliziak bi langile erail zituen. Pedro Suarez, Mitsubishiko langilea eta Jose Marcano, kotxeen armadurarako piezak egiten dituen Makusa enpresakoa. Biak, Anzoateguiko poliziak Mitsubishiren (MMC) fabrika okupatu zuten ehunka langile irtenarazteko egindako saiakeran izan ziren erailak.
MMCko langileek urtarrilaren 20an okupatu zuten lantegia. Gatazkaren arrazoia 135 langileren kaleratzea izan zen, fabrikako langile ziren arren Induservis izeneko beste enpresa batek kontrataturik zeudenak. Batzar jendetsua egin eta kanporatutakoak berriz MMCko langile modura onar zitzaten fabrika okupatzearen alde 863k bozkatu zuten, 21ek aurka eta 4 abstenitu egin ziren. MMCko langileek beraien borroka, langileen kontrolpean nazionalizatu daitezen, Vivex, Franelas Gotcha, INAF eta Acerven fabriketan ematen ari den gatazkekin ere lotu nahi izan zuten.
Korronte Marxista Iraultzailea ( Korronte Marxista Internazionaleko Venezuelako taldea) Vivex eta Mitsubishiko okupazioetan gidari izan da.
Anzoeteguiko eraso polizial bortitza epaile baten eskaeraz egin zen, kanporazte agindua betearazteko bertaratu zena. Langileen ezezkoaren aurrean poliziak benetako sua erabili zuen, bi langile erail eta beste ugari zaurituz. Erasoa Guardia Nazionala iritsi arte luzatu zen. Langileek lantegiaren barnean jarraitzen zuten baina epaileak kanporatze agindua bete zedin tematuta jarraitzen zuen, tentsio-egoera izugarria zelarik.
Epailearen eta poliziaren ekintza bortitza neurriz kanpokoa eta bidegabea izan zen. Anzoáteguiko polizia iaz ere nabarmendu zen euren kontratazio kolektiboaren alde borrokan ari ziren petrolio enpresetako langileak erasotu zituenean. Izan ere, polizak iraultza aurretik ziharduen bera izaten jarraitzen du. Anzoateguiko gobernadore den Tarek William Saab Bolivartarrak eta Chavez lehendakariaren gobernuak berehala ireki behar dute erantzukizunak argitu eta erailketa bortitz horien erantzuleak epailearen aurrera eramango dituen ikerketa.
Mitsubishiko langile gehienak Bolivartarrak dira eta askok otsailak 15ean bozkatuko den konstituzioren zuzenketarako erreferendum kanpainan parte hartzeko hitza emanda zuten. Beraien aldarrikapenak egiteko babesa jasoa zuten Anzoátegiko langile mugimenduaren eskutik eta aste horretan bertan MMC eta Vivexeko langileei elkartasuna azaltzeko asmoz euren lantegiak okupatu ala ez eztabaidatzen ari ziren Toyota eta Fordeko langileen sindikatuen ordezkarien bisita izan zuten
Mundu osoko langile, ikasle eta iraultzaileei premiazko dei bat egiten diegu euren elkartasuna azalduz hurrengoa egiteko:
· Freteco edo Sindicato Nueva Generacion, MMCren bitartez babesa eta dolumina azaltzen duen mezua bidaltzea langileei: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
· Bortizkeria eta langileen kanporatze mehatxuak behingoz bukatzea eta sarraski honen erantzuleak epailearen aurrera eramatea eskatuz mezua idaztea Anzoateguiko gobernadoreari: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. This e-mail address is being protected from spam bots, you need JavaScript enabled to view it Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. This e-mail address is being protected from spam bots, you need JavaScript enabled to view it Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. This e-mail address is being protected from spam bots, you need JavaScript enabled to view it Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. This e-mail address is being protected from spam bots, you need JavaScript enabled to view it Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. This e-mail address is being protected from spam bots, you need JavaScript enabled to view it Telefonoz, gobernadorearen bulego zuzendaria den Dalia Vegaren bitartez: + 58 281 2701405-2701406
· Venezuelako gobernu bolivartarrari, enbajadetara eta kontsulatuetara mezua bidaltzea hurrengoa eskatuz: MMCko langileen aurkako bortizkeriarekin bukatzea, gertakizunen argitzea eta errudunak zigortzea, Vivex nazionalizatzea eta MMCko langileen eskaerei konponbide bat ematea. Lehendakaritza bulegoko helbidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.