Tolosako Gorostidi enpresako langileek aldi baterako langileen kaleratzea, ERE tenporala, soldaten ezordainketa eta enpresaren itxiera mehatxua sufritu behar izan dituzte. Nola ez, enpresak esaten du ez duela dirurik, baina azken urteetan irabaziak izan zituztenean ez ziren hauek langileen artean banatzeaz gogoratu. Enpresak “arazoak” dituenean bakarrik gogoratzen dira langileetaz, hau da, soldatak jaitsi behar direnean edo langileak kaleratzerakoan.

Enpresa, fabrika eta industrien itxiera handitzen ari da Euskal Herri osoan. Gertaerak errealitate gogorra erakusten ari dira eta Tolosaldea ere ez da berataz libratzen ari. Gorostidiz gain, enpresa gehiago daude eskualdean non langileak erasotzen ari diren: Obeki, SAM, Voith, Emusi, Musko… Mundu osoan ematen dabilen egoera hau agerian uzten ari da kapitalismoa ez dela gai sistema bezala paper aurrerakoi bat jokatzeko gizartean, eta oraindik eta gutxiago lanpostuak mantentzeko edo sortzeko eta gizarte osoarentzat bizi duin bat bermatzeko. Arriskuan jartzen ari da Tolosaldeko ehundaka familiren etorkizuna eta aldi berean, eskenatoki bat sortzen ari da non langabetuen kopurua, batez ere gazteriaren artean, hamarkadetatik gogoratzen ez den zifretara iristen dela.

Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die Gorostidiko langileei eta baita EREekin edo enpresa itxieren arriskuekin dauden langileei ere. Kasu bakoitzean, enpresa bideragarritasun arazoak dituela argudiatuz kaleratze edo enpresa itxieraz baliatzen bada, liburu kontuen irekiera eskatu behar da. Enpresak esaten duena egia den kasuan, beharrezkoa da administrazioei langileen kontrolpeko enpresaren nazionalizazioa eskatzea. Gutxiengo baten onerako bankuak salbatzeko bazeukaten diru publikoa, lanpostuak salbatzeko erabili behar da. Hau da alternatiba bakarra enpresa itxierei aurre egiteko.    

Tolosaldeko langileok ezin diegu uko egin iraganean hainbeste esfortzurekin eskuratutako konkistei. Noski, patronalak eta enpresariek beren irabazi milioidunak mantentzearren ahal dituzten neurri guztiak ezartzen jarraituko dute eta fabrika bakoitzean langileak engainatzen, desmoralizatzen eta zatitzen saiatuko dira. Dudarik gabe, edozein borroketan, lankideen batasuna, batzarrak eta eztabaida demokratikoa langileen garaipenerako gakoa dira, baina funtsezkoa da borrokak elkartzea eta orokortzea ere. 

Garbi eduki behar da zein diren Gorostidiko langileen aliatu nagusiak: gainontzeko langile klasea. Gorostidiko langileekin elkartasuna sendotu dezakeen aukeretako bat arazoekin ere dauden enpresetako langileei borroka plan bateratu bat proposatzea da. Beharrezkoa da Gorostidiko borroka orain EREekin edo itxiera mehatxuekin dauden enpresekin uztartzea. Batasuna da Tolosaldeko langile eta beren familien aurka antolatzen ari diren eraso guztiak atzera botatzeko modu onena. Eginkizun honetan eskualdeko sindituek, nahikoa indar eta baliabide baitituzte mobilizazio kanpaina erabateko eta bateratu antolatzeko, funtsezko papera jokatu behar dute.   

Euren sistemaren krisia langileok ordaintzea nahi dute enpresariek. Helburua ez da sistema erreformatzea izan behar, baizik eta berri batengatik borrokatzea. Gizarte bat non aberastasuna behar sozialak asetzeko erabiliko den eta ez gutxi batzuren onerako. Gure alternatiba langileen kontrolpeko ekoizteko baliabideen nazionalizazioa eta ekonomiaren planifikazio demokratikoa dira, hau da, Sozialismoa.  

EREei ez! Kaleratzeei ez!  Beharrezkoa da borroka guztiak elkartzea!

Krisian dauden enpresen nazionalizazioa langileen kontrolpean!

Banatu eskuorri hau zure enpresan!

Euskal Herria Sozialista!