Beharrezkoa da sektore ezberdinetako borrokak elkartzea!!

 

1929tik aurrekaririk ez du duen krisi ekonomikoak, kapitalismoaren oinarri sozial eta politikoak astintzen jarraitzen du, sistema erreakzionario honen benetako aurpegia erakusten jarraitzen du. Krisia sufritzen ari diren bakarrak langileak eta gizarteko sektore zapalduak izan arren, kapitalisten ikuspuntutik konponbide bakarra dago bertatik ateratzeko: gastu soziala murriztu eta soldatak eta langileen eskubideak erasotu. Egoera honetan ulertzen dira Gipuzkoako metaleko eta arte grafikoetako langileen aurka botatako eraso basatiak, Adegiren eta enpresarien aseezintasuna eta harropuzkeria erakusten duten erasoak.

 

Ez da inolako kasualitatea bi konbenio hauetarako Adegiren proposamenak berdinak izatea kasu askotan: soldataren izozketa, lan jardunaldiaren handitzea, antzinatasunaren desagerpena, 120 orduko “malgutasuna” enpresarentzat, ordu sindikalen ezabaketa, lan jardunaldian asanbladak egitearen debekua eta konbenioaren iraupenean grebak ez egitea derrigortzea suposatuko lukeen akordio sozialaren sarrera. Eraso hauek klase kapitalistak elkarrekin antolatuak izan dira, langile klasea zapaltzeko eta desmoralizatzeko helburuarekin. Beren harropuzkeria hain handia da zein ausartu egiten dira langile mugimenduaren borrokarekin lortutako eskubide historikoak erasotzera: eskubide sindikalak, asanbladarako eskubidea eta grebarako eskubidea.

Enpresariek urteak pasa dituzte izugarrizko irabaziak eskuratzen, eta zer jaso dute langileek? Ezer ez, errealitatean guztiz aurkakoa. Eta orain, hazkuntza ekonomikoko garaian lortzen zituzten irabaziak eskuratzeko zailtasunak dituztenean, guk gerrikoa are gehiago estutzea eta gure lan baldintzetan eta gure eskubideetan atzerakada anker bat besterik gabe onartzea nahi dute. Enpresa handien jabe diren jaun dotore hauek urte bukaerako beren emaitza kontuetan bakarrik pentsatzen dute eta oso gutxi axola zaie langileen egoera. Horrelakoa da kapitalismoa, irabazi maximoan oinarritzen den sistema.

Sektore ezberdinen borrokak elkartu behar dira!

Adegiren erasoei PSOEren Gobernuaren herstura plana eta lan erreformaren mehatxua gehitzen zaizkie. Guzti honek erakusten du ezin dugula inolako konfiantzarik izan patronalengan eta hauen alde dauden gobernuengan. Ez dute ezer egingo langileen alde. Ez zaigu borroka egitea beste erremediorik geratzen. Maiatzaren 25eko sektore publikoko grebak izan zuen jarraipen garrantzitsuak erakusten du beste behin langile klasearen potentzial handia mobilizatzen denean.

Adegiren eta kapitalisten erasoei aurre egiteko beharrezkoa da langile klasearen borrokak elkartzea. Sektore publikoko langileen borrokak sektore pribatukoekin elkartzea eta sektore ezberdinetako borrokak elkartzea. Zentzu horretan oso positiboa da gaur, maiatzak 28, metaleko eta arte grafikoetako grebak batera konbokatu izana. Euskal Herria Sozialistatik uste dugu hau dela jarraitu behar den bidea eta oso garrantzitsua izango zitzatekeen bi sektore hauetako mobilizazio bateratuak antolatzea. Lanpostuak defendatzea enpresaz enpresa borrokatuta zailagoa den moduan, konbenioen aurkako erasoak sektorez sektore geratzea ere zailagoa da. Eraso berdinen aurrean, mugimenduaren indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Horregatik, uste dugu sindikatuek lan egin behar dutela sektore ezberdinetako borrokak elkartzeko: metala, arte grafikoak, eraikuntza, osasuna, hezkuntza, garraioak, zerbitzuak, sektore publikoa…

Greba Orokorraren beharra

Eraso guztiei aurre egiteko pasa den urteko maiatzaren 21eko Greba Orokorrarekin hasitako bidea jarraitu behar dute sindikatuek. Uste dugu beharrezkoa dela langile klasearen indarrak elkartzea, langile guztien eta erakunde sindikal guztien ekintza batasuna bultzatzea. Borroka bateratuak ez du esan nahi sindikatuek beren errebindikazio propioak defendatzeari edo beste sindikatuak kritikatzeari uztea. Are gehiago, posible da eta beharrezkoa da gainera. Baina langile mugimenduaren banaketak eta batasun sindikalaren gabeziak ez die ezertan laguntzen Euskal Herriko langileei ezta estatu espainiarrekoei ere. Maiatzaren 25eko orrian defendatzen genuen bezala, erabat bateragarria da estatu espainiarreko langileekin borroka bateratua defendatzea eta aldi berean autodeterminazio eskubidea defendatzea, LABek modu zuzen batean estatu frantziarreko greba orokorrak babestu zituenean frogatu zen bezala.

Sindikatu guztiek konbokatutako greba orokor batek, langile euskal herritarrak, kataluniarrak, galiziarrak eta espainiarrak elkartuz, mahai gainean jarriko luke langile klaseak duen potentzial handia eta modurik onena izango litzateke langile familiei, langabetuei eta gazteriari eragiten dieten erasoei aurre egiteko.

-          Erasorik ez lan baldintzen eta eskubide sindikalen aurka.

-          Bankuen eta enpresa handien desjabetzea langileen kontrolpean.

-          Krisian dauden enpresen desjabetzea langile kontrolpean.

-          Autodeterminazio eskubidea nazio guztientzat.

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.