2008ko uda amaieran burgesiak ezin zuen sinetsi gertatzen ari zena: finantza sistema erortzen ari zen eta munduko ekonomia proportzio historikoak zituen atzeraldi baten bidean sartzen zen. Hondorapenaren ondorio politiko eta sozialengatik, kontinente guztietan botere zentroen bihotzak izuak eta ziurgabetasunak hartuak izan ziren.

Egungo krisiak hazkunde ekonomiko iraunkor baten ametsak bat batean txikitu zituen. Posible diren munduen artean kapitalismoa hoberena zenaren ustea sostengatzen zuen trikimailu ideologikoa erori da. Sobietar Batasuna hondoratu ondoren, fundamentalismo neoliberalaren axiomak harro erakutsiz burgesiak langile mugimenduko zuzendaritza erreformistak erakartzen zituen garai hura ere azkar erori da.

Krisia sistema orokorraren egonkortasunean eta sinesgarritasunean gogor ari da eragiten, gobernuetan eta nazioarteko foroetan noraeza eta nahaspila gailentzen den bitartean. Aurreikuspenez ez dago fidatzerik: erakunde ekonomikoek egiten dituzten zuzenketak etengabeak dira eta etorkizuneko itxaropenei etsipenak eta zalantzak tokia hartu diete. Ez da gutxiagorako.

 

ESTATUAREN ZEREGINA KRISIAN

Gertatzen ari dena azaltzeko likideziaren krisiaz hitz egiten denean, argudio hauek errealitatearekin ez dutela inolako zerikusirik erantzun behar da. Arazoa ez da kapitalen likidezia, eta gainera estatu kapitalistek behar izan duten guztia eman diote bankari. Krisi honen benetako arrazoia zera da, munduko merkatua ez dela gai soberan dauden merkantziak, ondasunak eta zerbitzuak xurgatzeko, eta egoera gehiago okertzen da biztanleriaren zorpetze masiboaren eta langabeziaren hazkunde handia ematen ari den honetan.

Kapitalismopean, kapitalaren inbertsioak zentzua du honek kapitalistari etekinak ematen badizkio bakarrik. Ekoizteko ahalmena AEBetan, EBean eta Japonen minimo historikoetan dago, zorpetze izugarriaren ondorioz barne eskaria asko gutxitu da, eta munduko komertzioa 2009an %14 erori zen: zertarako inbertitu ekoizpena handitzeko, lantoki berriak eraikitzeko eta langile gehiago kontratatzeko?

Krisiaren sakontasunak herrialde garatuenen gobernuak neurri gogorrak hartzera behartu ditu. Baina, neokeynesianismoaren defendatzaileek bestelakorik esan arren, salbamendu egitasmo publikoek (bi urte hauetan 20 bilioi dolar inguru, hau da, munduko BPGaren heren bat) funtsean, finantza sistema erreskatatzeko balio izan dute, galeren nazionalizazio bat aurrera eramanez. Datuek diotenez, eztabaida ezina da finantza publikoen odoluste izugarri honek akumulazio kapitalistaren prozesu berri bat eragin duela. Nahiz eta sinestea zaila egiten den, onuradun handiena atzeraldia azkartzea eragin zuen finantza sistema bera da, hain zuzen ere aurreko garaian etekin milioidunak lortu zituena. 

Kapitalismoaren izaera erreakzionarioa ilustratzen duen paradoxa baten aurrean gaude. Estatu burgesa ekoizteko indarren garapena oztopatzen duen tramankulu batean bihurtu bada eta munduko merkatuaren errealitateagatik guztiz gaindituta geratu bada, ez da egia txikiagoa Estatu burges hori bera krisi garaietan kapitalisten interesak bermatzeko funtsezkoa dela. Bere Estatua behar du burgesiak atzerriko lehiakideengatik defendatzeko (protekzionismoa), Estatua behar du kapital finantzieroaren kaudimenari eusteko; Estatua behar du krisiak eragindako gatazka politiko eta sozialen ondorio kaltegarriak leuntzeko...

ERREKUPERAZIO EKONOMIKOA ALA ERREZESIO BERRI BAT?

 

Ekonomia indartsuenen (AEB, eurogunea, Japon...) errekuperazioaren inguruko datuek zalantzazko aurreikuspenak erakusten dituzte; gehiegizko ekoizpenak sektore guztiei eragiten jarraitzen du, eta kapital fijoan egiten den inbertsioak erorketa garrantzitsuak eta etenik gabekoak jasaten jarraitzen du. Bestalde, kontsumoak oso txikia izaten jarraitzen du eta jarraituko du zorpetze handiengatik eta langabezia handiagatik, zeina gutxitzen egotetik urrun gora egiten ari den ekonomia industrializatuenetan. Bankuen eta finantza erakundeen kiebra berriak ere edozein unetan eman daitezke. Krisiaren eraginak asko dira. Sistemaren egonkortasun ekonomikoari soilik ez dio eragiten, merkatuengatiko borroka interinperialista ere areagotzen du. Nazioarteko harremanak astinduak izaten ari dira indarren konfigurazio berri bategatik, kontraesanen handitzeagatik eta potentzia handien arteko gatazken gorakadagatik.

Honelako testuinguru batean, beharrezkoa da berriro esatea hain atzeraldi sakona leuntzeko estatuetako plangintzek eragin mugatua dutela soilik. Atzeraldia gainditzeko eta errekuperazioak behar duen konsistentzia hartzeko behar-beharrezkoa da kapitalaren inbertsioa indarberritzea, eta hori eskariak eta kontsumoak  gora egiten dutenen bakarrik emango da.

Langabezia handi batekin, gastu sozialetan, soldata publikoetan eta pribatuetan murrizketekin, bitartean kredituak estutzen jarraitzen duenean, hau da, faktore guztiak kontsumoaren maila oso txikia izatea mantentzea bultzatzen ari direnean, berriro beste atzeraldi batean erortzea benetako aukera da. Ez dugu marxistok soilik esaten, FMI berak esan zuen udaberrian oso arriskutsua dela krisi fiskalaren potentzialaren aukera. Honek, sistemaren egonkortasuna hondatu eta, azken batean, berriro munduko ekonomia atzeraldira eraman dezake. Dena dela gauza bat zihurra da: ekonomia kapitalistak urteak iraungo duen geldialdia jasango du eta herrialde guztietan langile klasearen aurkako erasoak zabaldu eta gogortu egingo dira. 

KRISIA ETA LANGILE MUGIMENDUAREN ZEREGINAK: ALTERNATIBA MARXISTA BATEN ALDE

Krisiak langileak ezustean harrapatu ditu eta milioika langilek jasan duten aztorapena areagotu egin da munduko sindikatuetako zuzendaritza gehienen desmobilizazio politikagatik eta gobernuekin izan duten kolaborazioagatik. Sakrifizioak eta kontzesioak nagusi dira gaur egun, baina hauek patronala harropuztu bakarrik egiten dute eta atzerakada handiagoak prestatzen dituzte.

Hala ere, eta erritmoa aurreikustea zaila den arren, langileen esperientzia zuzendaritza erreformisten politikarekin gatazkan sartuko da. Hurrengo urteetan, gatazka sozial handiak eguneroko gai zerrendan jarriko dira.

Honelako tamainako krisi ekonomiko batean langile mugimendua bidegurutze argi batean aurkitzen da: lantoki bakoitzera mugatutako borroka sindikala ez da batere eraginkorra lanpostuetako gutxieneko baldintzak defendatzeko eta patronalaren erasoei aurre egiteko, soldaten erosteko ahalmena mantentzeko edo aurreko belaunaldien lorpenak iraunarazteko. Argi dago borroka ekonomikoa borroka politikoan bilakatu behar dela, eta honek kapitalismoaren logikaren arauak ezin dituela onartu. Milioika langile familien gutxieneko bizi baldintzak eta ezinbestekoak defendatu behar baditugu, kapitalismoa auzitan jartzea behar-beharrezkoa da, benetako alternatiba sozialista baten alde eginez.

Kapitalismoa amaierarik gabeko izugarrikeria da, esan ohi zuen Leninek. Hondamendi hau olio orbain bat balitz bezala munduan zabaltzen ari denean, galdegin dezakegu: Ezinbestekoa al da hau? Saihestezina al da? Ez da ezinbestekoa eta ezta saihestezina ere. Honen arrazoia, bizirik irauten duen sistema zaharkitu eta erreakzionarioa da, kapitalismoa, banku handi eta kontsortzio multinazional gutxi batzuren diktadura izugarrian oinarritzen dena. Urte hauetan bizi izan ditugun gertaera guztiek Manifestu Komunistan bikain azaldutako ideia bat azpimarratzen dute: Estatu modernoaren gobernua klase burges guztiaren negozio komunak administratzen dituen batzorde bat besterik ez da.

Langile klaseak ulertuko ditu, krisiaren eskola gogor honetan, sozialismoaren alde indartsu egiteko beharra, monopolioak, latifundioak eta banka espropiatzeko borroka, eta hauek biztanleriaren gehiengoaren kontrolpe demokratikoan ezartzeko beharra. Egungo kaosari konponbidea emateko ekoizteko indarren jabetza pribatuarekin eta traste zahar eta erreakzionarioa den Estatu burgesarekin bukatzea beharrezkoa da. Ekonomiaren oinarrizko palankak langile klasearen kontrolpean ezarriz posible litzateke gizartean dagoen ekoizteko ahalmen guztia erabiltzea eta modu harmoniatsuan munduko ekonomia planifikatzea. Horrelako baldintzetan egoera guztiz eraldatuko litzateke, langabeziaren gaitzarekin erraz bukatuko litzateke, guztiei lanpostu duin bat bermatuz. Ekonomiaren planifikazio sozialistari esker lan jardunaldia berehala murriztea posible litzateke, soldata jaitsi gabe, populazioaren gehiengoari bizitza sozialean, ekonomian, politikan eta kulturan parte hartzeko aukera emanez, eta hauek klase dominatzailearen monopolio izatea bukatuz. Ez litzateke inongo oztoporik egongo etxebizitza publiko, duin eta eskuragarri bat, hezkuntza eta osasun kalitatezko eta doako bat bermatzeko.

Hau da burgesiaren komunikabide handiek eta ideologia dominatzaileak sistematikoki ezkutatzen diguten egia. Sozialismoa behar bat da baina ez da zerutik eroriko. Langile klasearen borroka konszienteak soilik lortu dezake eta horregatik beharrezkoa da ezkerreko masa erakundeek marxismoaren ideiak defendatzea.

 

Cookiek erraztuko digute gure zerbitzuak eskaintzea. Gure zerbitzuak erabiltzerakoan cookiak erabiltzea baimentzen diguzu.