Hizlaria: Felix Martinez, Mitsubishi fabrikako agintari sindikal venezuelarra, UNETE sindikatuko kidea eta PSUV alderdiko kidea

Eguna: Azaroak 17 asteazkena, 19:30ean

Lekua: Engels Ateneoa, Errementari kalea 8 (Tolosako Alde Zaharra)

Antolatzaileak: Euskal Herria Sozialista eta Eskuak Venezuelatik Kanpora 

Felix Martinezen bira: Mitsubishi fabrikako agintari sindikal venezuelarra, UNETE sindikatuko kidea eta PSUV alderdiko kidea

 

Hartu parte ekitaldi publikoetan

 

Venezuela

 

Gezurrik ez iraultzaren aurka!

Elkartasuna langileen borrokarekin kapitalisten sabotajeen aurka!

 

Azken urteetan, iraultza venezuelarraren aurka eta bereziki Hugo Chavezen aurka kanpaina histeriko eta pozoitsu bat eman da komunikabide internazionalen partetik. Presidente venezuelarra “diktadore” izateaz akusatzen da behin eta berriro, nahiz eta 1998tik 16 hauteskunde prozesu irabazi eta herrialdeko komunikabideen gehiengo handia pribatuak eta iraultzaren etsaiak izan modu irekian. Venezuelako demokrazia gabeziaz hitz egiten duten komunikabide horiek 2002ko apirilean herrialdean eman zen Estatu golpea babestu zuten; inperialismoak, patronalak, elizako goi-karguek eta eskuinak antolatutako kolpea. Masak kalera ateratzeari esker galarazi zen Hugo Chavezen aurkako kolpea eta berdina esan daiteke irailaren 30ean Ekuadorren pasatu zenaz, Correa presidentearen aurkako saiakera kolpistarekin.   

Baina, mundu guztiko gobernuak bankariak diru publikoarekin salbatzera, lan kontraerreformak aplikatzera, erretiratze adina luzatzera eta osasun eta hezkuntza publikoko gastuak murriztera dedikatzen diren bitartean, Venezuelan iraultza bolivartarrak aplikatutako politikak kontrako norabidea hartzen saiatzen dira. Chavezek hartutako lehenengo neurrietako bat PDVSA petrolio enpresa estatalaren pribatizazioa eragoztea izan zen, dagoeneko erabakita zegoena kapitalista venezuelarren eta multinazional inperialisten partetik. Lehendabiziko aldiz herrialdearen historian, petrolioari esker lortutako diru sarreren zati garrantzitsu bat pobreziaren eta desberdintasuna sozialen aurka erabili da. Pobreziaren eta analfabetismoaren indizea modu garrantzitsu batean murriztu dira.    

Honekin guztiarekin, iraultza venezuelarraren lorpen garrantzitsuena eta kapitalistentzat arrisku handiena suposatzen duena, bizitza politiko kontzientera milioika gazte, langile eta nekazari esnatzea izan da. Hauek borrokan ari dira kapitalismoarekin amaitzeko eta gizartearen eraldaketa sozialistaren alde. Venezuelan ematen ari den eta kontinente latinoamerikar guztiari eragiten dion prozesu iraultzailean “lehen munduko” langileak inspiratzea saihestu nahi dute inperialismoaren estrategek.

Langileen papera iraultza venezuelarrean

 

Nahiz eta iraultzak indarra erakutsi eta gizarteko gehiengoaren babesarekin kontatu azken hamarkadan, kontrairaultzaren arriskuak jarraitu egiten du. Une hauetan, inperialismoaren eta Venezuelako eskuinaren taktika iraultza barrutik desgastatzea da, enpresari venezuelarren eta atzerritarren sabotaje ekonomikoaren bidez masen morala kolpatuz. Enpresari pribatu venezuelarrek eta atzerritarrek 6.000 enpresa itxi dituzte 1998tik herrialdean, nahiz eta hainbat berme, laguntza eta estatuaren fondoak jaso euren inbertsioetarako. Kapitalisten partetik ematen ari den sabotaje ekonomikoaren emaitza, estatuko burokraziako sektoreen babesarekin, prezioak gero eta gehiago igotzea, prekarietatea eta lan eskuaren esplotazioa dira, etab. Egoera hau posible da zeren, aurrerapenak egon arren, iraultza ez da osatu. Bankaren, fabriken eta lurraren jabego kapitalista eta estatu burgesaren egitura mantentzen diren bitartean iraultzak arriskuan jarraituko du. Pasa den irailaren 26ko hauteskunde parlamentarioak abisu bat dira zeren nahiz eta PSUVek garaipena lortu erreakzioak asko murriztu ditu tarteak aurreko hauteskundeekin konparatuz.    

Iraultza sendotzeko eta bere aldeko oinarri soziala zabaltzeko modu bakarra demokratikoki planifikatutako ekonomia sozialistarantz azkar aurrera egitea da. Aldi berean, beharrezkoa da ordezkari aukeragarri eta kengarriez osatutako kontseilu komunaletan eta langileen kontseiluetan oinarritutako estatu iraultzailerantz joatea. Iraultza sozialismoaren bidetik eramateko borrokan langileek paper erabakigarria jokatzen dute. Gainera, langile kontrola, fabriken okupazioa eta ekonomiako gakoak diren sektoreen nazionalizazioa, funtsezko aspektuak direnak iraultzak sozialismorantz egiteko, langile venezuelarren artean eztabaida oso zabal bat izaten ari dira.    

Langile klase venezuelarraren aurkako erasoak, kapitalisten eta iraultzak aurrera egitea nahi ez duten burokraziako sektore horien partetik, gogortu egin dira azken urteetan. Kasurik larriena eta adierazgarriena Mitsubishin (MMC) daukagu, Anzoategui Estatuan, non bi langile hil zituzten multinazional japoniarraren politikaren aurka borroka egiteagatik. Enpresa honek 260 langileren kaleratzea mantentzen du, SINGETRAM sindikatu iraultzaileko agintariak barne. Kaleratutako langile hauek, gehiengo handi batean PSUVeko militanteak dira eta iraultzako abangoardia antolatu eta kontzienteena ordezkatzen dute. MMCren kasua da ezagunena baina ez da bakarra. Iraultza venezuelarra babesten duten beste langile asko kapitalistek eta burokrazia estataleko sektore atzerakoienek erasotuak izaten ari dira, Chavezek planteatu duen bezala langile klasea iraultzaren buru jartzea saihesteko. Hau gertatzeak edo ez erabakiko du, hain zuzen ere, iraultzaren etorkizuna. Horregatik da hain garrantzitsua elkartasun internazionala borrokan dauden langile venezuelarrekin.   

Felix Martinezek egingo duen bira, Sindicato Nueva Generación de Trabajadores de Mitsubishiko (SINGETRAM) idazkari nagusia, Coordinación Nacional de la Unión Nacional de Trabajadoresko (UNETE) kidea, Coordinación Nacional del Frente de Trabajadores por el Control Obrero (FRETECO) eta PSUVeko kidea, aukera oso garrantzitsua da Euskal Herriko langile eta gazteek lehen eskutik Venezuelan gertatzen ari dena ezagutzeko, langile klase eta gazteri venezuelarra gizarte sozialista baten alde egiten ari diren borroka iraultzailearen bihotzean barneratzeko eta borroka hauetatik jariatzen diren ikasgai eta eginkizun guztiak ateratzeko.