Martxoaren 17an Venezuelako Anzoategui estatuko Bartzelona hiriko Justizia Jauregiaren aurrean herrialde guztitik etorritako langile ugari bildu ziren, gehienak Unión Nacional de Trabajadores (UNETE) sindikatukoak eta Osasunaren eta Lan segurtasunaren aldeko mugimendukoak. Helburua MMC Automotriz (Mitsubishi) enpresako langileei babesa eta elkartasuna ematea, bertako langileen eskubide ugari behin eta berriz urratu baitituzte bai justizia burokraziak eta bai Lan Ministerioak.
Kontzentrazio hau langileen kaleratzeak direla eta egindako epaiketaren harira antolatu zen. Bide batez, Lan Ministerioak eta MMC Automotriz enpresak ez zuten frogarik aurkeztu; ondoko bideoan irudiak eta elkarrizketak ikus daitezke.
Iaz UNETEko kide eta MMC Automotrizeko kidea izan genuen Euskal Herrian bertako egoeraren berri emateko, hitzaldia Tolosako Engels ateneoan eman zuen