Lizartzako Manipulados del Araxes enpresako gatazka dela eta bertako langile eta Euskal Herria Sozialista-ko kide den baten artikulua da honakoa [testu berriagoa eta luzeagoa].

Astelehenean otsailaren 13an arratsaldeko 5etan Tolosako Triangelu plazan LABek eta ELA deituta kontzentrazioa egingo da

 

 

Beharrezkoa da krisian dauden eskualdeko lantoki guztiak gehiagora joango den mobilizazio egutegi batean elkartzea!

Lizartzako Manipulados del Araxes lantokia duela 35 urte sortu zen, paper manipulazioan espezializatua dago eta gaur egun 14 langile ditu. Lan asko eta irabazi handiak izan ditu baina irabazi horiek ez ziren bertako langileen artean banatu. Manipulados del Araxes lantokiak Tolosaldeko paper fabrikentzat egin du lan batez ere, eta azken urteetan Amarozko paper fabrikari oso estu loturik egon da. Amarozko paper fabrikaren proiektu berria krisian sartu zenetik Manipulados del Araxes lantokiari zuzen zuzenean eragin dio eta urtebete eta hiru hilabete iraun duen EREa ezarri zitzaigun langileoi. Langileok EREan egon garen denbora guzti honetan gainera, zuzendaritzak ez du beste alternatibarik landu. Orain berriz, 14 langiletik 5 kaleratzea eta gainontzeko langileak EREan jarraitzea nahi du. Manipulados del Araxes fabrikako lanpostu guztiak mantentzea eta langileen lan baldintzak bermatzea eskatzen diogu enpresari. Zuzendaritzak bideragarritasun arazoak dituela argudiatzen du  horregatik liburu kontuen irekiera eskatzen diogu. Enpresak esaten duena egia bada, administrazioei langileen kontrolpeko enpresaren nazionalizazioa eskatzen diegu. Gutxiengo baten onerako bankuak salbatzeko erabiltzen duten diru publikoa, lanpostuak salbatzeko erabili behar dela uste dugulako.    
 
EREek, kaleratzeek eta enpresa itxierek jarraitu egiten dute Euskal Herrian. Mundu osoan ematen dabilen egoera hau agerian uzten ari da kapitalismoa ez dela gai sistema bezala paper aurrerakoi bat jokatzeko gizartean, eta oraindik eta gutxiago lanpostuak mantentzeko edo sortzeko eta gizarte osoarentzat bizi duin bat bermatzeko. Errealitate oso gogorra ikusten ari gara eta Tolosaldea ere ez da libratzen. Manipulados bezala, beste enpresa asko daude eskualdean horrelako arazoekin. Tolosaldean langileok ezin diegu uko egin iraganean hainbeste esfortzurekin eskuratutako konkistei. Noski, patronalak eta enpresariak beren irabaziak mantentzearren ahal dituzten neurri guztiak ezartzen jarraituko dute eta fabrika bakoitzean langileak engainatzen, desmoralizatzen eta zatikatzen saiatuko dira. Dudarik gabe, edozein borroketan, lankideen batasuna, batzarrak eta eztabaida demokratikoa langileen garaipenerako gakoa dira, baina funtsezkoa da borrokak elkartzea eta orokortzea ere.

Manipuladoseko langileen aliatu nagusiak Tolosaldeko gainontzeko langileok zarete. Manipuladoseko langileen borroka indartzeko modu onena, arazoekin dauden enpresetako langileekin borroka plan bateratu bat antolatzea da. Beharrezkoa da  Manipuladoseko borroka orain kaleratze, ERE edo itxiera mehatxuekin dauden enpresekin uztartzea. Enpresetako eraso guztiei aurre egiteko modu onena, gatazkan dauden edo arazoak dituzten enpresetako borrokak koordinatzea eta bateratzea da. Oso zaila da lanpostuak enpresaz enpresa defendatzea. Arazo berdinen aurrean, langileon indarra biderkatu egiten da mobilizazio bateratu eta koordinatuekin. Hau da bidea, langile klasearen borroka antolatu eta koordinatua. Batasuna da Tolosaldeko langile eta beren familien aurka antolatzen ari diren eraso guztiak atzera botatzeko modu onena.

Dei egiten diegu sindikatu, ezkerreko erakunde eta langile guztiei Tolosaldean ere antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.
 
•    Borrokarekin soilik egingo diogu aurre krisiari!
•    Langileon batasuna da langileon indarra!
•    Elkartasuna Manipulados del Araxes lantokiko langileekin!
•    Krisian dauden enpresen nazionalizazioa langileen kontrolpean!
•    Banku eta enpresa handien nazionalizazioa langileen kontrolpean!



Manu Odriozola. Manipulados Araxex lantokiko langilea eta Euskal Herria Sozialistako kidea.